18 talde, 100 musikari eta 26 emonaldi, XXXIV. Jazz Getxon

Bizkaie! 2010-06-23 15:51   Musikea

Badator Euskadiko Jazz jaialdien ibilbideari hasierea emongo deutson XXXIV. Jazz Getxo. Garagarrilaren 1etik 5era Algortan, Bihotz Alai plazan, gaueko 21:00etan hasiko diran kontzertuetan, izar handiak, beteranoak, grammy saridunak eta balore barriak izango dira danon gozagarri.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

20 konpainia XI. Bilboko Kalealdian

Bizkaie! 2010-06-22 18:43   Kulturea

Bilboko XI. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalea eszenatoki bilakatzen adituak diran nazinoarteko artistak batuko ditu barriro be garagarrileko lehenengo hamabostaldian. Ohikoa danez, emonaldiak Kale Nagusiaren inguruan eskainiko dira garagarrilaren 1ean eta 2an eta Zazpi Kaleetako eta inguruetako plazetan, barriz, garagarrilaren 6an, 7an eta 8an.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Uda honetan, Txato Platogaz egingo dogu jantzan

Bizkaie! 2010-06-22 15:47   Musikea

Maiatzean bigarren diskoa kaleratu ondoren, aurkezpen-prentsaurrekoa gaur egin dau Txato Plato taldeak. 'Biba kapitaina' izenburupean, jantzarako eta ondo pasetako hamabi kanta batzen dituan lan hau Babel Musik zigiluagaz atara dabe eta, diskoaz gan, bideoklipa be aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abian da Tokitan.tv, 'bidaiari txikientzako abentura handiak' kontetan dituan Internet bidezko telebista

Bizkaie! 2010-06-21 11:54

Tokitan.tv bidaien inguruko web telebista bat da. Bertan, Haritz Rodriguez kazetari eta blogariak danon eskura dagozan abenturak kontauko ditu. Batzuetan helmuga exotikoagoetan egindako iraupen luzeagoko bidaiak dira, eta bestetan etxetik hurrago egiten diranak

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ara Malikian biolin-jole armeniarrak zabalduko ditu Bilbao Arte eta Kultura ikastaroak

Bizkaie! 2010-06-15 15:31   jardunaldiak

XI. Bilbao Arte eta Kultura (BAK) ikastaroak bagilaren 21tik garagarrilaren 20ra bitartean izango dira

Ara Malikian jatorri armeniarreko biolin-jolearen eskutik emongo deutsie hasierea Euskal Herriko Unibersidadearen Bilbao Arte eta Kultura (BAK) udako ikastaroei, gaur, hilak 15, arratsaldeko 19:30ean Guggenheim Bilbao Museoan egingo dan ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artea Ikasbide Bilbon

Bizkaie! 2010-06-15 12:09   Kulturea

Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi ikastetxetako 6 eta 12 urte arteko 184 artistak artelan originalak eta sortzaileak sortu, eta Bilboko Guggenheim Museoko 103B aretoan jarriko ditue erakusgai bagilaren 15etik abuztuaren 22ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eztegua 2010 Durangon

Bizkaie! 2010-06-14 18:09

Laster da. Badator. Bagilaren 20an izango da egun handia. Durangoko Euskal Astearen azken ekitaldia, Eztegua 2010, domeka eguerdian hasiko da; ordu horretan abiatuko da desfilea Merkatu-plaza ostean eta, Kurutziaga, Musiko Altuna, Landako Etorbidea, Madalena, Ermodo, Ezkurdi, eta Andra Marin zehar ibiliko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala hilaren 19an jokatuko da Agurainen

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-06-14 12:06   Bertsolaritzea

Gustura entzun nituan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lau saioak. Lehenengo hiruretan -finalaurrekoak-, hainbeste ume irazkitik pasetea ez da fazila, baina epaile-taldekoak ahalegindu ginan behar hori albait ondoen betetan. Finalean gehien harritu gintuena gaztetxoen-taldea (14 urtera artekoak) izan zan. Gero eta maila handiago dakarre txikerretatik. 18 urtera artekoak be sano ondo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jone Uria Uribe Kostako txapeldun

Bizkaie! 2010-06-14 11:20   Bertsolaritzea

Joandako zapatuan, 100 lagun inguru batu ziran Getxon, Algortako Villamonte kultur etxean Uribe-Kostako lehenengo txapelketako finalaren harira eta Jone Uriak jantzi eban txapela, Trino Azkoitia Algortako Bertsolari Eskolako lehendakariaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldun

Bizkaie! 2010-06-14 11:19   Bertsolaritzea

Enbeitagaz batera, Jon Arano, Aitor Beitia, Ander Elortegi, Iker Belaustegi eta Julen Erezuma izan ziran taula ganean. Buruz burukoa Ander Elortegigaz jokatu eban Enbeitak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

400 lagunek hamabi ordutan irakurriko dabe 'Haur besoetakoa' Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-06-11 15:12   kulturbiz

Datorren eguaztenean, hilaren 16an, Jon Mirande idazlearen 'Haur besoetakoa' nobela osoaren etenik bako irakurraldia egingo da Arriaga Antzokiko Foyer aretoan goizeko 08:00etan hasita. Danetara, 400 lagunek parte hartuko dabe Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen dauen ekimen honetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurtengo 'Bertsogintza ikastetxeetan' ekimena amaitu da

Bizkaie! 2010-06-10 18:34   Bertsolaritzea

'Bertsogintza ikastetxeetan' proiektuan parte hartu daben Basauri, Galdakao eta Txorierriko ikastetxeek agur esan deutsie aurtengo bertso ikasturteari. Kurtsoan zehar egindako bertsoak jentaurrean agertzeko momentua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Azken txanpan sartu gara

Egoi Urkiza 2010-06-10 14:30   Euskaldunak munduan

Frantziako uretan, etxetik hur gagoz, 'Ragaine II - Munduari Itzulia' abentureari gitxi falta jako amaitzeko, izan be, gure asmoa Frantzia hegoaldetik, Mediterraneo eta Atlantiko itsasoak lotzea da, nabigagarriak diran Canal du Midi, Toulouse eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituan Garona ibaian eta Toulouse eta Bordeaux arteko Bi Itsasoen Kanalean zehar bidea eginaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Esne Beltzaren bigarren lanaren definizinoa: 'basque, global, rebel and roots'

Bizkaie! 2010-06-09 15:52   Musikea

Berba horreek erabili ditu Baga-biga diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk Esne Beltza taldearen azken diskoa, Noa, definiduteko. Halanda be, autortu dau 'bigarren disko hau definidutea oso gatxa da, kantei izena, deitura, generoa... jartea ez da erraza'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urrezko Luma saria Euskaltzaindiarentzat

Bizkaie! 2010-06-09 14:37   sariak-autortzak

Erakundearen izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso dau gaur Urrezko Luma saria 90 urteko ibilbidean egindako lanagaitik. Euskerearen akademiak igaz bete zituan 90 urte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asa Larsson: 'sasoi batean, abroziduta bizi nintzan'

Karolina Almagia 2010-06-07 15:50   sariak-autortzak

Asa Larssonen literatureak menpekotasuna sortzen dauela zuk zeuk egiaztatu zeinke. Salmentei begiratzea besterik ez dago, egile suediar horrek inoiz amestu eban baino askoz altuagoak diranak. Gaur, Bilboko Liburu Azokan, Zilarrezko Luma jaso dau Ibone Bengoetxea kultur zinegotziaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Urraska: Dantza jauziak Sagasetaren bidetik' AikoTaldearen multimedia edizinoa plazan

Bizkaie! 2010-06-07 15:43   Kulturea

Lan potolo honetan, jauziak jantzen errepertorio oso bat jasoten da eta liburu batez, CD batez, DVD batez eta jantzarako pausuen poltsikoko gida batez osotzen da. Euskal folklorearen gai zehatz honen inguruan egindako ikerketa lanik sakonena da material hau eta Nevadako (Reno, AEB) Unibersidadeko Eusko Ikaskuntzen Zentroaren laguntzinoagaz argitaratu da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ion Barrocalek irabazi dau Bizkaiko Txapelketarako txartela

Bizkaie! 2010-06-07 12:48   Bertsolaritzea

Zapatu arrastian, 160 lagun inguru batu dira Zierbenako kiroldegian eta Ion Barrocalek jantzi dau txapela Koldo Tapiaren eskutik. Tapia euskera arduradun moduan ibili zan Santurtziko Udalean 80ko hamarkadan eta bertso eskolea sortu eben herrian. Hortik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko idazkari nagusia izan da hainbat urtetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)