'EuskaraGAZ par TE hartuz' jardunaldia esperientziak konpartiduteko eta hausnartzeko erabili dabe

Bizkaie! 2009-10-13 14:46   Euskerea berbagai

Euskerea, gazteak eta parte-hartzea; hiru alor horreetan izandako esperientziak konpartidu zituen pasa dan astean Durangon alkartu ziran 40 lagun inguruk, Elhuyar Aholkularitzeak antolatutako 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldian.

Euskerea, gazteak eta parte-hartzea; hiru alor horreetan izandako esperientziak konpartidu zituen pasa dan astean Durangon alkartu ziran 40 lagun inguruk, Elhuyar Aholkularitzeak antolatutako 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldian. Parte-hartzaile gehienak Bizkaiko eta Gipuzkoako udal teknikariak izan dira, gazteen nahiz euskerearen alorrekoak; dana dala, partaideen artean baegozan Gazteleku eta Ludoteketatik hurreratutako teknikari eta langileak be. Erakundeen aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskerearen Zuzendaritza Nagusiko Joxean Amondarainek hartu dau parte, baita Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkari batek be.

Elhuyar Aholkularitzako koordinatzaile nagusi Arantza Larrinagaren berbakaz hasi zan egueneko saioa. Jarraian, Berrizen gazteakaz egindako parte hartzeko prozesuaren barri emon eben Berrizko alkate Javier Azpitartek eta Elhuyarrekoko teknikari batek. Ondoren, Debako Mattin Urbieta eta Alazne Ostolaza gazteak agertu ziran jentaurrean, Debako Udaleko euskara teknikari Amaia Zinkunegi eta Elhuyarko teknikari batek lagunduta; parte hartzeko prozesu baten bidez, gazteen artean euskerearen erabileran zelan eragin daben azaldu eben. Zuzeneko testigantzea izan zan gazteena eta, parte-hartzaileen esanetan, sano aberasgarria izan zan gazteek holako prozesuak zelan bizi dituen ezagutzea. Ondoren, Topaguneko kide Sonia Gonzalezek Urtxintxagaz eta Soziolinguistika Klusterragaz alkarlanean egindako azterketa baten barri emon eban, gazteen artean euskerearen erabileran eragiten daben faktoreen inguruan. Azkenik, Elhuyar Aholkularitzako teknikari batek enpresearen parte hartzeko metodologia azaldu eban.

Esperientziak konpartiduteko jardunaldia izanik eta Elhuyarren metodologiaren oinarrian parte-hartzea egonik, saioaren bigarren zatian parte-hartzaile guztiek alkarlanean atara zituen jardunaldiko ondorioak, talde dinamika batean. Oro har partaideek balorazino oso ona egin eben jardunaldiko edukien eta erabilitako metodologiaren inguruan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu