Four Friends taldeak 'Haruntzago' disko barria aurkeztuko dau Bilboko Kafe Antzokian
2009-04-15 18:23 MusikeaFour Friends talde bilbotarraren kontzertua gaur, hilak 16, gaueko 21:30etan hasiko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak 5 euroan dagoz salgai.
'Haruntzago' izenburukoa da Bilboko Four Friends taldearen hirugarren diskoa eta zuzenean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dabena. Jose Lastra izan da soinu teknikaria, Natxo Libertyren laguntzinoagaz eta Lamiña estudioetan grabau eta produzidu dabe diskoa. Taldeak betiko estilo eta berezitasunei eutsi deutse, hau da, oinarri erritmiko sendo eta moldagarriaren gainean eratutako gitarra jokoak, garai guztietako jazz, blues eta souletik datozen eragin estilistikoak edo produkzinoan hartutako erregistroen freskotasun eta hurrekotasuna. Edozelan be, oraingoan 'Haruntzago' joan dira errepertorio abestua osotuz eta pop mundura hurreratuz.
Oraingoan, taldeak berak sorturiko kantuak dira protagonista (hamairuren artean bertsino bakarra dago) eta Eider Saratsaga, abeslari eta perkusino jotzailea, bosgarren kide finkoa bihurtu da garai barrian. Koroak egiteaz gan, berak abesten ditu abesti guztiak. Kantuak euskeraz dira (gehienak Juanra Madariaga idazlearen poemak, eta bi kasutan Itziar Solozabalen berbak).
Bilboko Four Friends taldea 1999an sortu zan; Eneka Albizuk (gitarra), Iñaki Iraetak (gitarra), Fernando Iraetak (baxua) eta Jorge Gómezek (perkusinoa) osotu eben taldea. Ordutik 'Bilbop' (Gaztelupeko Hotsak, 2003), 'Dzanga' (Gaztelupeko Hotsak, 2006) eta 'Haruntzago' (Gaztelupeko Hotsak, 2009) diskoak kaleratu ditue. Oraingo honetan boskote bihurturik. Bere musikak hainbat alor jorratzen ditu, besteak beste, jazza, bluesa, popa eta rocka, guztiak bat eginez. Taldeak abesti propioak zein estandarren bertsinoak era instrumentalean egiten ditu.
Aurreko diskoetan bezela, musikari handiei luzatu jake konbita eta oraingoan, jazzaren ñabardurak areagotzeko Gorka Benitez saxofoi-jotzailearen ekarpena dago diskoan.
Four Friends talde bilbotarraren kontzertua gaur, hilak 16, gaueko 21:30etan hasiko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak 5 euroan dagoz salgai.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!