Kakiturri-Ehari sailkatu da Gasteizko ligatik
2010-03-15 14:45 BertsolaritzeaArabako Txapelketea hiru ligatan banatzen da: Zuia-Gorbeialdeko ligan, Aramaioko taldea hurrengo faserako sailkatu da; Gasteizko ligan, Kakiturri-Ehari sailkatu da aitaturiko bertso saioan irabazitako puntuari esker; eta azkenik, ALE ligan azken puntuarengaitik lehiatuko dira Oionen martiaren 27an.
Martiaren 13an, Gasteizko Ehari auzoan alkarren kontra ikusi genduzan 'Kakiturri-Ehari' eta 'Muñoko katuak', Kakiturri alkarte gastronomikoan.
50 entzule inguru batu ziran bertso bazkari batean. Bazkalostean, bertsoak entzuten hasi ziran, trikitilari batzuen laguntzaz. Lehenengo, bertso-sorta batzuk entzun ziran, 'Trebiñuko Gutxisolo' eta 'Gasteizko Aldapazaleak'-en eskutik. Honeek lehiatu ziran eta Aldapazaleak izan ziran irabazle.
Horren ondoren, aitaturiko bertsolari taldeak hasi ziran kantuan. Kakiturri-ren aldetik Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Gaizka Urtaran egozan eta Muñoko katuen artetik Amaia Lasaga, Ekaitz Samaniego, Uxue Ruiz de Arkaute, Maialen Saez de Ocariz, Iñaki Viñaspre eta Maite Solozabal. Kasu honetan, Kakiturri-ehari izan zan irabazle oso gitxigaitik.
Arabako Txapelketea hiru ligatan banatzen da: Zuia-Gorbeialdeko ligan, Aramaioko taldea hurrengo faserako sailkatu da; Gasteizko ligan, Kakiturri-Ehari sailkatu da aitaturiko bertso saioan irabazitako puntuari esker; eta azkenik, ALE ligan azken puntuarengaitik lehiatuko dira Oionen martiaren 27an.
Gasteizko ligako hurrengo saioa, martiaren 26an izango da. Gasteizko Gaztetxean antolatutako bertso-afarian 'Muñoko katuak' eta 'Aizkorak zorroztu' taldeak lehiatuko dira.
Jakineko heriotz baten kronika
Aramaio, Izarra eta Elosuk osotzen daben Zuia-Gorbeialdeko ligan, lehenengo faseko kanporaketetako hirugarren saioa izan zan pasa dan barikuan Izarrako frontoian. Aurreko bi saioak Aramaioko taldeak irabaziak, Izarrako bertso eskolea VS Elosuko Iturrigorri. Alea jacta est, inoan bertsolarietako batek. Baina suberte alerik ez, dagoeneko. Irabazi arren, Aramaio pasau da hurrengo faserako Rubicon-a. Ave Caesar, morituri te salutant zuzenago litzateke. Baina barikuan Aramaiokorik ez zan Izarraratu eta plebeyoen zeruan, nagusiaren faltan ohi dan legez, Bertso-bakanala. Entsaladea, okela egosia barazkiakaz Nafarroako ardaoaz lagundurik eta profiterolak txokolateagaz. Gero kafea, patxarana eta txokorra. Izarrako bertsolariak bi eder erre zituzten bederen. Davidoff, Suitza aldeko barbaroa. Eta gero jantzea. Bueno, musikea. Bertsoen doinuak. Batzuetan musika instrumentuez lagundurik. Adibidez, bertso-sorta kolektiboak abesterakoan. Amurrioko taldea, dultzaina, trikia eta tanborragaz VS Pandoran Kutxa txalaparteagaz. Gero bat-bateko bertso lanak. Izarrako bertso eskolatik Zigor Enbeita, Alberto Martinez (Betto) eta Unai Gomez. Elosuko Iturrigorritik Estitxu Saratxo, Josu Ormaetxea, Nagore Irazabal eta Elyem Chej. Gai-jartzaile Olatz Bayer. Bertsolariak aitona burrukalaria eta ERE-an dagoan bilobea, arrano gosetua, autoko errubera zulatua aldatzen ez dakiten lagun edo ordu aldaketaz jaubetu ez eta lantegira goizegi joandako langile bihurtu ziran. Eta txaloak. Delirium tremens. Eta erregalu banaketea parte-hartzaileei amaieran. Delirium tremens tremens.
Epaimahaiaren berbea baino ez zan falta. Bertso sortako irabazle Amurrioko taldea. Txaloak. Bat-batekoetan irabazle Izarrako bertso eskola. Txaloak, muxuak, agurrak eta argazkiak. Finis coronat opus. Amaiereak lana koroatzen dau. Orain, finalerdietara pasau dan ligako irabazleari babesa emon besterik ez. Ave Caesar.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!