Bidezko merkataritzea bultzatzeko azokea izango da Bilbon

Bizkaie! 2010-11-16 11:11

Bilboko Areatzako ingurunea eta uriko hainbat gune Bidezko Merkataritzearen Astearen zortzigarren edizinoaren ardatza izango dira domekara bitartean (zemendiak 21). Edizino honetan, Bidezko Merkataritzearen eta Merkataritza Arduratsuaren artean dagoan loturea jorratuko da.

Bilboko Areatzako ingurunea eta uriko hainbat gune Bidezko Merkataritzearen Astearen zortzigarren edizinoaren ardatza izango dira domekara bitartean (zemendiak 21). Edizino honetan, Bidezko Merkataritzearen eta Merkataritza Arduratsuaren artean dagoan loturea jorratuko da.

Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailak sustatutako ekimenak beste urte batez uriko Bidezko Merkataritzea bultzatzen daben GKEen laguntzinoa eta BBKren gizarte-ekintzaren lankidetzea izan ditu.

Aurreko edizinoetan alderdi erakargarri nagusia dan Areatzako informazino-karpea zemendiaren 18 eta 21 bitartean jarriko da. Horrezaz gan, aurten aldi bereko beste ekitaldi sorta bat gehitu da, besteak beste, Rezikletas material birziklatuz eta berrerabiliez egindako musika-emonaldi ibiltaria.

Ekintza deigarri eta orijinalena Areatzako karpa inauguretako balioko dauen musika ibiltariko emonaldia izango da. Eguenean, zemendiak 18, eguerdio 12:00etan, Rezikletas emonaldia izango da ikusgai, gurpilen ganeko kontzertua. Botilak, egurra, plastikoa eta txatarra erabiliko dira tresna legez perkusino-saioan. Horren bidez, ikusleen parte-hartzea topau gura da, musika eta antzerkia buztartuz. Ganera, egun berean, Raks&Bastet ekialdeko tribu nomadako fusino taldeak musika emonaldia eskainiko du, 19:00etan.

Uriko gune desbardinetan bestelako ekitaldiak egingo dira bidezko merkataritzea gizarteratzeko, kasurako, Zazpi Kaleetako BBK Klubean, Boluntako ekitaldi aretoan, San Frantziskoko Auzo Etxean edota Arrupe Etxean.


Bidezko merkataritzea

Antolatzaileek adierazo dabenez, bidezko merkataritzea merkataritza konbentzionalaren ordezko aukerea da. Helburua hegoaldeko herrialdeetako produktuei iparraldeko merkaduetarako sarbidea eskaintzea da, beti be pertsonak eta ingurumena errespetatuz, bitartekariak kenduz eta alkartrukerako lotura ekitatiboak sustatuz.

Bilboko Udalaren Bardintasun, Lankidetza eta Herritaren Sailak, BBKren Gizarte Ekintza eta Bidezko Merkaritzan dabilzan GKEakaz batera, bat egin dabe ondoz ondoko zortzigarren urtez herritarrei honako mezu solidarioa bialtzeko: erosteko ahalmenaren bidez, garatzeko bidean dagozan herrialdeetako sektore baztertuenei laguntzinoa eskaintzen jake, onura handiagoa eskaintzen daben gizarte-sareak sortzeko.

Aste honetako ekimenean parte hartzen daben erakundeak honako honeek dira: Solidaridad Internacional, Intermon Oxfam, Ayuda en Accion, Adsis-Equimercado, Setem Federazinoa, Intervida, Mercadeco, Emaus Gizarte Fundazinoa, Kidenda eta Aculco.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu