Bilboko Udalak auzoetako dobako bisita gidatuen azken edizinoa abiarazoko dau

Bizkaie! 2009-04-27 15:43

Aurreko edizinoetan bezela, dobakoak izango dira bisita gidatuak, baina interesauta dagoanak aurrez egin beharko dau bere erreserbea 94 4356036 telefonoan (9:00etatik 13:00etara). Egitaraua maiatzaren 9tik bagilaren 19ra antolatu da, eguenetik domekara eta goizez zein arratsaldez.

Bilboko auzoen historiari buruz interesa dauenak udabarri honetan azken aldiz antolatuko diran dobako bisita gidatuetan parte hartzeko aukerea izango dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta. Herritarren eskaereari erantzunez, udalak bisita honeen azken erronda bat egitea erabagi dau, aurreko lau urteetan interes gehien piztu zituen ibilbideak barriro be aukeratuz.

Bizkaiko uriburuko auzoetatik 500 bat bisita antolatu izan dira 22 ibilbidetatik zehar 2005etik 2008ra bitartean eta, danetara, 10.356 lagunek parte hartu dabe. 'Bilbo: hilebete bat, auzo bat' izenburuaz bataiatutako programeak bere azken edizinoan 'Bilboko mendi-mazelak ezagutu' izena hartu eban, uriaren erdialdetik baztertuen eta mendi aldeetan dagozan auzoetatik egindako ibilbideak.


Hamabi ibilbide

Herritarren aldetik bisita honeek izan daben harrera ezin hobegaitik eta zenbait ibilbide egiterik izan ez daben herritarren eskaerengaitik, 'Bilboren hamaika begiradak' arrakastatsuaren azken edizino bat antolatzea erabagi dau Kultura Sailak. Honetarako, bere garaian interes gehien piztu eben hamabi ibilbilde aukeratu dira, zehatz esateko, Deustuko Erribera, Sarriko-Ibarrekolanda, San Inazio, Begoña, Kastaños, Olabeaga, Santutxu, Deustu, Zorrotza, Indautxu, Atxuri eta Errekaldeberri auzoak.

Aurreko edizinoetan bezela, dobakoak izango dira bisita gidatuak, baina interesauta dagoanak aurrez egin beharko dau bere erreserbea 94 4356036 telefonoan (9:00etatik 13:00etara). Egitaraua maiatzaren 9tik bagilaren 19ra antolatu da, eguenetik domekara eta goizez zein arratsaldez.

Auzoetako bisita gidatuen ekimena Bilbao Izan programeagaz hasi zan 2005ean, gida batez lagundurik oinez egiteko ibilbideetan oinarritzen dalarik. Bisitak, euskeraz eta gaztelaniaz, gehinez 25 lagunez osotutako taldeetan antolatzen dira. Egitarau honek Uribildua berrezagutzeko aukerea emoten dau bere ondarearen ezaugarri nagusienak erakutsiz eta honenbestez, uria ezagutzeko beste modu bat eskaintzen da.

Interes gehien piztu daben bisita gidatuen azken aukerea eskaintzeaz gain, Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko auzoetako historia zenbait liburutan batzeko erabagia hartu dau. Modu honetan, bisita guztien edukia lau liburukitan batuko da eta lehenengoa datorren udagoienean eskuragarri egotea aurrikusi da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu