Literaldia´09 ekimenak euskal literaturea zabalduko dau Katalunian

Bizkaie! 2009-04-16 11:24   jardunaldiak

Bartzelonako Hizkuntza Eskolako, Universitat Autònoma de Barcelona-ko eta Universitat de Barcelona-ko euskera sailek eta Bartzelonako Euskal Etxeak Katalunian euskal literaturea ezagutzera emoteko antolatzen daben V. Literaldia apirilaren 17tik maiatzaren 23ra bitartean egingo da, Edorta Jimenezen eta Leire Bilbaoren ekarpenakaz, besteak beste.

Bartzelonako Hizkuntza Eskolako eta Universitat Autònoma de Barcelona-ko eta Universitat de Barcelona-ko euskera sailek eta Bartzelonako Euskal Etxeak Katalunian euskal literaturea ezagutzera emoteko antolatzen daben V. Literaldia apirilaren 17tik maiatzaren 23ra bitartean egingo da.

Hilabete batez, errezitaldiek, irakurketek, musika emonaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana euskal literaturara hurreratuko dabe. Kemen Lertxundiren kontzertu poetiko musikalak edegiko dau Literaldia´09 Euskal Etxean bertan 22:30ean. Ondorengo egunetan, Eider Rodriguezen eta Edorta Jimenezen berbaldiak, Mihiluze telebista-saioaren edizino berezia, Leire Bilbao eta Castillo Suarezen poesia-errezitaldia edota bertso-afaria lako emonaldiak izango dira ikusgai. Ekimenari maiatzaren 23an Hodei Etxartek Passeig de Bornen eskainiko dauen kontzertu poetikoak emongo deutso amaierea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu