Kultura Kalez Kale: danontzako ikuskizunak maiatzean eta bagilean Bilboko 5. barrutian
2009-05-15 16:36 kulturbiz'Pertsianak bajatuko doguz' lehiaketa originala da aurtengo ekimen barria. Maiatzaren 2 Alkarteagaz alkarlanean, Bilbo Zaharreko komertzioak graffitiakaz apaintzean oinarritzen da. Kaleko artisten lana autortzea dau helburu eta bitartean, auzoko irudiari, irudi deigarriakaz, modernotasun kutsua emotea.
Azken urteetan egin izan dan moduan, Alde Zaharra, Solokoetxe, Atxuri, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, Miribilla, San Adrian eta Abusu auzoetan musika, zinea, kalejirak, umeentzako ikuskizunak, zirkua edo antzerkia egongo da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak barruetietako alkarteakaz eta Bilbo Zaharreko Erreabilitazinorako Mahaiagaz alkarlanean antolatuta.
'Pertsianak bajatuko doguz' lehiaketa originala da aurtengo ekimen barria. Maiatzaren 2 Alkarteagaz alkarlanean, Bilbo Zaharreko komertzioak graffitiakaz apaintzean oinarritzen da. Kaleko artisten lana autortzea dau helburu eta bitartean, auzoko irudiari, irudi deigarriakaz, modernotasun kutsua emotea. Auzoko merkatariek euren komertzioetako pertsianak eskainiko ditue, eta auzokideek zuzenean ikusi ahal izango dabe graffitigileen lana. Bagilaren 6an, 17:30etatik 19:30etara, kalejira bat antolatu da eta furgoneta soundsystem bat lokal desbardinetatik pasauko da, artistek euren lanak sinatzeko eta azken ukutuak emoteko.
Atxurik protagonismo berezia izango dau maiatzaren 29an eta 30ean Eleiz Museoan ikus daitekeen 'Recuperando historia/Haciendo futuro' erakusketara antolatuko dan bisita gidatu bategaz eta 'Mujeres al borde de la ría' dokumentalaren proiekzinoagaz. Hilaren 29an, barikuan, arratsaldeko 18:00etan, Emays Abesbatza izango da eta zapatuan, hilaren 30ean, 12:15etan, Oihulari Clown Antzerki Taldearen txandea izango da 'De película' lanagaz.
Beste ospakizun batzuk be antolatu ditu 5. Barrutiak. Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna (Bagilaren 5ean, 19:30etan kalejira musikala Bilbo Zaharrean zehar Rezikletak antolatuta), Euskerearen Eguna (Bagilaren 13an, 15:00etan Abusuko ikastolan) edo Musikearen Europako Eguna (Bagilaren 21ean).
Maiatzaren 16a umeentzako eguna izango da, tailerrakaz, malabareakaz, txikiguneagaz, puzgarriakaz eta umeentzako berbeneagaz. Guztia, Plaza Barrian, 11:30etatik arratsaldeko 20:00etara. Maiatzaren 22an, barriz, Mariaren Bihotza Plazan, 21:00etatik aurrera, film laburren proiekzinoa kalean Caostika kolektiboak antolatuta. Hurrengo egunean, maiatzaren 23an, zapatuan, Gaitzerdi antzerki taldeak 'Otsoko' antzezlana eskainiko dau Martzana Kaian. Eta maiatzaren 24an, Miribillako Gernika Lorategietan, euskal musika eta jantzak eta umeentzako ekitaldiak izango dira.
Antolatutako ezken jarduerak: bagilaren 21ean, Solokoetxeko Lorategietan, Malas Compañíasen eskutik, zirku saioa; eta bagilaren 26an, Trapu Zaharra Antzerki Taldearen eskutik 'El concursazo' antzerkia, Martzana kaian 20:00etan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!