Gonzalo Dean eta Ana Maria Pampin dira Blas de Oteroren olerkiei buruzko I. Argazki Digitaleko Lehiaketako irabazleak
2009-04-01 15:33Blas de Otero Fundazinoak deitutako 'Bertso batzuetarako irudiak' Argazki Digitalaren I. Saria lehiaketako epaimahaiak, bere bi mailatan emon ditu sariak: bata, 14 eta 17 urte bitartekoan, 17 urtetako Gonzalo Deán Oroz iruindarrari eta 18 eta 20 urte bitartekoen mailan, Ana María Pampin Torreiro20 urtetako bilbotarrari.
Blas de Otero Fundazinoak deitutako 'Bertso batzuetarako irudiak' Argazki Digitalaren I. Saria lehiaketako epaimahaiak, bere bi mailatan emon ditu sariak: bata, 14 eta 17 urte bitartekoan, 17 urtetako Gonzalo Deán iruindarrari eta 18 eta 20 urte bitartekoen mailan, Ana María Pampón 20 urtetako bilbotarrari.
Ekimena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzaz gauzatu da, eta edozein nazionalidadeko 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zabalik egon da, ze izen-emotea eta argazkien bialketea, Interneten bidez baino ez da egin. Lehiaketa honen bereizgarria, irudi guztiek Blas de Otero idazle bilbotarraren poemaren bat edo beste ekarri behar dabela gogora izan da.
Epaimahaia Mikel Alonso bilbotar argazkilariak, Álvaro Sobrino diseinatzaile grafiko eta kazetariak eta Salamankako Unibersidadeko irudiaren didaktikako irakasleak, Juanvi Sánchezek osotzen dabe. Sariak erabagiteko momentuan, irudien eta testuaren arteko lotura nabarmendu gura izan dau epaimahai honek, bi irudiek tratamendu desbardina izan daben arren. Lehiaketara aurkeztu diran 140 lanen kalidade ona be azpimarratu dabe. Lehiaketeak izan dauen erantzuna ikusirik, Blas de Otero Fundazinoak lehiaketeagaz jarraitzea erabagi dau, beti be helburu bategaz: gazteen artean Blas de Oteroren poesia gehiago eta hobeto ezagutzera emotea. Argazki sarituak zein lehiaketara aurkeztu diran gehienak, Fundazioaren webgunean ikus daitekez: (http://fundacionblasdeotero.org).
Gonzalo Deán 14 eta 17 urte bitarteko mailako irabazleak, 'Nada es tan necesario al hombre como un par de lágrimas' olerkian oinarritutako argazkia egin dau, adar batean kondentsautako euri ttanta batzuen lehen planoagaz. Eta Ana María Pampin sarituak, besarkatzen ari diran bikote bat eta emakumearen gorputz biluziaren bizkarrean 'Quiero morir, vivir contigo', Oteroren olerkia daroan zuri baltzezko argazkia egin dau. Reflex kamara digitala izan da bi kasuetan erabilitakoa.
Blas de Otero Fundazinoa, 2001eko urriaren 17an Bilbon eratutako kultur erakunde pribatua da, Blas de Oteroren bizitza eta poesia-ondarea zaindu eta ezagutarazotea helburu dauena, poetearen obreari buruzko azterketea eta eztabaidea sustatuz. Fundazinoko lehendakaria Sabina de la Cruz da, poetearen alarguna eta haren obrari buruzko aditurik handienetakoa, eta patroi sortzaileak Bilboko Udala, Blas de Oteroren oinordekoak eta idazlearen obran espezializautako zenbait aditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!