'The Pub Ibiltaria' ekimenaren 13. eta azken diskoa plazaratu dau Oskorrik
2009-04-30 18:37 MusikeaOrain dala hamahiru urte Oskorri taldeak hasitako abenturearen azken kontzertua igazko abenduaren 20an (Santo Tomas eguna baino egun bat lehenago) eskaini eben eta egun haretan grabautakoak gaur ikusi dau argia 'The Pub Ibiltaria, 13' diskoagaz. CD bikotxa eta 17 kanten berbak eta partiturak batzen dituan koadernotxoa argitaratu dira.
Orain dala hamahiru urte Oskorri taldeak hasitako abenturearen azken kontzertua igazko abenduaren 20an (Santo Tomas eguna baino egun bat lehenago) eskaini eben eta egun haretan grabautakoak gaur ikusi dau argia 'The Pub Ibiltaria, 13' diskoagaz. CD bikotxa eta 17 kanten berbak eta partiturak batzen dituan koadernotxoa argitaratu dira.
Proiektua helburu argi bategaz jaio zan: publikoa protagonista bihurtzea. Musika-tresna bategaz edo abestuz, parte hartu gura izan daben guztiak izan dira protagonista 'The Pub Ibiltaria' ekimenaren kontzertuetan.
Disko honi jagokonean, azken kontzertuaren aurkezpenean aurreratu eben moduan, errepertorioko kanten artean Bilboko rastroan Oskorrik topau eban 1700. urte inguruko kanta bat estreinau da.
'13. kontzertu honetako errepertorioan, urtero saiatzen garen moduan, danetariko kantuak dagoz, oso zaharrak eta nahiko barriak, oso ezagunak eta guztiz ahaztuak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak, esate baterako: 'Tras triskilis tras, gaur dogu Gabon', lehen aitatu dogun topau barri dan kantu zahar ezezagun eder hori; Iparraldean hain ezagun dan, eta orain Euskal Herri osora zabalduko dan, 'Auzoan zer berri den' kantu satirikoa; hain kantu zabalduak: 'Andre nobia', 'Eguzki denean' eta 'San Juan ante Porta Letaña'... Baina bersino osotuago eta benetakoagotan; 'Ardo onak, ardo onak' eta 'Ni naiz kapitan pilotu', kantu alai saltokariak; kantu triste-tristeak, berbarako, 'Teruelgo bataila'...'
Autore ezagunen kantu batzuk be badagoz, esaterako: J. B. Elizanburu, poeta lapurtarraren 'Fortuna erori zait',zirujau baten eskutan begi bat zein erraz galtzen dan kontetan deuskuna; 'Pasaiako plazatik', Xenpelar bertsolariaren sorta barre eta gogoangarria, baina orain bere benetako erritmoan kantatua; 'Negarra begian', Xalbador haundiak eginiko kantu ederra; 'Patxi Motz', Pedro Migel Urruzuno zorrotzaren kantu usaintsu marroi umoretsua; Etxahun-Iruriren 'Goizean argi hastean', bere ederrenetarikoa; Barrenkalen makailua doban erosi gura eban 'Peru Dohako'-ren kontaera, Antonio Aboitizen luma distiratsuak... Eta holan beste asko gehiago, 17ra arteko kantu eder zoragarriak.
Disko honetaz, taldeak amaitutzat emoten dau 'The Pub Ibiltaria' ekimena, 13 disko eta 226 kanta batzen dituana.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!