Zinebiklubek Bilboko azken jaialdian aurkeztutako film onenak eskainiko ditu

Bizkaie! 2009-01-14 14:04   Barriak

Urtarrilaren 15etik apirilaren 2ra bitartean, danetara, 64 film eskainiko ditue, horreetako bederatzi 50. Zinebin (Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) saritutakoak.

Urtarrilaren 15etik apirilaren 2ra bitartean, danetara, 64 film eskainiko ditue, horreetako bederatzi 50. Zinebin (Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) saritutakoak.

Mundu osoan egindako dokumentalak, fikzinozko eta animazinozko lanak ikusi ahal izango dira: Ekialdeko Europakoak, Iparramerikarrak, Hegoamerikarrak, Asia eta Ozeaniakoak. Ikusi al izango diran 15 euskal film labur baino gehiagoren artean, Bilboko Jaialdian saritutako bi dagoz: Jon Garañoren 'FGM', Euskal Zinemagintza Sari Nagusia; eta Jon Garañok eta Raúl Lópezek alkarregaz sinatutako fikzinozko 'On the line' laburra, Euskal Herriko Gidoigintza Profesionalen Elkarteak emondako gidoi onenaren saria.

Saritutako bi lan horreekaz batera Zinebiko epaimahaiak saritutako beste zazpi lan ikusi ahal izango dira:

- 'Les Paradis Perdues', Helier Cisterne (Frantzia), Fas Zine Klub Saria.
- 'A’Mare', Martina Amati (Erresuma Batua), UNICEF Saria.
- 'One Goal', Sergi Agustí (España), Espainiar Zinemagintzako Sari Nagusia.
- 'Clean-Up', Sebastian Metz (Alemania), Mikeldi Urrezko Dokumental Saria.
- 'Sagan Om den Lille Dockpojken', Johannes Nyhom (Suecia), Mikeldi Zilarrezko Animazino Saria.
- 'Buen Viaje', Guillermo Rocamora (Uruguay), FIPCA alkartearen saria, Zinemako eta ikusentzunezko produktore Iberoamerikar Federakundea.
- 'Ghosts and Gravel Roads', Mike Rollo (Canadá), Mikeldi Zilarrezko Dokumental saria.

Zinebiklub ekimen honen bidez lortu nahi diran helburuen artean, nagusia Bilbon dagoan zinema eskaintzea gehitzea da, ikusentzunezko produkzino mota baten inguruko programazino egonkorra gaineratuz, film laburrak bezela bere azpiatal desbardinakaz: fikzinoa, animazinoa, dokumentalak, experimentalak, etab. Gogoan izan, film laburra eskola ezin hobea izaten dala zinegile barrientzat. Bestalde, Zinebiklubek ikusentzunezkoen arloko jarduera egonkor eta jarraikorra gehituko deutso Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren urteko programazinoari. Aldi berean, Barrainkuako emonaldiei esker Zinebiren oihartzuna uri barruan handiagoa izatea espero da, jaialdiko ekitaldiak antolatzen diran egunetatik kanpo.

Zinebiklub programa honek, eguenero 19:30etan Barrainkuan eta doban, zinema alternatiboaren aukeraketa bat eskainiko dau, 100 eserlekuz eta Dolby sistemaz hornidutako areto batean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu