Emakume etorkinei buruzko 'Giza Art' erakusketea Abanto-Zierbenan dago egunotan

Bizkaie! 2010-02-04 10:33   Kulturea

Oraingo honetan, emigrazinoaren fenomenoari buruz bizkaitarrak sentsibilizetako Hibai Agorria argazkilari profesionalak zuri-baltzean egindako hogei irudi erakusten dira.

Zezeilaren 1etik 12ra bitartean, 'Giza Art' izeneko argazki erakusketa ibiltaria ikusgai egongo da Gallartako erakusketa-gelan. Proiektuaren bigarren edizinoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dau emakume etorkinek gizartean daben papera artearen bidez ikusarazoteko. Oraingo honetan, emigrazinoaren fenomenoari buruz bizkaitarrak sentsibilizetako Hibai Agorria argazkilari profesionalak zuri-baltzean egindako hogei irudi erakusten dira.

Erakusketa aurkezteko ekitaldian, Abanto Zierbenako alkate Manu Tejada eta Bizkaiko Foru Aldundiko Bardintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendari Josu Bergara egon dira, eta, bertan, lanen kalidade artistikoaz gan, horreen bidez egiten diran kritika eta aldarrikapen soziala azpimarratu ditue. Izan be, aurtengo edizinoaren izenburua 'Emakumeek ekonomiari egindako ekarpena' da. 'Goi-buru horren bidez -adierazo dau Josu Bergarak- emakume etorkinak sartzen diraneko lan-eremuak azpimarratu nahi doguz, bai horreetan sailkatuta dagozala salatzeko, bai zainketei edo etxeko lanei lotuta ez dagozan espazioetan be badabilzela erakusteko be'.

'Giza Art' argazki erakusketea pasa dan abenduan abian jarri zan, sei udalerritan erakusteko, martiaren 30era arte. Mungian abiatu eta, ostean, Zallara heldu zan. Abanto-Zierbenatik Sestaora, Leioara eta Gernika-Lumora eroango dabe.


Erakusketearen ibilbidea:

- Abanto-Zierbena: 2010eko zezeilaren 1etik 12ra.
- Sestao: 2010eko zezeilaren 15etik martiaren 1era.
- Leioa: 2010eko martiaren 4tik 13ra.
- Gernika-Lumo: 2010eko martiaren 16tik 30era.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu