Gerra Zibilak euskal literaturan izan dauen isla aztertzeko berbaldiak egingo ditue Euskaltzaindiak eta EHUk

Bizkaie! 2009-05-21 15:12
2009ko Udako Ikastaroen barruan, garagarrilaren 15, 16 eta 17an izango dira berbaldiak, Donostiako Miramar Jauregian

Aurten dira 70 urte Espainiako Gerra Zibila amaitu zala, eta, hori dala eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak jazoera harek euskal literaturan izan dauen oihartzuna eta isla aztertu guran, berbaldi batzuk preparau eta jentaurrean emongo ditu, Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) 2009ko Udako Ikastaroen barruan.

Aurten dira 70 urte Espainiako Gerra Zibila amaitu zala, eta, hori dala eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak jazoera harek euskal literaturan izan dauen oihartzuna eta isla aztertu guran, berbaldi batzuk preparau eta jentaurrean emongo ditu, Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) 2009ko Udako Ikastaroen barruan, garagarrilaren 15, 16 eta 17an, Donostiako Miramar Jauregian.

Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, 'Gerra zibila euskal literaturan (1936-2009)' izenburupean egingo dan ikastaro hau Lourdes Otaegi Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordekideak zuzenduko dau, eta hizlariak batzorde horretako ondoko kideak izango dira: Jon Kortazar, Ana Toledo, Jean Haritschelhar, Mari Jose Olaziregi, Patri Urkizu, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi eta Iñaki Aldekoa.

Euskal Herriko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak alkarregaz antolatu daben ikastaro horretan matrikuletako epea zabalik dago eta maiatzaren 31 baino lehen izena emoten dauenak 70 euro pagauko dau, eta bagilaren 1etik aurrera egiten dauenak, barriz, 84 euro. Izena emoteko informazinoa: 943219511 telefonoan, edota cursosverano@ehu.es posta elektronikoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu