Miren Amurizak sekulako nagusitasuna erakutsi dau Bizkaiko azken-aurreko kanporaketan

Bizkaie! 2010-11-02 09:37   Bertsolaritzea

Ia 600 bertsozaleren aurrean, Igorreko polikiroldegian izan zan hitzordua pasa dan domekan eta Miren Amuriza berriztarrak 446,5 puntu jaso zituan, bigarren sailkatu Peioo Ormazabalek (392) baino 54'5 puntu gehiago eta oraintsu Mungiako saioan Oihana Bartrak ataratakoak baino 34 puntu gehiago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Etxebarrieta moda diseinatzailearen instalazino baten estreinaldiagaz eta bideo-jantza erakusketeagaz abiatu da XII. BAD

Bizkaie! 2010-10-29 16:37   jardunaldiak

Danetara, 24 konpainiak hartuko dabe parte BAD-en edizino barrian. Bertan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek Euskadin edo Estaduan lehenengo aldiz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Guztiz lortu ezin dan utopia, Asel Luzarragaren nobela barrian

Dabi Piedra 2010-10-29 15:44   Kulturea

Itzaletik argirako bidea egiten dau pertsonaia nagusiak Utopiaren itzalak eleberrian, baina idazleak berak azpimarratu dauenez, 'protagonistak itzaletik argirako bidea egiten dau, baina argiuneetan be, itzala ez da guztiz desagertzen'. Utopia ezin dala erabat lortu nabarmendu gura dau holan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-10-29 15:31   Euskerea berbagai

Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu eta BBK-k diruz lagundutako egitasmo honen helburu nagusia da euskerearen erabilerea sustatzea eskolako kirol alorrean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ertzeko zatiak Jon Sarasuaren liburua plazan dago

Bizkaie! 2010-10-28 17:49   Kulturea

Asteon plazaratu dau Argiak Jon Sarasuaren Ertzeko Zatiak gogoeta liburua. Azken urteetan Hego Ameriketara egindako bidaietan batutako pentsamendu eta anekdotakaz osotu dau Jonek liburu hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

AlhondigaBilbaok 'Alhóndigaren sekretua' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-28 14:58   kulturbiz

Liburuan, zenbait komikigile ospetsuk Kultura, Aisialdi eta Ariketa Fisikoko Zentro barriari buruzko ikuspegia islatu dabe istorioen bitartez. Argitalpenak eraikinaren eta inguruaren arkitektureari eta espirituari buruz egileek dituen ikuspegien istoriotxoak jasoten ditu. Danetara, 100 orrialdetan, liburuak AlhóndigaBilbaoren funtsa marrazki original eta koloretsu bihurtzen dau, marrazkilarien ikuspegi eta trazuen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aitor Gonzalez gernikarrak irabazi dau 2010eko Gazte Bidaia Argazki Lehiaketea

Bizkaie! 2010-10-28 11:38

Aitor Gonzalez Barinagarrementeriak (Gernika, 1978) aurkeztutako Euskal Herria ezagutuz argazkiak irabazi dau Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) seigarren urtez antolatutako Gazte Bidaia Argazki Lehiaketea. Irudi irabazlea aurtengo udan hartutakoa da, Gaztelugatxeko San Juanen (Euskadi).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zeanuritik Ubidera oinez, gizalditik gorako ituna berresteko

Jon Urutxurtu 2010-10-28 10:47

Larreen Mankomunidadearen IV Zeharkaldia zemendiaren 6an izango da

Zemendiaren 6an, zapatuan, egingo dabe urteroko Larren Mankomunidadearen batzarra Zeanuriko eta Ubideko Udalek, eta, bide batez, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunidadearen IV. Zeharkaldia egiteko aukerea eskainiko dabe Ubideko Amexier eta Ortuzar eta Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai alkarteek, udalerri bietako Udalen, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen eta BBKren laguntzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

'Istorio txikiak, mundu handiak' Bilbon Ibaizabal argitaletxearen eskutik

Bizkaie! 2010-10-21 15:49   Kulturea

Ibaizabal argitaletxeak 'Istorio txikiak, mundu handiak' haur eta gazte literaturari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, 20. mendeurrenaren ekitaldien barruan. Gaurtik, hilak 21, zapatura bitartean, familia osoarentzako jarduerak, berbaldiak, gazteentzako zinema, topaketak eta lantegiak izango dira Bilboko Alhondigan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Zuzen-Zuzenean', gure musikea zure aretoan

Bizkaie! 2010-10-20 18:35   Musikea

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live zuzeneko musika areto pribatuen alkarteagaz alkarlanean Zuzen-Zuzenean ekimenaren bigarren edizinoa jarri dau martxan, udagoien honetan areto pribatuetan euskal taldeen 50 bat kontzertu eskainiko dituan musika zirkuito berezia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator EH Sona

Bizkaie! 2010-10-20 13:08   Musikea

EH Sona, Bartzelonako euskal musika jaialdiak aurten hamahiru urte beteten ditu Bartzelonako Euskal Etxearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Txuma Murugarrenek 'B aldeko kantuak' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-19 18:25   Musikea

Diskoa egiteko orduan, 60-70eko hamarkadetako singleak izan dodaz buruan. B aldeak beti gustau izan jataz gehiago A aldeak baino, hit baten arrakastearen azpian ahaztuta gelditzen diran kantu minberati eta ahulak, horreek maite nituan gehien, eta uste dot bide horretatik joan dirala nire kantuak, B aldeko kantu arrakasta bako horreekaz zerikusi handia daukie.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hiri gorritik' izeneko poema-liburua kaleratu dau Serranok

Bizkaie! 2010-10-19 15:22   Kulturea

Uria da Asier Serranoren eremu naturala. Giro ustela darion uri kaotikoa ezagutzen dau, bertan bizi dan gizaki galtzaileak beste. Halanda be, autortzen dau biharamun hobe baten esperoan dagoala. Filosofia horri eutsita, Hiri gorritik izeneko poema-liburua kaleratu barri dau Serranok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leioan euskeraz berbalagunen bitartez

Bizkaie! 2010-10-18 18:20   Euskerea berbagai

Berbalagunen helburuak bi dira: Leioako euskaldunok alkar ezagutzea batetik eta bestetik ikasten dabilzan ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Euskeraz egin nahi dogunok, euskeraz egin ahal izateko espazioak sortzea azken batean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hogeta lau konpainiak parte hartuko dabe urriaren 29tik zemendiaren 7ra egingo dan BAD 2010ean

Bizkaie! 2010-10-18 15:29   kulturbiz

Danetara, 12 ezsenatoki izango dira Bilbon

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen 2010eko edizinoan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek berton lehenengoz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kontinente bat motxilan (eta II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-10-14 15:47   Bidaide

Ez da harritzekoa Asiaren hego-ekialdea motxilea lepoan hartuta bidaiatzea gustetan jakenen jomugea izatea, bizi-esperientzia zoragarriak esperimentetako lekua baita. Bertako natura- eta giza-aniztasunak ez dauka parekorik munduan eta aurrekontu eskasagaz ezagutzeko aukereak planetako txoko hori oso erakargarri bihurtzen dau, batez be gazteentzat, aisialdia baztertu barik munduko hainbat leku ezagutu gura dituelako.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Era' izenpean, kantu zuzenak dakarz Zea Maysek

Bizkaie! 2010-10-14 15:45   Musikea

Era, hamabi abestiz osotua, Mungiako Lamiña Producciones-en grabau dabe Jose Lastra soinu teknikaria izan dalarik eta Tony Cousins-ek masterizau dau Londreseko Metropolis Group estudioetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)