Dantzaldi Ibiltaria'09, jantza tradizionalak sozializetako asmoz

Bizkaie! 2009-01-12 14:55   Kulturea

'Euskal kulturan hain garrantzitsua dan gure folklorearen berreskurapenagaz guztiz konprometituak gagozan musika irakasle eta dantzari talde bat gara. Helburu honegaz, jantzea biziteko bizipen barriak bilatzen saiatzen gara eta horregaitik jarri dogu Dantzaldi Ibiltaria proiektua martxan'.

Dantzaldi Ibiltaria proiektua gaur goizean aurkeztu dabe Bilbon, BBKko Kultura Aretoan, Patxi Laborda, Jon Maya, Larraitz Artetxe eta Sabin Bikandi dantzako maisu eta musikarien eskutik, Gorka Martínez BBK Fundazinoko arduradunagaz batera.

'Euskal kulturan hain garrantzitsua dan gure folklorearen berreskurapenagaz guztiz konprometituak gagozan musika irakasle eta dantzari talde bat gara. Helburu honegaz, jantzea biziteko bizipen barriak bilatzen saiatzen gara eta horregaitik jarri dogu Dantzaldi Ibiltaria proiektua martxan'.

BBKren babesagaz martxan jarritako ekimena Bizkaiko txokoetatik zehar ibiliko dan bi orduko (19:00etatik 21:00etara) dantza-tailer ibiltariaz osotzen da. 'Honeetan, modu xume eta erraz batean, eta batez be gertutasunez, dantzan ikasteko oinarrizko ezagutza bat eskeiniko jake parte-hartzaileei eta guztion artean, dantzatzeko modu tradizionala berreskutatzeko espazio barriak sortu nahi dira' adierazo dabe antolatzaileek.

Lehen edizino honetan, Bermeo, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Gernika, Getxo, Gordexola, Igorre, Plentzia, Sestao, Sodupe, Urduña eta Zaratamo herrietan izango da aukerea.


Egitaraua

Bermeo, zezeilak 12
Bilbo, apirilak 30
Erandio, zezeilak 19
Etxebarri, apirilak 16
Gernika, apirilak 2
Getxo, martiak 5
Gordexola, zezeilak 5
Igorre, urtarrilak 29
Plentzia, martiak 12
Sestao, zezeilak 26
Sodupe, martiak 26
Urduña, apirilak 23
Zaratamo, urtarrilak 22

Parte hartzea dobakoa da eta www.aikotaldea.com webgunean edota 646 336 147 telefono zenbakian aurrez izena emotea besterik ez da egin behar. Izena emoten dabenei, kamiseta bat eta etxean jantzak praktikau daien CD bat erregalauko jake.

Horrezaz gan, eta ikasten jarraitzeko, tailer ibiltariakaz batera Aste Santura arte martitzenero, ikastaro trinko bat emongo da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ikastaroaren iraupena ordu t`erdikoa izango da (19:30etatik 21:00ak arte) eta tailer ibiltarian bezela, parte hartzeko aurrez izena besterik ez da emon behar.


Erromerian

'Baina ekimen honegaz gure kultur ondarearen zati garrantzitsu hau berreskuratzeaz gan, suspertzea be bada asmoa. ‘Dantzaldi Ibiltaria’ izenagaz, publiko zabalago eta gazteago batengana nahi dogu gerturatu ondare hau, herriko kiosko edo plazetan gure nagusiei begiratuz ikasten zaneko garaia ezagutu ez daben publikoarengana hain zuzen be, gaur egun, herriko plaza dantzarako espazio zabal bezela, historiara pasau baita'. Ikasketak egun, ikastetxe eta akademietara eroan izan dira eta honenbestez, jantzak, bere balio sozializatzailea galdu egin dau.

Aiko, dantzarako estilo tradizionala eta naturala zabaltzeaz ez eze, dantzarako espazio barriak berreskuratzeaz eta sortzeaz be arduratzen da. 'Horregaitik gure Dantzaldi Ibiltariak, martitik aurrera Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango dau geldialdia. Bertan, betiko erromerietako giroa sortuko dogu zuzeneko musikeagaz eta jantzan gozetako gogoa dauen jente andanagaz. 'Dantzaldi-erromeria' honeek, tailer eta ikastaroak bezela, jente guztiarentzat dagoz zabalik, errepertorio herrikoiaren aniztasuna ikusteko baliogarri diranak eta zelan ez, gure aisialdian gure afizinoak partekatzen dauen jentea ezagutzeko aukerea eskainiz. Honenbestez, martiaren 7 eta 28an, apirilaren 18an, maiatzaren 9an, bagilaren 20an, irailaren 19an, urriaren 24an, zemendiaren 14an eta abenduaren 19an gure dantzari barriek euren abilezia erakutsi ahal izango dabe soka-jantzearen, jota eta fandango eta arin-arin-en erritmoakaz'.

Dantzaldi Ibiltariaren abiatzea ospatzeko datorren zapatuan, hilaren 17an, bazkari herrikoi bat egingo da eguerdiko 14:00etatik aurrera Barakaldoko BEC-en. Ondoren, Aiko taldeko musikari eta dantzariek, espero diran 150 lagunei taularatzeko eta jaian parte hartzeko konbita luzatuko deutse. Bazkarirako izena emon beharko da 30 euroren truke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu