Berri Txarrak taldeak Steve Albini teknikariagaz grabauko dau disko barria
2009-01-13 11:01 MusikeaBerri Txarrak hirukotea hasi da, honezkero, lan barriaren ganeko informazinoa eskaintzen. Taldeak bere webgune ofizialean jakinarazo dauenez, Steve Albini estadubatuarrak izango dau Lekunberrikoen estudioko seigarren diskoa grabetako ardura.
Berri Txarrak hirukotea hasi da, honezkero, lan barriaren ganeko informazinoa eskaintzen. Taldeak bere webgune ofizialean jakinarazo dauenez, Steve Albini estadubatuarrak izango dau Lekunberrikoen estudioko seigarren diskoa grabetako ardura.
Irailean ekin eutson hirukote barriak (gogoratu igaz Rubio baju-jotzaileak taldea itxi ebala eta David Gonzalezek -Cobra, PiLT...- hartu ebala haren lekua) kanta barriak idazteari eta apirilaren 4an sartuko dira estudiora. Steve Albini-k grabauko ditu lan barriko kantak. Rock independientearen munduan ezinbesteko izena da hori, Albinik, besteak beste, Nirvana, PJ Harvey, Neurosis eta Pixies taldeakaz lan egin baitau. Apirilaren 4an Chicagoko ELECTRICAL AUDIO estudioetan (AEB) hasiko ditue diskoaren grabazino-lanak eta Gorka Urbizuren taldeak oraindino ez dau jakinarazo disko barria noiz kaleratuko dan.
Bestalde, Berri Txarrak taldeak Myspacen dauen orrian blog bat martxan jartea erabagi dau. Bertan, lan barri horren inguruko informazinoa eta gogoetak idazten joango dira, diskoaren nondik norakoak taldekideen eskutik ezagutu ahal izateko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!