Natural Project taldearen 'Discontinuidad' disko barria plazan

Bizkaie! 2010-02-18 17:50   Musikea

Andoaindarren lan barria 11 abestiz osotuta dago. Taldearen bilakaerea atzemoten da kantu barriotan eta konposino prozesuan zuzeneko emonaldiak oso kontuan izan dituela igarten da.

Natural Project taldearen lan barria 11 abestiz osotuta dago. Taldearen bilakaerea atzemoten da kantu barriotan eta konposino prozesuan zuzeneko emonaldiak oso kontuan izan dituela igarten da. Aniztasuna da lan honen beste ezaugarrietako bat eta horren adibide dira diskora batutako 2 remixak, baita Gorka Merchanen 'La casa de mi padre' pelikularako egin daben kantua be. Kontuak kontu, 80. hamarkadako musikearen eta egungo musika mota desbardinen arteko nahasketea da euren estiloaren ezaugarri nagusia.

1996an System Records-egaz 'Another man' eta 'Black inspiration' lanak argitaratu eta 2002an, autoprodukzinoan ataratako 'Osmosis' lanaren ondoren, 2003. urtean Get In Management agentziak eurekaz behar egiteko proposamena egin eutsen eta erabagiorra izan zan hori. Laster argitaratu eben 'Décimas' izeneko lehenengo diskoa eta buru-belarri sartu ziran diskoa aurkezteko zuzenekoen biran. Harrigarria bada be, besteak beste, 'Him', 'Depeche Mode' eta 'Julieta Venegas' bezalako artisten telonero izan ziran.

Get In agentziagaz kolaborazino aldia amaituta, Insamuel Records diskoetxeagaz 'Decimas' diskoa argitaratu eben eta gero, egungo musika munduaren egoerearen aurrean, euren hurrengo lana autoproduzidutea erabagi eben.


Natural Project zuzenean:

- Zezeilak 19, Donostiako Guardetxen, gaueko 22:30etatik aurrera.
- Martiak 5, Anoeta-Tolosako Cheyenne aretoan, gaueko 23:00etan.
- Martiak 12, Doka, Donostiako Kafe Antzokian, Krell taldeagaz batera, 20:00etan.
- Maiatzak 8, Madrileko Taboo aretoan, Kensi taldeagaz batera,20:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu