Tigrea untxi bihurtu da Txinan

Zigor Aldama 2011-01-27 13:41   Bidaide
Historiako migrazino-mobimenturik garrantzitsuenean sartuta egingo deutso harrerea Txinak 4709. urteari

Txinan, ez dago erdibidekorik. Herrialdea munduko bigarren potentzia ekonomiko izatera eroan dauen tigrearen orro basatia atzean itxi, eta munduko lurralderik jentetsuena, orain, untxiaren goxotasun eta berotasunera pasau da.

Txinan, ez dago erdibidekorik. Herrialdea munduko bigarren potentzia ekonomiko izatera eroan dauen tigrearen orro basatia atzean itxi, eta munduko lurralderik jentetsuena, orain, untxiaren goxotasun eta berotasunera pasau da. Eta 'munduko lantegia' dalako lurraldean ohi dan moduan, biztanleei belarriak hasi jakez. Jostailu eta umeentzako txano guztiek animalia itxurea hartu dabe eta maila handiko bitxitegietan salgai dagozan urrezko figurek be untxiaren haginak ditue. Herri eta urietako kaleak gorriz jantzi dira eta petardo-hotsek herritarren barrenak astintzen ditue.

Zezeilaren 3an hasiko da txinatar aroko 4709. urtea eta, beragaz batera, herrialdearen historiako migrazino-mobimenturik handiena. Hilebete baino tarte laburragoan, 2.550 miloe joan-etorri egongo dira errepidez, itsasontziz eta hegazkinez, igazko jai-aldian baino % 7,7 gehiago. Itxaron-zerrendak amaiezinak dira, jente pilaketak dagoz edonon, geltokiak maleta erraldoiak dituen bidaiariez beteta dagoz eta, dagozan baliabide eskasak kontuan izanda, trenbideen arduradunek hainbat trikimailu egin behar ditue bagoi gehiago jarri ahal izateko.

Familia bisitetan joateko momentua da, urte osoan lanean egin ez dan parentesia egin, eta deskantsua hartzeko unea, jateko gozoak jan, telebista aurrean jesarri eta urteko programa bereziena ikusteko (telebista nazionalak eskaintzen dauen galeak 700 miloe ikusle ditu eta munduko programarik ikusiena da). Ez dago ez kanpairik ez mahatsik, baina bai jantzak eta umorezko pasarteak, giroa barre-algarez beteten dabenak.

Halanda be, XXI. mendean, tradizinoak asko aldatu dira Txinan. Horregaitik, gero eta gehiagok gurago dabe egun honeek atzerrira joateko aprobetxau. Aurreikuspenen arabera, ia 15 miloe txinatarrek urtengo dabe euren herrialdetik turismoa egiteko eta karterea boltsilotik atarateko. 'Familiagaz alkartu behar izatea oso astuna da. Deskantsua baino, torturea da gehiago', dino 24 urteko Zhang Ran neskatoak. Idazkaria da eta Zhengzhou herrian bizi da. Urtean zehar aurreztu dau eta, egun honeetan, bere herria itxi eta Tailandiara joatea erabagi dau, Pattaya inguruko hondartzatara. 'Transexualak ikusteko gogoa daukat', autortu dau.

'Urte hau nirea da, eta nire familiako kideek nigan egiten daben presino barik ospatu guda dot'. Komentarioak bere ezkonbakotasunaren ingurukoak dira, bulegoko lana itxi eta familia bat sortzera bultzatzen dabenak. 'Belaunaldien arteko desbardintasunak oso nabarmenak egiten dira egunotan, eta gazteoi ez jaku bape gustetan'.

Familia, instituzino legez, indarra galtzen doa, gero eta gehiago, ganera. Hori ikusita, Gobernuak euren gurasoak zaintzen ez dituen seme-alabak zigortzeko araua ezarri dau. 'Seme bakarraren politikeak eta kapitalismoak oinarririk bako familien sorrerea ugaritu dau', dino Shanghaiko Fudan Unibersidadeko Xu Anqi soziologoak.

Halanda be, aurten, umeak untxiaren zeinupean jaioko dira, familia batu eta ugarien zeinupean. Akaso, jaiotza-politikea zeozertxu bigunduko dabe eta horretaz aprobetxau ahal izango dira. Izan be, txinatar zodiakoaren laugarren animalia, untxia, alaiena dala dinoe, dagozan hamabi animalietatik zorionekoena. Zeinu honen menpean jaioten diranak, antza, balio positiboak ditue: Brad Pitt elegantea, Einstein azkarra edo aldarte oneko Confucio bera, Francis Ford Coppola zein Anjelina Jolie erakargarria.

Halanda be, eta akaso, horregaitik, sarritan gauzak larregi pentsetan ditue, tratuan bikainak dira, diplomaziaz beterikoak eta, batzuetan, abogadu lanak be egiten ditue. Hori bai, indarkeriarik ez dabe sekula erabilten. Horregaitik, urte hau trankila izango dala aurreikus daiteke. Datorrena, barriz, muturrekoa izango da barriro, dragoiarena baita. Eta argi dago dragoiak ez daukala untxi txiki eta trankilaren izakerarik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu