'Zuzenean bizitzeko gogoa', Gatibu indartsuenaren argazkia CD-DVD formatoan

Bizkaie! 2010-11-30 14:41   Musikea

Gatibu taldearen bolada onenean, 2009an Durangon, Donostian, Gernikan eta Bilbon zuzenekoetan grabautako kantuak gehi hiru kantu barri batu ditue lan barri honetara, gernikarren laugarren diskora.

Gatibu taldearen bolada onenean, 2009an Durangon, Donostian, Gernikan eta Bilbon zuzenekoetan grabautako kantuak gehi hiru kantu barri batu ditue lan barri honetara, gernikarren laugarren diskora. Bilboko FNAC dendan, prentsaurrean emon ditue zehetasun guztiak Gaizka Salazarrek, Mikel Caballerok eta Haimar Arejitak. Alex Sardui abeslaria ez da egon aurkezpenean.

2009. urtea taldearen ibilbidean bikaina izan zan eta orduko taldearen argazkia islatu gura izan dabe lan barrian. 'Euskal Herriko talderik indartsuenetakoak zuzeneko indartsua dakar, gordin eta garbi, ezelako tranpa eta betelanik barik' Ritxi Aizpuru Baga-Biga diskoetxekoak azaldu dauenez.

Haimar Arejita gitarristeak, barriz, lanaren kalidadea azpimarratu dau, 'mimo handiz egindako lana da'. Hiru kanta barriei jagokenez, 'soinu aberatsagoa topauko dau entzuleak, ñabardura gehiagogaz egindakoak dira' nabarmendu dabe, 'Vintage ukutua be igarri daiteke' Arejitaren esanetan.

CDra 15 kantu batu ditue, Gatiburen klasikoak gehi hiru barriak: Prest, Behar zaitut eta Kalekatue.

DVDan, barriz, zuzenean grabautako 14 kantu, alkarrizketak eta bideoklipak topauko ditue zaleek.

Taldearen ibilbidean, etapa barri bati ekiten deutsola taldeak adierazo dabe eta aurrera begira eta zuzenekoei begira, ezusteak iragarri ditue taldekideek, formato berezia eta barrikuntzak, izan be, taldekide barri bi dagoz taldean eta, taula gainean sei lagun agertzeak irudiaren aldetik eta sonoridadearen aldetik aldaketak atzemongo dira, taldea freskoago agertuko da zuzenekoetan.

Lan barriaren jentaurreko aurkezpenaren ondoren, Gatibu taldearen lehenengo kontzertua datorren domekan, abenduak 5, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gaueko 22:30etan izango da.

Datozen hitzorduak:

- Abenduaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan.

- Abenduaren 11n, Eskoriatzako Kiroldegian, 22:00etan, Zea Mays, Amaiur eta Pastors of Muppets taldeakaz batera.

- Abenduaren 17an, Ondarroako Kafe Antzokian, 22:00etan.

- Urtarrilaren 8an, Hatortxu Rock Jaialdian, Zizur Nagusian, Governors, Vomito, Kaotiko, ZTK Rap, Amaiur, Vendetta eta Berri Txarrak taldeakaz batera.

- Urtarrilaren 15ean, Bermeoko Kafe Antzokian, 22:00etan.

- Urtarrilaren 22an, Elizondoko Lur Diskotekan, 22:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu