Getxoko Ondarearen Europako jardunaldiak hasi dira
2009-10-02 16:35Jardunaldiak zemendiaren 1 arte egingo dira eta aurtengo leloa 'Abra, itsasoko bidezidorra' da. Bertoko ondareko hiru ikono esanguratsuren ezaugarriak, askotan ez jakinak, azalduko dira: Galeako Gotorlekua, Algortako Portu Zaharra eta Bizkaia Zubia.
'Poltsiko Musika' egitarauan musika-estilo ugari buztartuko dira
2009-10-02 13:07 MusikeaUrri osoan, Barrainkuako Udaltegian, dobako bost emonaldi antolatuko dira, genero eta musika-estilo askotakoak, musika kubatarra, kolonbiarra, jazza, funka, baita Bob Dylanen klasikoak be. Kontzertu guztiak barikuetan egingo dira, 20:00etan.
Josu Bergarak 'Nora zoaz' diskoa aurkeztuko dau Bartzelonan
2009-10-01 18:31 MusikeaJosu Bergararen bigarren diskoan hamabost musikarik parte hartu dabe, eta Niñoliquido films produktoraren eskutik bideoklipa be grabau da. Kantautore bizkaitarraren bigarren proiektua Mutrikuko AME estudioetan grabau da, 2008ko iraila eta 2009ko bagila artean, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean eta eskarmentu handiko musikarien laguntzinoagaz.
Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria 2010 aurkeztu dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2009-10-01 15:34 KultureaMikel Zarateren hiru senitartekoen (Gorka, Ritxar eta Mikel) izenean, Ritxar Zaratek esan dau 1973an Mikel Zaratek Txomin Agirre Saria jasotako 'Haurgintza minetan' nobelea idatzi ebanetik 36 urte joan diranean eta Mikelen heriotzearen 30. urteurrenean datorrela haren besoetakoa, Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria.
Lur Merinok diseinautako kartelak iragarriko dau Durangoko Liburu eta Disko Azokearen 44. edizinoa
2009-09-30 18:09 KultureaAstrabuduako (Erandio, Bizkaia) diseinatzailea Arte Ederretan lizentziaduna da, eta bere ibilbide profesionalean hainbat publizidade agentziatan eta komunikabidetan lan egin dau. Egun, freelance legez dabil. '44. edizinorako irudi indartsua gura neban. Elementu grafikoen ekonomia dago (tipografia, marrak eta kolore bakar bat) krisialdiak jota dagoan gaurko sasoiagaz bat etorteko, azaldu dau.
Australia... Ikusgarria dala esatea gitxi da
2009-09-29 14:34 Euskaldunak munduanAustraliako Darwineko portutik urten eta Indonesiarako bidean gagoz baina kanguroen herrialdeko gorabeherak kontauko deutsuedaz ondoko lerroetan. Australia... Ikusgarria dala esatea gitxi da. Bertako natura berezia, animaliak eta landareak, aborigenak... Lurralde hau beste istorio bat da, ez dauka parekorik.
Tim Robbins-ek zuzendutako '1984' antzezlanagaz ekingo deutso Arriaga Antzokiak 2009-2010 programazinoari
2009-09-29 11:03 KultureaArriaga Antzokiko antzerki-programazinoari urriaren 6an eta 7an ekingo jako '1984' antzerki lanagaz; izen bereko George Orwell, idazlearen eleberri hausle eta mitikoan oinarrituta dago. Tim Robbins aktore ezaguna da '1984' muntaiaren zuzendaria, baita Los Angelesko Actors Gang antzerki-konpainiako zuzendari artistikoa be orain dala 22 urtetik.
New York, Sizilia eta Lisboako gomuta eta inpresinoak saritu ditu Bidaiariaren Txokoa Postal Lehiaketeak
2009-09-28 15:04Beñat Romera Bilbotarra izan da lahenengo saria jaso dauena New Yorken inguruko bere inpresinoak kontetan ditualarik. Sagar Handiko hormigoizko kale jentetsuak goraipatzen dituan testu poetiko bat idatzi dau, estilo espresionistako skyline newyorkdarraren ilustrazinoagaz.
'Hirekin mundura lelopean', euskerea, ikastolak eta Mikel Laboa bat eginik Donostian
2009-09-28 11:54 Euskerea berbagai'Hirekin mundura lelopean', urriaren 4an Donostian ospatuko da Kilometroak'09, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Zurriola ikastoleak eta Barandiaran Lizeoak sei kilometro eta erdiko ibilbidea, sei gune eta egitaraua potoloa antolatu ditue.
Roberto Moso: 'Bilboko Aste Nagusian emondako kontzertua zuzenean jasoko dauen DVD-CDa argitaratuko dogu'
2009-09-25 12:51 BarriketanZarama taldeko abeslaria
Agirre lehendakariari omenaldia bere heriotzearen 50. urteurrenean
2009-09-24 15:50Helburuak ondokoak dira: Agirre lehendakariaren figurea sozializetea; Agirrek irudikatzen dituan printzipioak eta balioak, XXI. mendeko politikagintzan eta gizartean bete-betean indarrean dagozan printzipioak eta balioak sozializetea: demokrazia, askatasuna, humanismoa, justizia soziala, europazaletasuna, espiritu unibersala, aniztasuna, autogobernua, indarkeriarik eza, bakea eta alkarrizketea; eta azken helburu legez, herritarren partaidetzea sustatzea.
Zoro moro nire betaurrekoakaz
2009-09-24 12:50 BidaideGure gidaria kantsagarri hutsa da. Balin, Uluwatu-ra bidean, ordubetean hamabost bat biderrez esan deusku kontuz ibilteko inguruetan dabizan tximinoakaz. Lantzean behin, atzerako espilutik begiratu eta abisuren bat edo beste ganeratzen dau. 'Belarritakoak eta lepokoa kendu beharko zeunkez, miss'. 'Ez da ideia ona zu betaurrekoakaz joatea, mister'. Sekula tximinorik ikusi izan ez bagendu legez!
Ian McKellen-ek Donostia Saria eta Imanol Uribek Zinemira sariak jaso ditue
2009-09-23 15:55 BarriakDonostiako 57. Zinemaldiaren barruan, Imanol Uribe zuzendariak Zinemira Saria eta Ian McKellen-ek Donostia Saria jasoko ditue bart. Zinemira sariak euskal zinemaren arloan garrantzia dauen artista baten ibilbidea goraipatuko dau urtero. Saria emon ondoren, Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduriko 'La máquina de pintar nubes' filma estreinau dabe.
400 pertsona inguruk parte hartuko dabe Getxo eta Angeluren arteko senidetze-jardunaldian
2009-09-18 15:37Ekimenaren IV. edizinoa da (bi Angleten eta bi Getxon) eta 2003. urtean Getxok eta Angletek sinatutako adiskidantzako akordioaren testuinguruan kokatzen da, batez be, kirolaren bidez, kostaldeko herri bi horreetako biztanleen arteko hartu-emonak eta alkar ezagutzea sustatzeko, herrien ezaugarrien eta bokazino turistikoaren aldetik oso antzekoak baitira.
Jabi Elortegi: 'filmak nobelearen espiritua hartzen dau, baina beste hizkuntza bat da'
2009-09-18 12:39 BarriketanZorion perfektua filmaren zuzendaria
'Murgiltze Sistemea' da eredurik egokiena da ikasleek bi hizkuntza ofizialak ikasteko
2009-09-17 18:53 Euskerea berbagaiDezimak gora dezimak behera, 2006-2007 ikasturtean Barakaldoko ikasleen % 26,86k baino ez dau ikasi euskalduntzen dauen eredu bakarrean, hau da, D ereduan. Azken urteotan Barakaldoko ikastetxeetatik milaka, gehiengoa, izan dira euskerea menperatu edota jakin barik urten daben gazteak.
Mahats-batzearen Jaia ospatuko da zapatuan Zarautzen
2009-09-17 11:42 Jan edanakZarautzek urteko ekitaldirik berezienetako bategaz agurtuko dau aurtengo udako programazinoa, Turismo Bulegoak eta Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenak antolatuta, Mahats-batzearen Jaia ospatuko baita zapatu honetan, irailaren 19an.
'Munduko Jendeak' jaialdiak euskaldunak eta etorkinak batuko ditu Bilbon
2009-09-14 15:50 jardunaldiakHirugarren urtez, Munduko Jendeak Jaialdiak euskal gizartearen eta Bizkaian bizi diran etorkinen arteko alkarkidetzea sustatuko dau gaurtik irailaren 20ra bitartean. Danetara, 30 ekitaldi baino gehiago antolatu ditue eta, tartean, hainbat herrialdetako produktu tipikoen eta turistikoen erakusketak be izango dira Arenalean jarritako hogeta hamar stand baino gehiagotan.
Bandak izango dira protagonista 'The Pub Ibiltaria' ekimenaren datozan 13 edizinoetan
2009-09-14 15:40 MusikeaAzken 13 urteotan jasotako 226 kanta batzen dituen errepertorioa 'kontzertu demokratikoak' deritxanak antolatzeko moldatu ditu Oskorrik aurtengo eta hurrengo urteetako Santo Tomas egunetarako. Holan, hemendik aurrerako ziklo barrian ez da grabazinorik egingo, aurreko urteetan grabautako kantak barriro jo baino, lehenengotik hasita, Euskal Herriko Banda eta Musika Eskoletako instumentu guztientzat eginiko partitura erraz eta landuei esker.
Ione Narbaiza: 'bazkideak Berbaroren eguneroko jardunean sartzea litzateke lorpenik handiena'
2009-09-14 12:13 BarriketanBerbaroko bazkidea eta dinamizatzailea



