Pablo Gonzalez de Langarika: 'Poesiaren eta kalearen arteko buztarketarik ez dot ikusi aspaldion'
2009-06-15 11:32 BarriketanPoetea eta Zurgai aldizkariko zuzendaria
Kepa Junkerak Nizako Melonius Quartet taldeagaz egindako 'Fandango Provença Sessions' diskoa aukeztu dau
2009-06-12 10:57 MusikeaZuzeneko aurkezpen-kontzertua gaur bertan izango da, Bilboko Guggenheim Museoan, 19:30ean. Diskoa aurkezteko ordu erdi inguruko zuzeneko emonaldiaren ondoren, Junkerak eta Nizako taldekideek bertaratutakoekin berba egingo dabe sormen-prozesuaz eta, gero, galderak egiteko aukerea egongo da.
Gaur hasiko da Getxoko Blues Jaialdia Lonnie Brooksen eskutik
2009-06-12 10:51 MusikeaBagilaren 12tik 14ra, besteak beste, Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon
Eguneko protagonistea Lonnie Brooks gitarra-jole beteranoa izango da, eszenatokien gainean berrogei urte baino gehiagoko ibilbidea dauena. Horren aurretik Belceblues talde bergararra jardungo da, 'Infer' bere lehenengo diskoaren kantak eskaintzeko.
Juanra Madariagak gure izanari errepasoa egin deutso 'Eroriaren logika' poema liburuan
2009-06-11 15:42 Kulturea'Espazio oso luzean idatzitako lana da. Orain dala bost urte ataratako azken liburutik hona, poemak tanttaka etorri jataz; azken batean, erorketa txikiak izan dira guztiak'. Denpora luze horretan sortutako poemak oso autonomoak, indibidualak izan dirala zehaztu dau autoreak, 'baina lana bateratzen hasi nazanean konturatu naz danak doazela bide beretik'.
Bizkaitarrek gastu guztiak pagauta izango ditue UEUren Udako Ikastaroetan
2009-06-11 12:11Krisialdiagaitik diru-laguntzino ugari izango dabe Udako Ikastaroetan parte hartu gura dabenek. Bizkaitar ikasle eta lanbakoek, berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, ikastaroen matrikulea, joan-etorriak, ostatu-gastuak eta mantenuaren % 100 pagauta izango ditue.
Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan
2009-06-09 14:40 KultureaEuskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Bilboko Liburu Azokan: lehenengoa, 'Estigmatizados por la guerra', Gorka Aulestiarena gaur bertan (bagilak 10) eta 'Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren pentsaera eta obra', Jurgi Kintanarena, barriz, bihar, bagilak 11.
50.000 lagun Getxoko Eskulangintza Azokan
2009-06-08 15:41 KultureaGetxoko 26. Eskulangintza Azokara 50.000 lagun inguru hurreratu dira. Beraz, Azokeak 2007ko emoitzak barriro be eskuratu ditu. Urte horretan lehenengo aldiz egin zan azokea haize zabalean eta igaz ez zan holako erantzunik jaso, euri zaparrengaitik gehienbat. Aurten, hiru egunetan plazea eta inguruak jentez ganezka egon dira.
Asier Muniategi: 'irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina gehiago egin beharko litzatekez'
2009-06-08 12:38 BarriketanEuskal liburu azoken koordinatzailea
Beñat Olano eta Ander Solozabal gasteiztarrak, Arabako eskolarteko txapeldun
2009-06-08 11:14 BertsolaritzeaTxapelak bigarrengoz Ander Solozabalen burua aukeratu dau, eta bigarren saria igaz hirugarren geratu zan Xabi Igoarentzat izan da. Bi honeek eskuratu dabe, Beñat eta Perugaz batera Altsasun jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalerako txartela. Finala bagilaren 20ean izango da, Altsasuko Burunda pilotalekuan.
Beñat Mendia eta Pello Ormazabal txapeldun Bizkaiko Eskolartekoan
2009-06-08 11:07 BertsolaritzeaBarikuan jokatu zan Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketea Indautxuko 'El Carmen' aretoan. Gustura entzuteko moduko saioa izan zan. Danek egin eben ahalegina, baina, azkenean, bertsoren bat 'azarteteak' ipinten deutsu txapela buru ganean, oindino gehiago edade honeetan.
Euskadiko Biodibertsidadearen Zentroa - Madariaga Torretxeak ingurumenaren mundu mailako eguna ospatuko dau
2009-06-05 11:52Madariaga Torretxeak Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna eta bere lehenengo urteurrena ospatuko ditu bihar, hilak 6. Helburua ingurumenaren eta biodibertsidadearen kontserbazinoak dauen garrantziaz kontzientziatzea da.
Patxi Salaberri euskaltzain osoak 'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztu dau
2009-06-04 18:12 KultureaLiburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketea egiten du Patxi Salaberrik. Berak azaldu dauen legez, izen ttipiak oso garrantzitsuak dira, 'egungo deitura eta etxe-izen asko ondo ulertzeko aukerea emoten deuskuelako'.
Nahixan, kosta partetik datorren taldea
2009-06-04 15:46 MusikeaNahixan Ondarroa eta Mutrikun sortutako boskotea da, gaur Bilbon prentsaurrean agertu dana. Nahixan da taldearen lehenengo diskoaren izenburua; 11 kantu batu ditue lanera, hurreko 11 tatuai, amesetan legez bizitakoari abesten daben horreetakoak.
'Gaupasa', 'Ama Eskual Herria' eta 'Rock eta Rollin': hiru bilduma, hiru estilo
2009-06-04 14:04 MusikeaUdea ate-joka dogun honetan, Elkar diskoetxeak urteetan entzun izan diran kantak batzen dituen hiru bilduma argitaratu barri ditu. Bilduma bakotxean hogei kanta ezagun batzen dira, estiloaren arabera sailkatuta, tartean 'Tximeleta maitea', 'Anaia etxen da ezkondü' eta 'Ikusi'.
Ricardo Menéndez Salmón idazle asturiarrak Bilboko Liburu Azokearen Kritika Saria jaso dau
2009-06-03 15:32 sariak-autortzakBagilaren 4tik 14ra bitartean, Bilboko Areatza liburuz beteko da Bilboko Liburu Azokearen 39. edizinoaren inguruan. Aurten, poesiak oso leku berezia izango dau azokan eta, bide horretan, 1997an Bilbon egon zan eta oraintsu hil dan Mario Benedetti hartuko dabe gogoan Bidebarrieta Kulturgunean bagilaren 10ean 19:30ean.
'Obatu Euskal Eskola Publikoari', Euskal Eskola Publikoaren jaia Bergaran
2009-06-02 17:52 Euskerea berbagai'Obatu Euskal Eskola Publikoari' lelopean aurkeztu dabe Donostian Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bergarako San Martin Herri Eskolakoek antolatu dabe datorren domekan, bagilaren 7an egingo dan jaia, edadearen arabera banatutako lau gunetan.
Mintza Eguna, euskerazko mintzapraktika-ikasleen eguna bagilaren 6an
2009-06-02 17:12 Euskerea berbagai
Euskaldunon komunidadea zabaltzeko, euskerazko hartu-emon sareak sortuz euskaldunon hizkuntza komunidadea zabaltzeko asmoz, laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten Gasteizen, bagilaren 6an.
Koko Taylorren bandea izango da Getxoko Blues Jaialdiako izar nagusia, baina Koko Taylor barik
2009-06-02 15:39 MusikeaUdearen etorrereagaz, jaialdien denporaldia hasiko da Getxon eta, ohikoa dan legez, udako jaialdi handiei hasierea emoteko arduraduna Getxo&Blues da. Jaialdi horrek aurten XXI. edizinoa beteko dau eta bagilaren 12tik 14ra bitartean izango da Erromoko Santa Eugenia plazan. Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon, besteak beste.
Gotzon Barandiaran: ‘sortzaileon arteko auzolana era naturalean piztuteari normala deritxat’
2009-06-02 14:51 BarriketanLarrabetzuko Literatura Eskolako kide eta suspertzailea
'Pribatutik publikora', bagilaren 26tik aurrera Guggenheimen
2009-06-01 17:38 KultureaBagilaren 26tik 2010eko urtarrilaren 10era, Solomon R. Foundationek antolatutako 'Pribatutik publikora: Guggenheimeko bildumak' erakusketeak hiru hamarkadatan etorkizuneko artea jaso ebenei buruzko paralelismoa egingo dau, ehun obra ingurugaz.





