'Kirol campusak euskeraz' ekimena Derion

Bizkaie! 2009-12-28 09:43

Campusean txirrindulari zale diran 100 umek parte hartuko dabe. 'Kirol campusak euskeraz' ekimenak bi txanda izango ditu: lehenengoa, abenduaren 28an eta 29an eta bigarrena, 2010eko urtarrilaren 4tik 5era bitartean. Campus bakotxean 50 ume egongo dira.

Eusko Jaurlaritzeak euskerearen sustapenerako bultzatzen dauen 'Kirol campusak euskeraz' ekimenaren aurkezpena egingo dabe gaur, abenduak 28, astelehena Euskadi Txirrindularitza Fundazinoaren Gela Pedagogikoan, Derion (Bizkaia), goizeko 9:30etan.

Ekitaldia proiektu honegaz bultzatzen diran helburuak azaltzeko antolatu da. Campusean txirrindulari zale diran 100 umek parte hartuko dabe. 'Kirol campusak euskeraz' ekimenak bi txanda izango ditu: lehenengoa, abenduaren 28an eta 29an eta bigarrena, 2010eko urtarrilaren 4tik 5era bitartean. Campus bakotxean 50 ume egongo dira.

Ikasleek, 8 eta 11 urte bitartekoek, bide hezkuntzea, mekanikea, bizikletearen mantenu egokia eta garapen iraunkorra lako gaiak ikasiko ditue, joko desbardinakaz gozauko dabe, gynkanak osotuko ditue eta bizikleteagaz ibilbide batzuk egingo ditue. Horrezaz gan, Euskaltel Euskadiko txirrindulari profesionalakaz hartu-emonak izango ditue, beti be euskeraz berba eginez.

Euskaltel Euskadiren campusean izena emoteko edota informazino gehiago behar izan ezkero, 94 4545127 telefono zenbakia edota aula@fundacioneuskadi.com helbidea erabili.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu