Manuel Galiana: 'diktadurak desagertu arren, demokraziak ez dau irabazten'
2011-02-25 10:39 BarriketanEl nuevo orden mundial saiakera liburuaren egile eta nazinoarteko politika kontuetan, masonerian, sionismoan zein ekonomian aditu Manuel Galianak berbaldia eskaini eban bart Bilboko Camara liburu dendan (Euskalduna, 6-8) eta egun munduan bizi doguzan gorabeherak ulertzeko eta bihar-etzi izan daitekezan aldaketak ezagutzeko makinatxu bat adierazpen interesgarri egin zituan. Hona hemen gure itaunei emon eutsozan erantzunak.
1.- Liburuko baieztapen asko bildurra eragiteko modukoak dira: krisia eta atzera buelta bako egoerea, Obama eta masoneriaren artelo loturea, amerikar inperioaren porrota...
Bildurrik ez da euki behar, pasau diran eta pasauko diran gauzak dira eta aurretiaz hartutako jarrera eta erabagien ondorio logikoa da kasu askotan.
Krisiari jagokonez, badaroaguz urte batzuk eta nazinoarteko zorrak eraginda krisia gogortu be egingo dala pentsetako arrazoiak badagoz. Sasoi bateko kontsumismoa ahaztu, egoereak ez dauka atzera bueltarik. Edozelan be, Albert Einsteinen arabera, krisia aukeretarako zein aldaketetarako sano aproposa da eta, beraz, geldi eta gora adi egoteko baino mobiduteko bolada ona da hau.
Gatazka sozialen harian, barriz, egia da mundu arabiarra hankaz gora dagoala, gerra hotsak, genozidio kontuak be entzuten dirala eta horrek guztiak nondik nora joko dauen asmetea ez da erraza.
2.- Dinozunez, bizi dogun krisiak bere horretan jarraituko dau, langabezia gora joango da eta gatazka sozial eta politikoak ugaldu eta gogortu egingo dira; hor dagoz Túnez, Egipto, Maroko, Bahrein, Libia, Txina... Zelan eboluzionauko dau egoera honek?
Bueno, Txinakoa gauza txikia izan da, banaka batzuk Tianammen plazan alkartzea ezin da iraultzatzat hartu. Hori bai, Libiakoa arduratzeko modukoa da, herritar zibilak bonbardeau ditu Gadafi diktadore basati eta kokainazaleak afrikar mertzenarioak kontratau eta odol isuria iragarri eta, honezkero, milaka dira hildakoak eta zaurituak.
Orain arte, gatazka bat isildu eta beste bat suspertu dinamikea ezagutu dogu eta hori domino efektua da. Nire ustez, Afrika iparraldean, mundu arabiarrean eta herrialde islamiarretan holako egoerak biziko doguz aurrerantzean be. 2007ko udan argitaratu neban Crisis globlal, el fin de una era liburuaren amaieran, prebisino moduan edo iragarri neban fede islamiarreko herrialde guztiek muturreko fundamentalismo islamiarrerarako saltoa egingo ebela eta hori da oraingoz ikusten gagozana.
3.- Zeintzuk izango dira islamiar espantsionismoaren ondorioak?
Herrialde bakotxaren ezaugarriak kontuan hartuta, fundamentalismo islamiarrerako saltoa apalagoa edo indartsuagoa izango da baina gaiaren harian, Bilbon aurkeztu dodan El nuevo orden mundial liburuan, atal berezia dedikau deutsat Albert Pike, XIX. mendearen bigarren erdialdeko nazinoarteko masoneriaren liderrari eta harek aurreikusi zituan lehenengo, bigarren eta hirugarren mundu gerrak. Lehenengoa eta bigarrena bete-betean asmau zituan eta hirugarrenaren ganean esan eban sionismo politikoaren (Europa, AEB...) eta muturreko islamiarren artekoa izango zala. Adierazpenok 1860 bueltan egin zituan eta orduan muturreko islamiar mobimenturik ez egoan arren, oraintsuago CIA eta Mosad tarteko zirala, Irailak 11ko autoatentaduan oinarrituta, arduratu izan dira islamiar mundua fundamentalismora eroaten.
4.- Zer da masoneria? Ze metodo erabilten dau Eleizan, erakunde politiko, ekonomiko eta sozialetan sartzeko?
Masoneria erakunde filantropikoa da, humanistea, askatasunaren, anaitasunaren eta bardintasunaren alde dagoana eta erlijinoaren ezaugarriak dituana; sekta sasi-erlijiosotzat be har daiteke eta erabilten daben metodoa infiltrazinoa izaten da. Kideen artean maila eta kategoria desbardinak dagoz eta beheko mailakoek ez dabe jakiten goikoetan nortzuk dagozan, ezta masoneriaren azken helburuak zeintzuk diran be. Edozelan be, esandakoak esanda, masoneriagaz bat egiten dabenak negozioetarako zein botererako aukerak ikusten dituenak izaten dira. Esangura horretan, politika mailan, hedabideetan, judikaturan eta Eleizan be sartuta dagoz eta lehen aitatu deutsudazan helburu horreen gainetik, kristautasuna eta Eleiza katolikoa deusestatzea dago. Datu legez baino ez bada be, El nuevo orden mundial liburuan, 120 bat gotzain eta kardenalez osotutako zerrendea argitaratu dot, 60. hamarkadearen bueltan, Eleiza katolikoaren goi karguetan infiltrauta egozanak.
5.- Azken aldion asko aitatzen da mundu mailako ordena barria baina atzera eginda, Bibliak be badakar, azken-azkenean, mundu mailako gobernu bakarra, mundu mailako inperioa izango dala indarrean...
Hori ez da holan. Bibliak ez dakar ezer mundu mailako gobernu bakar horren ganean. Maila esoterikoan baino ez bada be, milurteko agintaldia eta, parosia, Kristoren itzulerearena aitatzen dira baina hori beste kontu bat da. Bibliak aurreikusten dauena da bolada gorabeheratsua, gatazka eta indarkeria giroa maila guztietan, gizarte eta politika mailatan. Horrezaz ganera, lurrikara bildurgarriak, tsunamiak eta antzeko hondamendi naturalak be aitatzen dira Biblian.
6.- Benedicto XVI Aita Santuak be adierazo izan dau mundu mailako ordena barria eregi behar dala, etorriko jakuzan mehatxu guztiei bat eginik aurre egin ahal izateko. Ordena barri horretan ze leku izango dau erlijinoak?
Bai eta ez. Ñabardura edo zehaztasun kontu bat, besterik ez bada. G-8, munduko herrialde industrializatuen erakundea benetan tematuta dago mundu mailako ordenaren eta gobernu bakarraren aldarrikapenagaz baina Aita Santuak, barriz, mundu mailan eredu izango dan agintari moral baten beharra azpimarratu eban, gobernu bakarraren beharrik eta antzekorik ez eban aitatu.
Bestetik, ordena barri posible horretan, erlijinoak ze leku izango leuken galdetu deustazu eta XIX. mendearen azken aldian, Espainiako Errepublikako presidente ohi batek esan ebana jatort burura; erlijinoaz berba egiteko eta jarrera bat hartzeko eskatu eutsenean, erlijinoen ganean ez ebala berba egingo esan eutsen ez zalako inoren fededun, bene-benetakoa dan erlijino katolikoan be ez dot sinistuten izan ziran haren berbak. Kontua da ze ustezko ordena barri horrek sinkretismo erlijiosoan eta ia paganismoan oinarrituta eta printzipio katolikoen kontra eginaz, naturearen kontrako baloreak inponidu gura dituala, aborto librea, lobby homosexualak...
Gaiaren harian, informazino gehigo gura dauenarentzat, Asia erdialdean badago Kazakhastan izeneko herrialdea, Sobiet Errepublika ohia, petroleoa daukana. Espainia baino sei aldiz handiagoa da baina 16 miloe biztanle baino ez ditu. Uriburua Astana da. Dinoen legez ordena barri horren uriburu intelektuala izan daiteke. Google bilatzailean Astana capital de Lucifer sartu eta makinatxu bat bideo topauko dozuez. Uriburua goitik behera barriztuten dagoz eta masoneriaren ezaugarriak dituen eraikinak edonon agiri dira. Bakearen Piramidea izenko eraikina be badago eta hor erlijino zein sasi-erlijinoetako ordezkariak eta Afrikako animistak, xamanak batzen dira.
7.- El nuevo orden mundial liburuan dinozu ordena horren ezaugarriak Nazino Batuen Erakundearen eta Europako Batzordearen gidalerroetan oinarrituko dirala gizartean naturearen kontra dagozan baloreak inposatzeko asmoz...
Naturearen kontrako baloreak, gaiztoak edo dongeak. Egia esan, azken aldion Europa osoan eta Espainian be ikusten gagoz hori, Zapatero boterean dagoanetik aborto librearen, familia homosexualen eta guraso bakarreko familien aldeko aldarrikapena egiten da. Hortik gora, pentsaizu lider politiko askok jakin izan dabela datozen balore edo jarrera horreek bereganatzen eta gogoratzea besterik ez dago Espainian, PPren egungo konfigurazino politikoagaz, presidente homosexuala euki geinkela, AEBetan bezela.
8.- Arabiar munduan diktadurak desagertzen doaz eta gurean pentsetan dogu demokraziak irabazten dauela. Hori holan al da?
Ez, inondik inora. Bihar bertan hauteskunde libre eta demokratikoak egingo balebez, Egipton, berbarako Anaia Musulmanek irabaziko leukie. Demokrazia sistema lez ona da ondoko kasuan bakarrik: sistema demokratiko edo liberaletako buruek emoitzak ontzat emoten dituenean. 92-93 urteetan, Argeliako hauteskundeetan gehiengo nagusiagaz irabazi eban islamismoak baina sistemeak espero eban emoitzea ez zanez izan, ejerzitoari agindua emon eutsien ha guztia indar barik ixteko. Ordutik diktaduran bizi dira eta azken boladako matxinaden kontra gogor jo dabe Libiak egin dauen moduan. Masoneriak, sionismo internazionalak agintzen eta manipuletan dau dana eta Estrasburgon, berbarako, Europako ordezkarien % 50-60 inguru masoneriagaz lotutakoak dira eta Nazino Batuen Erakundean be zati garrantzitsua dago masoneriaren esku.
9.- Datozen hiruzpalau urtetan zein izan daiteke eboluzinoa?
Aldaketa edo gorabeherak uste baino azkarrago gauzatuko dira. Internet da egun mobimentu sozialen komunikazinorako tresna nagusia eta asko erraztuko eta azkartuko ditu aldaketok eta honezkero ikusten gagoz hori. Panorama baltza aurkeztuko deutsut baina ez da bape arraroa Afrika iparraldeko gatazka giroa gurean be sortzea, izan be, orain arte Espainian krisi sozial gogorrik izan ez bada, % 30-35eko ezkutuko ekonomia dagoalako baino ez da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!