Break On Stage 2009 Bilbon, Europako Aretoko Breakdance Lehiaketea eta kale kulturen mostra

Bizkaie! 2009-04-27 18:13   Kulturea

VIII. Break On Stage Jaialdiak Europa mailan dagozan kale kultur adierazpenak jaso eta Bilboko Kasillan eszenaratuko ditu maiatzaren 2an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.

VIII. Break On Stage Jaialdiak Europa mailan dagozan kale kultur adierazpenak jaso eta Bilboko Kasillan eszenaratuko ditu maiatzaren 2an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Breakdance lehiaketea eta ikuskizun oparoa ez eze kale kulturen mostra be bada. Jaialdi formato hau bakarra da Europan. Bilbora Europako break talderik onenak etorriko dira, baita europako kale kultur adierazpen artistiko interesgarrienetakoak.

Gainera, urtero kale kulturen modalidade desbardinen ikuskizun eskaintzaeuren ikuskizunak modu eszenikoagoan eskaini deiezan. Ondorengo modalidadeak izango dira ikusgai: Skate, BeatBox (ahoagaz bakarrik egindako soinuak), MC (rap inprobisatua), Mottion Graffiti (audio, bideo eta graffitiaren arteko konbinazinoa), Popping (mobimentu robotikoak), Video Jockey, Roller (patinaje akrobatikoa), locking...


Lehiatzera datozen taldeak:

- Ghost Rockz, Zurich. Ghost Rockz talde gaztea 2004an sortu zan. Igazko Munduko break
txapelketan, International BOTY 2008, Suiza herrialdea ordezkatu eban.


- Pokemon, Lyon. Pokemon taldea orain 10 urte sortu eban Jamik George dantzariak. Igazko International Battle Of The Year txalpeketako finalaurenera heldu ziran. Break mobimentuen eta musikearen artean sinkronizazino maila handia dabe.


- Fusion Rockers, Madril. Fusion Rockers espainiar Estaduko talde handienetakoa da. Lekua egiten ari dira munduko break-aren panoraman, dagoeneko hainbat txapelketa irabazi baititu ibilbide laburrean.


- Azaria, Paris. Neska boskote honek kalu kulturako dantza modalidade desbardinak jorratzen ditu afrikar dantza kutsua emonez. Japonian ospatzen dan kontinentearteko Dance Delight munduko txapelketan Europa ordezkatu izan dau.


- Origin-allz, Valencia, Zaragoza, Barcelona, Madrid. Espainiar Estaduko break dantzari onenak Origin-allz taldean batu dira. Euren estiloa break sustraiduna da. Aurtengo Break On Stage-erako preparauko daben koreografia gangster-en ingurukoa da, umore eta ikusgarritasun kutsuagaz.


- Fantastik Armada, Paris. Paris inguruko auzoetan sortutako taldea. Ibilbide luzeko talde erabarritu honek International Boty 2004-ko irabazleak izan ziran. Koreografietan indarra eta freskura handia erakusten dabe..


-Irun Break, Irun. Irun Break, Fuctor xd eta Samu Crew taldeetako sei dantzarik osotzen dabe. Sei break dantzari honeek Gipuzkoako zenbait herrietatik datoz. Koreografia barritzailea eta ikusgarria eskaintzen dabe.


Kale kulturen erakustaldia

- Skate Freestyle: Guenter Mokulys, Berlin. Guenter Mokulys alemaniarra munduko skate freestyle onenetakoa da. 2006an, Skater Freestyle World Champion lehiaketea irabazi eban. Skate munduan mito bihurtu da.


- Popping & Locking: D2N2, Barcelona. D2N2 taldea anai arreba bikote bik osotzen dabe. D2N2 taldeak mobimentu robotikoetan oinarritutako dantza modalidade ikusgarria lantzen dau, popping eta locking estiloak.


- Roller Freestyle: Tizziano Ferrari, Milan. Tizziano Ferrarik 12 urte zituanetik patinetan dau profesional moduan. WSSA Speed Slalom ranking-ean buru da. Freestyle mobimentuetan oso originala da.


- DJ Freestyle: DJ Renegade, Londres. Erresuma Batuko eta Europako Hip Hop kulturearen ikonoa da. 80. hamarkadan hasi zan biniloakaz musikea sortzen. Scratch Perverts kolektiboaren sortzailea da. Break lehiaketetan ohizko artista konbidatua.


- Motion Grafiti: Dicebi, Donostia. Dicebi inguruko graffitigile onenetakoa da. Adierazkortasun eta kalidade handiko bere graffitiak Goierriko hainbat lekutan ikus daitekez. Zuzeneko emonaldi honetan graffitigintzea eta bideo sorkuntzea konbinauko ditu.


- Video Jockey: Logela, Elorrio-Bizkaia. Logela Multimedia taldea Elorrioko grafista bik eta musikari bik osotzen dabe. Break On Stage 2009ko publizidade kanpainearen arduradunak eta eszenografiaren egileak dira. Bideoa, infografia, graffitia, soinua eta performace-agaz esperimentetan dabe.


- New Style: Breathless, Iruñea. 2006an, Iruñean sortu zan Sylvia Palacios koreografoaren eskutik. Neska boskote honen proposamenak New style dantza modalidadea, antzerki-izaera eta umorea ditu ardatz.


- Scratch: TiTo JuanPe, Barcelona. 10 urte daroaz DJ lanetan. Turntablism modalidadean berezko estiloa landu dau eta hainbat sari irabazi ditu nazinoarteko txapelketetan. Gaur egun Arianna Puello Mc-agaz batera kontzertuak emoten ditu


- Freestyle Mc. Redbull Batalla de los Gallos + El Shintoma vs Invert. Hip Hop inprobisatzaile bi honeek MC lehiaketa garrantzitsuenean finalista izan ziran. Erriman eta lirikan oinarrituta, aurrez aurre arituko dira nor baino nor.


- BeatBox Band: Markooz, Mc Welelo & Rufoh. Bcn- Bilbao. Beaboxing-a erritmo kutxa baten soinuak ahoagaz sortzean datza. Markooz Espainiako egungo beat box onena da, Rufoh etorkizun oparoa dauen Bilboko gaztea eta MC Welelo hip hop abeslari eta produktore ezaguna. Hirukote honen beatbox emonaldia, musika eta bideo jaia izaten da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu