Guggenheim Bilbao Museoaren 'Murakami' erakusketeak 241.000 bisitari izan ditu, amaitzeko bi aste falta diranean
2009-05-20 11:13 KultureaMaiatzaren 31n erakusketea amaitu eta bagilaren 26an inaugurauko da hurrengoa Guggenheim Bilbao Museoan. Erakusketa hori bilduma iraunkorraren aurkezpen bat da eta 'Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak' izenburukoa da. Bertan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bildumearen historia aztertzen da.
Guggenheim Bilbao Museoak zezeilaren 16an inaugurau eban 'Murakami' erakusketea, baliabide anitzeko (pintura, eskultura, industri diseinua, animazinoa eta moda) 90 lan baino gehiagoko aukeraketea, eta maiatzaren 31n zarratuko ditu ateak. Erakusketeak Takashi Murakami (Tokio, 1962) artista japoniarraren uniberso berezia aditzera emoten dau, eta zabalik izan dan 13 astetan 241.434 bisitari izan ditu, museoaren historian orain arte bisitari gehien izan dituan erakusketetako bat bihurtuz.
Museo bilbotarretik adierazo dabenez, maiatzaren 31n erakusketea amaitu eta bagilaren 26an inaugurauko da hurrengoa Guggenheim Bilbao Museoan. Erakusketa hori bilduma iraunkorraren aurkezpen bat da eta 'Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak' izenburukoa da. Bertan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bildumearen historia aztertzen da.
Bilduma horrek funtsezko artelanak batzen ditu, XIX. mendeko pinturak zein 1990eko hamarkadako instalazino barritzaileenak. Besteak beste, honako artista honeen lanak izango dira ikusgai: Alexander Calder, Juan Gris, Paul Klee, Paul Cezanne eta Vasily Kandinsky.
Horrezaz gan, 'Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut' eta 'Instalazioak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan' erakusketak 2009ko irailaren 6ra arte eta 2010eko martira arte egongo dira zabalik, hurranez hurran.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!