Markel Goikoetxea: 'Ibilaldiak herrian euskerearen erabilerea sustatzeko balioko dau'
2010-05-28 12:28 BarriketanBermeoko Eleizalde Ikastolako presidentea
Bizkaiko autoeskoletan, gidabaimena euskeraz atarateko prest
2010-05-26 15:42 Euskerea berbagaiArrigorriagako, Elorrioko, Erandioko, Getxoko, Mungiako, Ondarroako Uribe Kostako Mankomunidadeko eta Txorierriko Mankomunidadeko udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen eta Eudelen laguntzinoagaz eta Bizkaiko Euskera Zerbitzuen Alkarbide Bilgunearen koordinazinoagaz, 27 bulego daukiezan 21 autoeskola bizkaitarretan martxan jarritako 'Gidabaimena euskaraz' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon.
Jon & Sugramas, Jon Gurrutxagaren taldeak disko barria eta zuzeneko kontzertuak dakarz
2010-05-25 12:35 MusikeaGurrutxagak baketak albo batera itxi ditu egitasmo honetan eta ahotsean zentrau da. 'Jon & Sugramas' proiektuan ingelesez eta euskeraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina be nabari da, baina batez be 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena dauka.
XI. Umore Azokeak nabarmen gainditu dau igazko ikusle kopurua
2010-05-25 11:47 KultureaKaleko Arteen erakuslehio izaerearen seinale dira hamaikagarren edizinoan parte hartzeko, antolatzaileek jaso dituen 425 proposamenak, horreetatik 50 Euskadiko konpainiek eginikoak, 240 Estadu espainoleko toki desbardinetatik bialdutakoak eta ganerako 135ak nazinoarte mailatik heldutakoak izan dira.
Italia, Malta eta Tunisia: Mediterraneoko tenperatura bajuak eta norabide zehatzik bako haizeak
2010-05-24 18:36 Euskaldunak munduanLituaniar lagun bat etorri jaku bisitan eta Frantziara arte geugaz egongo da. Baina nik maila pertsonalean gogoratuko dot Tunisia, 'Open Water Diver' bihurtu naz eta. Orain, buzeatzeko txartela lortu dot.
Bilboko Barrea, Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko I. Astea aurkeztu dabe Bilbon
2010-05-24 18:05 jardunaldiakEuropa mailan antolatzen dan modu honetako ekimen bakarra da eta urtero egiteko asmoagaz jaio da, helburu bikotxagaz: lehenengoa, erakargarritasun herrikoi handi bat dauen literatura eta kazetaritzako genero honen kalidadea aldarrikatzea; eta bigarrena, nazinoarte mailako literatura ekimen bat ekartea Bilbora.
Irati Jimenez: 'Inbisibleak diran irakurleakana egiten dogun bidaia da liburua idaztea'
2010-05-24 12:22 BarriketanIdazlea
Gaztetxuen II. Kultur Eguna maiatzaren 23an Durangon
2010-05-21 16:36 jardunaldiakEkitaldi honen helburu nagusia Euskal Herriko folklore munduan dabilzan gaztetxuei geureak diran jantza, joko eta musikaz gozetako aukerea emotea da. Ez da folklore erakusketa edo agerketa huts bat izango, zenbait herritako gaztetxuek alkar ezagutzeko eta, alkarren berezitasunak agertuz, lagunarte atseginean igaroteko eguna baino.
Umore Azoka-Leioako XI. Kale Artisten Azokan parte hartuko daben euskal artista eta konpainiak aurkeztu ditue
2010-05-19 15:57 KultureaMaiatzaren 20tik 23ra Umore Azoka-Leioako Kale Artisten Azokan ikusgai izango diran euskal artista eta konpainien hamaika lanetatik hiru jantza ikuskizunak izango dira, sei antzezlanak eta ganerako biak, ibiltariak. Herrialdeka, bost bizkaitarrak dira, hiru gipuzkoarrak bi arabarrak eta bat Gipuzkoa eta Murtziako bi produkzino-etxek sortutako lana.
'Zabaldu euskerearen atea' kanpainea abiarazo dau Getxoko Udalak
2010-05-19 11:54 Euskerea berbagaiJarduerako testuak euskeraz ipini nahi dituen establezimenduei eta langile autonomoei erraztasun eta abantaila gehiago eskaintzeko helburuagaz, Getxoko Udalak 'Zabaldu euskerearen atea' lelopeko kanpainea jarri dau martxan.
Hamar urteko lanen ostean, gaur inaugurau dabe Bilboko Alhondiga
2010-05-18 12:03 kulturbiz2000. urteko abenduan hasitako zahabarritze lanak amaitu ziran eta 71 miloe euroko inbertsinoagaz, gaurko inaugurazino ekitaldi ofizialaren ondoren, eguenean zabalduko ditu ateak, besteak beste, publikoarentzat ugerleku bi, 6.000 metro koadroko atrioa eta zutabe ikusgarriak zein 1.100 m2-ko gimnasioa dituan Alhondiga Aisia eta Kultura Zentroak.
Homofobiaren Kontrako Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, BFAk 'Bizkaia homofobiaren kontra' kanpainea aurkeztu dau
2010-05-17 14:16Bizkaiko Foru Aldundia, gure lurralde historikoan sexu-bazterkeria mota guztien kontra burrukatzeko eta herritarrak arlo horretan sentsibilizetako Euskadin mota honetako ekimena egingo dauen lehenengo erakundea da.
Joseba Artzarentzat txapela Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketan
2010-05-17 11:13 BertsolaritzeaDanetara, 160 bat lagun batu dira bart Berriatuko Saizarren pabiloian, Aitor Arrizubieta 'Toko', Eneko Arrate, Gorka Ostolaza 'Potxis', Joseba Artza, Lander Ibarluzea 'Aitxulua' eta Xabat Galletebeitia kantuan entzuteko. Idoia Aldekoa gai emoilearen aginduei erantzunez, Joseba Artzak jantzi dau bigarrenez txapela, Juan Mugartegi bertsolariaren eskutik.
Neoi izpien gerizpean
2010-05-14 15:44 BidaideTermometroak, egon ezkero, zero azpitik hainbat gradu markauko leukez eta, arratsaldeko seiretatik aurrera, behera egingo leuke nabarmen. Eguzkia Txina erdialdeko mendi garaien atzean ostentzen danean, mendiek eragindako gerizpearen iluntasunak argiaren kutsadura bako sasoiak gogorarazoten deuskuz. Etxera joateko ordua da. Shanxi lurraldeko haranetan, argi-puntu txikitxuak ikusten dira.
'Art After Dark' saio berezia izango da Guggenheim museoan maiatzaren 14an
2010-05-14 11:43 MusikeaNazinoartean oso ezaguna dan Superpitcher DJ alemaniarra eta Alber Moya-k eta Jordi Labanda-k osotzen daben Rushmore Academy bikotea alkarrekin izango dira Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako Art After Dark egitarauaren saio berezian.
Eibar, Interneten gune nagusia
2010-05-13 13:03'Konekta zaitez. Bizitza erraztuko dizu' lemapean, ekimena maiatzaren 14tik 17ra bitartean gauzatuko da, Internet&Euskadi alkarteak, SPRIk, KZguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eibarko Udalak bultzatuta, Euskaltelen laguntzinoagaz.
Jakintza Librearen Jardunaldiak Bilbon
2010-05-11 15:06Azkue Fundazinoak 'Jakintza librearen jardunaldiak' antolatuko ditu maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian.
Aramaiok eroan dau 2010eko Arabako Kuadrilarteko txapela
2010-05-10 11:31 BertsolaritzeaBertso sorta kolektiboen lehenengo txapelketea Martin Ttipia taldeak irabazi dau.
Bapateko txapela, barriz, aramaioarrentzat izan da, zaleen txalo zaparrada, txistu eta oihuen artean jaso ebena. Arabako zortzigarren kuadrillaren izenean bi Trebiñutarrek jarri deutsee merezidutako txapela.







