Munduari alderdi positibotik begiratu deutso Jare taldeak lehenengo diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-12 15:16   Musikea

Idi Bihotz taldean Mikel eta Gorka Bizar anaiek landutako musikatik urruntzen da Jareren estiloa. Heavy-tik rock-era salto egin dabe, baina Idi Bihotzen esentzia eta nortasuna gorde doguz, heavy-aren eragina nabari da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketea aurkeztu dabe Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2011-04-11 15:56   Kulturea

Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection erakusketa aurkeztu dabe goizean Bilboko Guggenhmeim Museoa. D.Daskalopoulos Collection arte garaikideko munduko bilduma pribadurik garrantzitsuenetako da. Hainbat muetako 30 artista ingururen 60 bat lan egongo dira ikusgai Bilbon irailaren 11ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Picnic txinatar ezezaguna

Zigor Aldama 2011-04-11 15:52   Bidaide

Shanghai, zapatu gaua. Soinu aprobak, uleak tente jarteko moduko mikro akopleak, bateriaren tanbor hotsak, gitarra zikinak eta eztanda bat. Yuyintang, underground areto entzutetsuenetakoan, dezibelioek dar-dar jarten ditue hormak eta aretoa ganezka dago.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Nanozientzia eta nanoteknologia berbagai dira egunotan BECen

Bizkaie! 2011-04-11 14:10   jardunaldiak

CIC nanoGUNE erakundeak ImagineNano topaketea antolatu dau apirilaren 11tik 14ra bitartean BECen. Egunotan nanozientzia eta nanoteknologiari buruzko mintegi eta berbaldiak egingo ditue Barakaldon. Nazinoarteko aditu ugari batuko dira asteon.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Miren Agur Meabek eta Arantxa Urretabizkaiak irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak

Bizkaie! 2011-04-11 11:57   sariak-autortzak

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan (Susa) eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak (Erein) liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak; lehenengoak euskerazko poesiaeren arloan, eta bigarrenak, narratibarenean. Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak emoten ditu sariak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Julio Sotok irabazi dau bigarren aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2011-04-11 11:07   Bertsolaritzea

Julio Sotok irabazi eban Nafarroako Bertsolari Txapelketea zapatuan Iruñean egindako finalean. Saio ederra egin eben zortzi bertsolariek Labriten, 1.300 zaleturen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2011-04-08 16:47   kulturbiz

Xabier Gereñoren aldeko hileta eleizkizuna astelehenean, apirilaren 11n, izango da, Deustuko San Pedro eleizan, iluntzeko 19:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Elias Amezaga idazlea omenduko dau Amumak alkarteak

Bizkaie! 2011-04-08 16:39   sariak-autortzak

Getxoko Amumak alkarteak Elias Amezaga idazlea omenduko dau apirilaren 13an. Omenaldian, alkarteko presidente Juan Carlos Perezek Iñaki Anasagastik bialdutako idatzia irakurriko dau eta Ildefonso Arriola umetako lagunak berbaldia eskainiko dau. Horrezaz gan, ekitakldian I. Elias Amezaga saria emongo dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fernando Mariasek eta Toti Martinez de Lezeak garai digitalean idazlearen eta irakurlearen arteko loturak aztertuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2011-04-08 15:14   jardunaldiak

Eztabaidak literaturarekin, jentaurreko alkarrizketa edo eztabaidearen bitartez idazleakana hurreratzeko era barria proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea idazleak alkartuko ditu datorren martitzenean, hilaren 12an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Haur Literatura Aretoa Lekeition

Bizkaie! 2011-04-08 12:57   Kulturea

Bosgarren urtez jarraian, Lekeitioko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Lekeitioko Udal Liburutegiak Berbaro euskera alkarteagaz alkarlanean, Haur Literatura Aretoa antolatu dabe, Lekeitioko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei eta gazteei zuzenduta.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Mamba Beat laukoteak 'The' diskoa argitaratu barri dau

Bizkaie! 2011-04-07 15:45   Musikea

Mamba Beat talde bilbotarrak diskoa barria argitaratu dau, The izenekoa, Bartzelonako Tsunami Music diskoetxeagaz. Zapatuan, hilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dabe The, 22:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeek jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala

Bizkaie! 2011-04-07 10:56   Bertsolaritzea

Lea Artibaik eta Ipar Uribek jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala gaur zortzi, hilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00retan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Salman Rushdie eta Slovaj Zizek egileek inaugurauko dabe Gutun Zuria jaialdia Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-04-07 10:36   Kulturea

Bilboko Alondigeak Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa antolatu dau apirilaren 7tik 10era bitartean. Topaketon helburua irakurteak eta pentseteak eragiten dauen plazera transmitidutea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BilbaoMusikak musika-udalekuetan izena emoteko epea edegi dau

Bizkaie! 2011-04-06 18:43   Musikea

BilbaoMusikak ¡¡Divertimenti!! musika-udalekuak antolatu ditu bost urte eta hamabi urte bitarteko umeak musikara eta antzerkigintzara hurreratzeko asmoz. Bilboko Udal Musika Eskolako egoitzan (Sorkunde kalea, 8) musikearen ganeko hainbat jarduera antolatuko ditue garagarrilean, euskeraz zein gaztelaniaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Never let me go

Karolina Almagia 2011-04-05 15:40   Zinema kritikak

Interpretazino batzuk bikainak izan arren, erritmoa falta jako, eta ez dau pertsonaiakazko enpatiarik sortarazoten. Ez dau emozionetan eta tarteka aspergarria egiten da. Zine aretotatik urten eta berehala ahaztuten dan pelikula horreetakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'There is beauty in the city' proiektuagaz, Bilboko leku ederrenen bila ibiliko dira herritarrak

Dabi Piedra Robledo 2011-04-05 15:39   kulturbiz

There is beauty in the city Erresuma Batutik datorren asmakuntzea da eta uri bakotxaren edertasuna topetea da asmoa, bertako biztanleen ikuspuntutik. Holan, nahi daben herritarrek izena emon leikie ekimenean parte hartzeko. Gogoko txokoak bilatu, argazkia atara eta antolatzaileei helarazotea izango da parte-hartzaileen eginbeharra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu dabe Bilbon

Dabi Piedra Robledo 2011-04-04 15:30   Euskerea berbagai

Bere doktore-tesian oinarritutako liburua Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, aurkeztu dau Jesus Mari Makazaga egileak. Ekitaldi berean, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak be banatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jare eta Basaki talde bizkaitarrek disko barri bana atarako dabe udabarrian

Bizkaie! 2011-04-04 13:37   Musikea

Oihuka diskoetxeak udabarrirako nobedadeak prest daukaz. Disko barri bigaz dator diskoetxe gipuzkoarra: Jare talde barriaren Itxaropenaren ertzean eta Basakiren Egunero hasten da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)