Interneten Mundu Eguna Mungian aurten
2009-05-14 14:37Interneten Mundu Egunaren (Maiatzak 17) harian, ekitaldiak gaur hasi eta domekara bitartean izango dira Mungiako Udal frontoian. Aurten ospakizunak Bizkaira itzuliko dira lehenengo urteetan Bilbo, Tolosa eta Laudiotik igaro ondoren.
Informazinoaren eta Komunikazinoaren Gizartea sustatzea, herritarrek teknologia barriak eskura daiezan erraztea, hainbat gizarte-talde inpliketea eta herritarren parte-hartze zabala lortzeko helburuagaz, SPRIk, KZguneak eta internet&euskadi alkarteak, Eusko Jaurlaritzeagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Mungiako Udalagaz batera, Internet protagonista dauen jarduera-egitarau bete-betea antolatu dabe.
Interneten Mundu Egunaren (Maiatzak 17) harian, ekitaldiak gaur hasi eta domekara bitartean izango dira Mungiako Udal frontoian. Aurten ospakizunak Bizkaira itzuliko dira lehenengo urteetan Bilbo, Tolosa eta Laudiotik igaro ondoren.
Mungiako frontoian Nabigazino Librea egiteko gunea antolatuko da eta zenbait erakundek standak jarriko ditue eduki eta zerbitzu interesgarriak eskaintzeko. Horrezaz gan, teknologia barriei buruzko dibulgazino-saioak, 'Interneten seguridadea' gairi buruzko maha-ingurua eta aire-simulazinoak Clickair Virtual Airlinesen eskutik dira azpimarra daitekezan aukeretako batzuk.
Era berean, bisitariek nahi daben txango birtuala egiteko aukerea be izango dabe Tailer-gunean eta esparrutik kanpo, Lander caching: GPS bidezko bilaketak izeneko tailerraz gozauko dabe. Era berean, merkaduan gehien eskatutako jokoek be euren tartea izango dabe, berbarako, Mario kart izenekoa (hainbat jokalarirentzat eta Internet bidez), Mindball, WII tenis, Guitar hero, Eye Toy Antigrave, PES 2009 edo PGR4 izenekoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!