Guggenheim Bilbaok bere bildumako lanakaz osotutako erakusketak dakarz

Bizkaie! 2010-02-16 11:20   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoak bere bilduma propioko lanak ezagutzera emoteko erakusketa bereziak antolatu ditu 'Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak' izenpean. Museoaren ibilbideko 13 urteotan erositako 62 artistaren 102 artelan dira danetara eta horreetako 19 aurkeztuko deuskuez datozen urteotan.

Bilboko Guggenheim Museoak bere bilduma propioko lanak ezagutzera emoteko erakusketa bereziak antolatu ditu 'Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak' izenpean. Museoaren ibilbideko 13 urteotan erositako 62 artistaren 102 artelan dira danetara eta horreetako 19 aurkeztuko deuskuez datozen urteotan, besteak beste, Warhol, Oteiza edo Chillida lako egileen lanak. Gaur, zezeilak 16, hasiko dan lehenengo erakusketan 1950 eta 1970 urteen bitartean egindako artelanak erakutsiko ditue.

Museo bilbotarreko lehenengo pisuko bi aretotan izango da ikusgai erakusketea. Lehenengo aretoan, sei lan izango dira, New Yorkeko eskolako lau artistenak: Mark Rothko, Robert Motherwell, Clyfford Still eta Willem de Kooning. Rothko artistearen 'Izenbururik barik' lanagaz hasten da, museoaren bildumako maisulanetako bat. Neurri handikoak be badagoz.

Beste alde batetik, bigarren aretoaren hasieran, Cy Twomblyren maisulanak dagoz ikusgai eta, era berean, Robert Rauschenbergen, Andy Warholen eta James Rosenquisten lanak be ikus daitekez bertan (Barcaza, Ciento cincuenta Marilyns multicolores eta Capsula flamenco lanakaz, hurranez hurran). Gainera, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren eskulturak be ikusgai dagoz.

Horrezaz gan, erakusketea ikusgai dagoala, Guggenheim Bilbao Bildumea sakon aztertzen dauen lehenengo liburua argitaratuko dabe.

Kontuak kontu, museoaren lanakaz bakarrik egindako lehenengo erakusketea da. Urtero hiru egingo ditue eta museoaren bildumak jasoko ditue ordena kronologikoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu