Anthony Minghella eta Richard Widmark joan dira
2008-03-27 18:12 BarriakAnthony Minghella zine zuzendari britainiar gaztea eta Richard Widmark aktore beteranoa egunotan hil dira.
Unai Basurko hamargarren munduko Imoca sailkapenean
2008-03-27 14:19 Euskaldunak munduanPortugaleteko itsasgizona aurtengo Imoca egutegian sartuta dago buru-belarri, maiatzean egingo dauen Transat Artemis estropadea preparetan. Estropadea Ingalaterrako hegoaldean, Plymouthen hasi eta Bostonen (AEB) amaituko da. Ia 3.000 milia egingo ditu bakarrik Ipar Atlantikoan zehar.
Zirkuitoak bi antzezlan eskainiko ditu Bilbon, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz
2008-03-26 14:26 KultureaPrograma honen bultzadea sano esanguratsua da, batez be gogoan hartzen bada Euskadin Arte Eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra dala. Zirkuitoak 1.700 ikusle baino gehiago batu zituan 2007ko edizinoan, eta 2001ean abian jarri zanetik, 16.000 ikusle inguru erakarri ditu.
Taiwan Txinatik gero eta hurrago
2008-03-25 13:25 BidaideTibeteko egoera gordinak eta aurkariak egindako deskalifikazino kanpaina gogorrak ez dabe lortu Frank Hsieh politikariaren subertea aldatzea. Zapatuan, martiak 22, Taiwaneko hauteskunde presidentzialak galdu zituan botoen % 42gaz, inkestek aurreikusten eben moduan.
Itxaso Gerediaga: 'Ibilaldia Amorebieta-Etxanori eskaintzen deutsagu, herriari'
2008-03-25 11:06 BarriketanAndra Mari Ikastolako presidentea
Tashi Durmelej: ‘Txinak tiro bakarra be ez dau bota behar Tibet kontroletako’
2008-03-17 14:14 BidaideTibeteko monjea
Bilboaldea lehenengoz txapeldun BBK txapelketan
2008-03-17 14:02 BertsolaritzeaBarikuan jokatu zan Bilboko Kafe Antzokian XVI. Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea. Azkeneko urte biotan sariketa honek eskertu dau, ikuslegoaren alderditik behintzat, barriro Kafe Antzokietara bueltetea: Durangokora igaz eta Bilbokora aurten. Giro ikaragarriagaz, iluntzeko 19:00ak pasautxo zirala, aurkeztu zituan Bernar Mandalunizek saioko lehenengo protagonistak.
'Gastronomia gida' eta 'Pintxo bonoa' aurkeztu ditu Gernikako Turismo Sailak
2008-03-14 14:34 Jan edanakBisitarien artean ondare kultural eta gastronomikoa ezagutarazoteko asmoz, Gernika-Lumoko Udaleko Turismo Sailak eta ostalaritza eta merkataritzako ordezkariek hainbat ekimen abiarazo ditue. Horreen artean, esanguratsuenak 'pintxo bonoa' eta 'gida gastronomikoa' dira. Elai Alai aretoan aurkeztu ditue.
Gatz Harana (Araba) Aste Santuan zabalduko dabe
2008-03-13 17:05Igaz Gatz Haranera ia 650 persona hurreratu baziran Aste Santuan, aurten kopuru hori gainditzea espero da. Izan be, orain 15 egun lehenengo erreserbea egin zanetik gaur arte, 229 lagunek emon dabe izena Aste Santuko bisita gidatuetarako.
Transtibetarra (II)
2008-03-13 12:53 BidaideMunduan, jente askok egin eban negar 2006ko garagarrilaren 1ean. Batzuk, pozez; beste batzuk, tristeziaz. Tibetera joian lehenengo trenbidea inaugurau eben, munduko altuena. Harrezkero, munduko lurralderik altuena ez dago inkomunikauta.
EuskoTrenek lurrun trenen 18 zirkulazino eskainiko ditu datorren Aste Santuan
2008-03-13 11:41Zerbitzu hori Gipuzkoako Urola eskualdean eskaintzen da, Azpeitian dagoan EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoaren instalazinoen eta Lasao artean.
Azkue Literatur Sariak banatu ditue
2008-03-12 17:11 sariak-autortzakJakina danez, sariek bi lan mueta hartzen ditue: narrazinoa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dagoz: A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
'Amore bidera' Ibilaldiaren kantea eta bideoklipa aurkeztu ditue
2008-03-12 14:26 MusikeaXabier Amurizak kantearen berbak idatzi ditu, 'nire bizitza guztian egin dodan letra politena, sakonena'. Nuuk At taldea eta Mikel Urdangarin musikeaz arduratu dira eta Zigor Aiartzak irudiak hartu ditu ostean bideoklipa egiteko.
‘Erretratoak: kaleko jendea’ film laburren erakustaldiagaz amaituko da Zinebikluben lehen hiruhilebetekoa
2008-03-12 13:50 BarriakSailkatutako film laburrek (euskeraz eta gaztelaniaz eta dokumental zein fikzinozkoak) etorkizuneko errealizatzaileak izan daitekezanen ikuspuntu desbardinak ezagutzeko aukerea emongo deuskue, arazo sozial, politiko eta ekonomikoen inguruko ardurak tarteko.
Motörhead taldeak Barakaldoko Rockstar Live aretoan joko dau garagarrilaren 19an eta 20an
2008-03-12 10:24 MusikeaMotörhead talde ingeles mitikoak bi kontzertu eskainiko ditu Barakaldoko Rockstar Live aretoan garagarrilaren 19an eta 20an, eta sarrerak bariku honetan bertan jarriko dira salgai Tick Tack Ticket sarean, El Corte Inglés-en eta BBK-n, aretoko iturriek jakinarazo dabenez.
Jone Miren Hernandez: ‘liburutegi eta dokumentazino zentru birtuala bilakatzea da gure helburu nagusia’
2008-03-07 11:05 BarriketanAndresare webgunearen bultzatzaileetakoa
Gogo biziz eta abiadan bueltau da Etsaiak
2008-03-06 14:54 Musikea'Apurtu arte' izenburupean, zortzigarren disko 'ofiziala' atara dau Etsaiak taldeak; 'ofiziala', tartean hainbat bilduma eta lan be izan diralako eta kontzertu bat edo beste be bai. Sasoi bateko erritmo bizia berreskuratuta dator, inoiz galdu izan badabe, behintzat.
Danetara, 251 lan aurkeztu dira Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketetan
2008-03-06 12:08 BarriakAurten be nabarmendu behar da Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleen parte hartzea. EHUk Unibersidadeko lanik onena saritzeaz ganera, ikasleek parte hartu dabe iraupen laburreko lanak sortzen. Era berean, azpimarratu behar da Nontzefilm-en film kopuru handia jaso dala Euskal Herritik.
Sarkor gernikarrek 'Su emoten' izeneko diskoa plazaratu dabe
2008-03-06 10:58 MusikeaDiskoaren aurkezpen-kontzertua apirilaren 12an Durangoko Plateruena Antzokian izango da, Anger taldeagaz batera. Lana Altxatune estudioan grabau dabe eta, tartean, Lehiotikan eta Ezinean taldeko abeslarien kolaborazinoak dagoz.
Bilboaldea txapelaren bila
2008-03-06 10:08 BertsolaritzeaSailkapen fasea amaituta, finala baino ez da geratzen, datorren 14an jokatuko dana Bilboko Kafe Antzokian, Ipar Uribe eta Bilboaldeko taldeen artean. Sorpresa handia izan da atzoko saioan Bilboaldekoak finalerako eskubidea lortzea.