Hamahiru euskal estreinaldi izango dira Leioako Umore Azokan

z 2009-05-19 15:42   Kulturea

Asteburu honetan, maiatzaren 21etik 24ra bitartean, Leioako kaleak umorez jantziko dira Leioako Umore Azokearen hamargarren edizinoan parte hartuko daben 472 ikuskizunei esker. Ikuskizun horreetatik 13, euskal taldeen estreinaldiak izango dira.

Asteburu honetan, maiatzaren 21etik 24ra bitartean, Leioako kaleak umorez jantziko dira Leioako Umore Azokearen hamargarren edizinoan parte hartuko daben 472 ikuskizunei esker. Ikuskizun horreetatik 13, euskal taldeen estreinaldiak izango dira. Datu horreen barri emoteko aurkezpena gaur egin dabe Bilbon eta, lehenago, aingeru jantzitako antzezle bik eta boltsaz beteriko beste bik ikuskizun berezia eskaini dabe Bilboko Gran Vian. Umore Azokako koordinatzaile Alberto Garcia, Leioako Udaleko Kultur Arloko zuzendari Ana Lopez, eta Ados Teatroa, Debote Enbote, Jon Zabal, Ganso Clown & Cia, Kukubiltxo, La Pez eta Teatro Salitre taldeetako kideak be han egon dira.

Azokan, honako konpainia euskaldun honeek parte hartuko dabe: Ados Teatro, Atropecias, Debote Enbote, En la Lona, Ganso & Cia, Hipnopia, Jon Zabal, Kukai Dantza Konpainia, Kukubiltxo Antzerki Taldea, La Pez, Los del Tercero, Malakaiko, Pikor Teatro, Teatro Salitre, Trapu Zaharra, Turukupa eta EHUko ikasleak dira.

Ana Lopezek konpainiak Umore Azokako 'benetako protagonistak' dirala adierazo dau: 'guretzat ohore handia da, eta Leioa ikuskizunak aurkezteko erakustoki aproposa bihurtu dala esan gura dau'.

Kaleko antzerkiaz gan, Euskadiko Antzokien Sarearen batzarra, Kaleko Arte Eszenikoen X. Topaketa Profesionalak, Umore Azoka sariak eta III. Argazki Maratoia be izango dira Leioan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu