Argazkilaritzea oinarri dauen erakusketea izango da Guggenheim Bilbao museoan martiaren 13ra arte

Bizkaie! 2010-11-05 14:00   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoak Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea erakusketea hartuko dau zemendiaren 6tik aurrera. Bertan, 60 artistaren ehun lan baino gehiago izango ditugu ikusgai, tartean Andy Warhol eta Robert Rauschenberg artista ezagunen artelanak.

Guggenheim Bilbao Museoak Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea erakusketea hartuko dau zemendiaren 6tik aurrera. Bertan, 60 artistaren ehun lan baino gehiago izango ditugu ikusgai, tartean Andy Warhol eta Robert Rauschenberg artista ezagunen artelanak.

Argazkilaritzea da nagusi bilduma honetan, baina beste espresino euskarri batzuk be lantzen dira: pinturea, bideoak, zinema, performance-ak, eta instalazinoak.

Solomon R. Guggenheim Foundation alkarteak oraintsu erositako artelanak jaso ditue bertan, Marina Abramovic, Sophie Calle, Tacita Dean, Gregory Crewdson, Thomas Demand, Roni Horn, Christian Marclay, Richard Prince, Cindy Sherman, Hiroshi Sugimoto eta Jeff Wall artisten lanak tartean. Dana dala, 60ko eta 70eko hamarkadatan Andy Warhol, Bernd eta Hilla Becher, Joan Jonas, Robert Rauschenberg, Martha Rosler eta Robert Smithson artistek sortutako lanak be izango dira Guggenheim Bilbao Museoan.

Irailera arte, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoan egon da bildumea eta, orain, Bilbora ailegau da. Margolan batzuk lehenengoz dagoz ikusgai estadu mailan. Lan honeen bidez, 'argazkilaritzeak egungo artean barneratzeko izan dauen gaitasunaz' egin gura dabe hausnarketea antolatzaileek. Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea martiaren 13ra arte izango da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu