V. Animabasauri zine jaialdiak 298 film erakutsiko ditu

Karolina Almagia 2009-03-13 09:41   Barriak

'Munduaren bira, doan' euskal produkzinoak zabalduko dau hilaren 20an Animabasauri Animabasque zine jaialdia. Bost urte beteten dituanean, Europa mailan ezinbesteko hitzordua bihurtu da ekitalde hau zinezale guztientzat.

'Munduaren bira, doan' euskal produkzinoak zabalduko dau hilaren 20an Animabasauri Animabasque zine jaialdia. Bost urte beteten dituanean, Europa mailan ezinbesteko hitzordua bihurtu da ekitalde hau zinezale guztientzat. Ume zein helduen ikuslegoari zuzendua, mundu osoko animazinoa ikusteko aukerea izango da Basaurin, eta baita Bizkaiko hainbat uritan be, martiaren 20tik 27ra bitartean. Abentura entretenigarri, burubako, tragiko edo komikoakaz gozau ahal izango dogu, teknika guztiak jorratzen dituen filmen bidez.

Aurten, Alemania da herri konbitatua Animabasaurin eta herrialde horretan egindako atzoko zein gaur egungo film labur eta luzeak erakutsiko dira. Gainera, Halas & Batchelor estudio britainiarrari eskainiko deutse atzerabegirako berezia. Munduko estudio garrantzitsuenetako bat da Halas & Batchelor, ‘Abereen etxaldea’ (1954) film famatuaren sortzailea.

Bosgarren edizino honetan sail barri bat egongo da, telesail animatuei zuzendutakoa, hain zuzen be. Bertan, munduko sei herrialdeetan produzidutako hainbat telesail kapituluak erakutsiko ditue.

Maria Jesús Díez zinemaldiko zuzendariak azpimarratu dauenez, Animabasauri-Animabasquek edukietan hazi ahala, zinezale eta adituen atentzinoa erakarriz joan da; 'igaz, gure zinemaldian Film Labur Onenari saria irabazi eban filmak Oscar saria lortu dau aurten. Hori esanguratsua da eta aurrera segiduten animetan gaitu, animazinoaren munduko lan onenak lortuz eta aurkeztuz'.

Animabasauri Animabasque jaialdiaren lehiaketan hiru kategoria egongo dira: film luzeak, zeluloidezko film laburrak, eda DVD formatoko laburrak. Lehenengo bi ataletako filmak nazinoarteko adituen epaimahai batek epaituko ditu; formato digitalean egindakoak, barriz, Bizkai osoko gazteek osotutako epaimahai batek juzgatuko ditu. Kategoria guztietan dagoz sariak eta film luze onenak sari handiena eroango dau, 8.000 eurokoa, BBKren babesari esker.

Munduko bost kontinenteetatik eta 29 herrialdetatik bialdutako filmak lehiatuko dira Basaurin. Parte-hartzea oso altua izan da eta, kalidadeari begira, pozik dagoz aukeratzaileak. Danetara, 298 film proiektauko dira. Horreaz gan, bost tailer, bi erakusketa eta umeentzako saio bereziak izango dira. Era berean, hilaren 26an, Euskalduna Jauregian, AnimaziNoaren II. Nazinoarteko Azokea egingo da.

Zinamemaldiko egoitza nagusia Basauriko Social Antzokia da. Hor erakutsiko dira lehiatuko diran film guztiak. Horrezaz aparte, Basauriko Ibaigane kulturetxean, Bilboko Multicine aretoetan, Barakaldoko Max Center-en, FNAC dendan, Leioako Campusean eta Erandion ikusi ahal izango dira filmak. Getxon, gainera, japoniar animeri buruzko erakusketa bat zabalduko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu