Leioako Umore Azokeak lau ikuskizunen produkzinoan parte hartuko dau aurten
2011-03-14 16:40 KultureaLeioako XII. Umore Azokak aurtengo edizinoan estreinauko diran lau ikuskizunen produkzinoan parte hartu dau, hain zuzen be, Deabru Beltzak, Kukai, Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza eta Markeliñe taldeen lan barrietan. Azokea maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da.
Leioako XII. Umore Azokak aurtengo edizinoan estreinauko diran lau ikuskizunen produkzinoan parte hartu dau, hain zuzen be, Deabru Beltzak, Kukai, Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza eta Markeliñe taldeen lan barrietan. Azokea maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da.
Leioako Kaleko Artisten Azokearen helburuetako bat sormen artistikoa bultzatzea da, kalea zabalkunderako, barrikuntzarako eta konpromisorako toki legez erabilten daben adierazpenetan. Modu horretan, arduradunek azaldu dabenez, zuzenean aurkezten diran arteen forma eta arte prozesu barriei indarra emon gura jake.
Hasiera-hasieratik Umore Azokea hainbat konpainiagaz alkarlanean ibili da. 2011ko edizinoan ondoko ikuskizunetan parte hartuko dau: Deabru Beltzak taldearen The Wolves; Kukai Konpaniaren Karrikan; Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danzaren La Petite Voiture; eta, Markeliñeren Anomalía Magnética.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!