Nontzefilmak 2010 Zine eta Animazinoko film laburren lehiaketea martxan
2009-12-11 14:11 BarriakIgazko edizinoan, jaioterri desbardineko (AEB, Peru, Argentina, Japonia...) 200 lanetik gora aurkeztu ziran. Oraingoan be, deialdia danentzat dago zabalik, adina, jaioterria zein bizilekua edozein izanda be. 2010eko zezeilaren 26ra arte egongo da izenak emoteko epea zabalik.
Nontzefilmak 2010 Zine eta Animazinoko film laburren lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago. Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) eta Nontzeberri.com kultur atariaren eskutik sortutako ekimenaren barri gaur emon dabe Juanra Madariagak (Nontzeberri) eta Justo Ezenarrok (Bilboko Udaleko kultura arloa).
Igazko edizinoan, jaioterri desbardineko (AEB, Peru, Argentina, Japonia...) 200 lanetik gora aurkeztu ziran. Oraingoan be, deialdia danentzat dago zabalik, adina, jaioterria zein bizilekua edozein izanda be. 'Nontzeberriren amesa beti izan da gazteen eta teknologia barrien arteko loturea estutzea eta, horretarako, ezinbestekoa da antolatutako ekimenak erakargarriak eta interaktiboak izatea', azaldu dau Madariagak. Horren harian, film laburren arloaren gorakadea azpimarratu dau.
Film laburrak zezeilaren 26a baino lehen inskribau behar izango dira eta zinekoak zein animazinokoak izan daitekez. Teknika guztiak onartzen dira, 3D, Flash, stop-motion..., baina beti film originalak izan behar dabe eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.
Saritutako film laburrak 2010eko FANT jaialdian emongo dira ezagutzera eta irabazleen lanak han erakutsiko dira. Honako sariak banatuko dira:
Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro
Zinemako bigarren saria: 1.500 euro
Zinemako hirugarren saria: 900 euro
Nontzefilmak Saria Animazinoko film onenari: 2.000 euro
Animazinoko bigarren saria: 1.500 euro
Animazinoko hirugarren saria: 900 euro
Euskeraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animazinokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.
Lehiaketearen inguruko xehetasun gehiago: www.nontzefilmak.com
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!