KOP kataluniarrek Euskal Herriagazko loturea sendotu gura dabe kanta batzuk euskeraz abestuz

Bizkaie! 2010-11-12 12:12   Musikea

'Acció Directa' izeneko diskoa aurkeztera etorri dira Kataluniatik KOP taldeko kideak eta gaur, 23:00etan, Zamudion eskainiko daben kontzertuan Restistencia, La lucha continúa edota Aitzindaris lako kantak izango dira entzungai. Kanta horreetariko batzuetan, euskerazko berbak tartekatzen ditue, 'taldeak Euskal Herriagazko dauen loturea' azpimarratu guran, Juanra Rodriguez abeslariaren esanetan.

1998an sortu zan Kop, bost taldekidez osotuta, eta orain, bost izaten jarraitu arren, orduko formazinotik Rodriguezek baino ez dau segiduten. Musika-estilo zehatzik bako taldea dirala dinoe, crossover dalakoan kokatzen dabe euren burua, hau da, 'bidegurutzean, metal eta hardcore estiloen arteko bidegurutzean'. Goraipatzen daben talde bat aitatzekotan, Rage Against The Machine aitatuko leukie, 'estilo konkreturik bako taldeen artean aitzindaria dalako'.

Diskoan hainbat musikariren laguntzinoa jaso dabe, kasurako, Kuraia, Koma edota Esne Beltza taldeetako zenbait kiderena.

Ez da lehenengo aldia KOP kataluniarrek Euskal Herrian kontzertuak eskaintzen dituana eta, oraingo bira honetan be, honezkero hainbat herri bisitau ditue, Uribarri, Durango eta Atarrabia, kasurako. Aurrera begira, taldea beste bira bat preparetan dabil, internazionalagoa, Argentina, Txile, Kolonbia, Ekuador, Holanda, Danimarka eta beste hainbat lurraldetan zehar euren kantak eta ideiak zabaltzeko. Honezkero, egon izan dira aitatutako herrialde horreetako batzuetan eta erantzunagaz pozik dagoz, baita etxean, Katalunian izaten daben erantzunagaz. Euskal publikoari jagokonean, 'frekuentzia berean gagozala igarten dogu, konekzno handia daukagu', dino Rodriguezek. Konekzino horrek bere horretan jarraitzeko hurrengo ekimena gaur izango da, Zamudion.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu