Brasil (I): Sao Paulo

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Euskaldunak munduan
Darcy Ribeirorena izan zan Memorial da America Latina egiteko ideia. Hegoamerikako eta Amerika erdiko herri guztiak batzea eta euren eskubideak defendidutea zan helburua, herrietako egoerea bardintsua zana baekien eta. Holan ba, herrietako ikuspegia zabaltzen saiatzen dira. Berbarako, eraikinetako batean Mexikoko, Ekuadorreko, Boliviako, Peruko, Guatemalako eta Brasileko hainbat kultura jasoten dabez, musika-tresna, jazkera, erreminta eta abarren bidez. Azokak be badagoz, eta domekan artisautza azoka batera joan naz. Danatarik egon da han, baina, batez be, pinturak eta pintoreak. Pintore gazteak, zaharrak, baltzak ...

“Euskadiko Soinuak” 2004-2005 programea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Musikea
"Euskadiko soinuak" disko bilduma barria Aurten be Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak "Euskadiko Soinuak" programearen barruan bi promozino disko barri argitaratu dauz. Guztira 1.200 disko fabrikau eta "Euskadiko Soinuak" 2004-2005 programearen barruan erabiliko dira. Diskoak eta honeekaz batera, informazinoa, Euskal Herriko, estaduko eta Europako komunikabide askotan banatuko dira, eta baita musika sektorea osotzen daben beste sektore ugaritan be. Promozino disko honeek Mercat de la Musica Viva de Vic 2004 azokan izan dira, eta Popkomm 2004 eta Midem 2005 ferietan be ...

Oihukaren udagoieneko eskaintzea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Musikea
Dj AXULAR: bigarren diskoa izango da laster Mutriko dj gazteak plazaratuko dauana. Techno progressive estiloa lantzen dau erritmo latinoakaz lotuta. Perkusinoak be oso garrantzitsuak dira bere kantuetan. Diskoa entzuteko urriaren 21era arte itxaron beharko dogu. MATERIA: hirugarren diskoaren izena "Forget the music" da. Talde saritua da, izan be, 2004ko Villa de Bilbao lehiaketan Euskal Herriko talderik onenari emoten jakon saria jaso dabe. Euren musikea zeozelan zehaztearren, esan daigun metala eta hard core indartsua nahastetan dabezala. Materia taldearen zuzenekoak sekulakoak dira ...

Sikate eta eurite handiagoak, beroketa globalaren ondorioz

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   txutxu-mutxuan
Eurite eta sikate gehiago Beroketa globalak dakarzan arazoak fenomeno meteorologikoetan be ikusten dira: korronte eolikoak handitzen dira eta eguraldiaren ohiko ereduak aldatzen dira, eurite eta sikate ugariagoak edo haizete gogorragoak sortu eraginez. Administrazino Ozeaniko eta Atmosferikoko zientzialaria (NOAA) dan Kevin Trenbert-en esanetan, negutegi eragineko gasen emisinoa beroketa globalaren arrazoi nagusia da. Emisinoek ziklo hidrologikoa bizkortu eta ondorioz sikate gogor eta luzeagoak izateko arriskua handitzen da. Era berean, eurite eta uriol gehiago izateko arriskuak gora egiten dau, fenomenoak berezkotzat hartzen diran ...

Ikastetxeetan euskerearen erabilerea indartzeaz (IV, azkena) edo ikastetxeetako planak eta udaletakoak buztartzeko gogoetea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Euskerea berbagai
Badira, giza baliabide eta egitura nahikoa ez izateaz ganera, hainbat zailtasun tekniko bi planak buztartzeko orduan, besteak beste, bi planak garatzeko fitxa zein bestelako euskarriak baliatzen dira. Halan da be, planifikazinoan kontuan hartu beharreko esparruei jagokenez, ez dago planen artean hartu-emon eta metodologia komunik, halan da ze, batean egiten diran ahaleginak ez dira bestean txertatzen, eta era horretara, buztarketa egoki batek plan bakotxari emongo leuskion balio erantsirik ez dago. Hori bideratu ahal izateko lankidetzarako egiazko markoa eregi behar da. Holan ...

Azken egunak Idazle Eskolan izena emoteko

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Inconscientes

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Zinemea
Pelikula honetako gauza batzuk gustoko izan dodaz. Beharbada, garrantzitsuena antzezle onez hornidutako komedia ironiko bat ikusteko aukerea izan da. Film honen hasikeran zine mutuari eta amaieran mundua bete daben psikologo argentinarrei egindako aitamenak benetako bitxiak dira; filmaren erdian antzezleek egiten daben beharra on-ona da eta alkarrizketak burutsuak eta distiratsutzat hartu daitekez; ganera, personaien jarrera amoral arinak barre eragiteko bidea jorratzen dau. Azken baten, komedia honek ohiko zinean ezarritako arau batzuk urratu eta surrealismotik hurren dagozan ezaugarri batzuk lantzen dauz. Baina ...

Aurretiaz landutako bat-bateko bertsolaritzea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Bertsolaritzea
Eta bertsotan be holan da; taulaz taula eta plazaz plaza dabilzanentzat, alperrekoa da azken asteetako entrenamentu arrunta. Horreek errimak lantzen dabez ('... lehenengo bikaina erabiliko dot, gero bi kaña, eta gero bik haina...'), ideia alternatiboak ('bizitza bizi nahi duen orok/ hori ondo daki baina'), gaien araberako errima aukeraketea ('gaia moda bada, pasarela, top-modela, pamela... erabiliko dodaz') eta askoz be gauza espezifikoagoak. Ondorioz, gaia gitxi gorabehera holakoa bada: “Zu, Koldo, taberna batera sartu zara. Goizeko hamarrak dira eta zure gorputzak alkohola eskatzen ...

Travisek “Omagh” filman Benetako IRAk egindako atentadua erakutsi dau Donostian

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Zinemea
“Familiek desbardintasun politiko eta erlijiosoak albo batera itxi doguz, egia eta justizia besterik ez dogu eskatzen. Pelikuleak ni bizi nazen komunidadea erakusten dau, katolikoak, protestanteak... guztiok batuta, eta egoera hori ia bakarra da Ipar Irlandan”> erantsi eban Donostian egindako agerraldian. Hildakoei justizia egiteko eta batez be euren senideei, atentadu egileak atxilotu arte ez dabela amore emongo azpimarratu dau Gallagherrek. Joseba Terreros

Haiti: pobreziaren ondorio bildurgarriak

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   eretxia
Orain urte batzuk taberna baten komuneko atean irakurritako mezu batek zer pentsau emoten deust: "Ez da pobrezia pobreak hilten dituan bakarra, pobreziaren ondorioak baino". Eta ez dau arrazoi faltarik pintadeak. Herri aberatsetan ekaitza, lurrikarea, uriolea, sute eta bestelako jazoereai aurre egiteko azpiegiturak egoten dira. Herri pobreetan ezbehar horreek kalte handiagoak eragiten dabez azpiegitura eskasaren ondorioz. Horrexegaitik barregarriak da Zapateroren berbaldia Nazino Batuen egoitzan. Ez dago bape txarto berba borobilak munduko mandatarien aurrean esatea. Batzuen kontzientziak lasai geratuko dira, baina berbek ...

Umeen obesidadeari aurre egiteko neurriak (I)

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Jan edanak
Obesidadea eragiten daben faktore garrantzitsuenak a) Jateko modua aldatu egin da Gero eta janari gitxiago preparetan dogu eta gero eta arinago jaten dogu; sarriagotan jaten dogu etxetik kanpora eta horretarako erea egon arren, beti ez dogu aukeratzen menurik egokiena. Askotan, otorduak saltau egiten doguz, eta horretan, gehienetan, gosaria izaten da txapeldun. Eta ez naz sekula kantseko hau esateaz: otordu guztietan jan behar dogu, 4-5 biderrez egunean. Janaria preparetan denpora apur bat emotea ez da denporea galtzea, gure osasunerako denpora zoragarri ...

Britannica entziklopediarren 'arerioa'

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   sarean
Urte horretan (2001) beste proiektu bitxi bat jaio zan: Wikipedia. Baina zer da hau ? Webgunean http://es.wikipedia.org/wiki ipinten dauan legez “munduko hizkuntza guztietan entziklopedia libreak idazteko proiektua da”. Hau da, edozeinek idatzi leikez entziklopedia horretarako artikuluak edo idatzita dagoan artikulu bat hartu eta goitik-behera zuzendu edo berridatzi. Hortxe dago proiektu honen berezitasuna eta sekulako arrakastea lortu dau. MediaWiki izeneko software berezi batean oinarrituta, soft honeri esker edozeinek edozein orrialde aldatu leike eta aldaketak atoan ikusteko aukerea emoten ...

Behi esne sendoa, sagar sorbetea, makadamia intxaurra eta mango arraultzatxuak

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Jan edanak
BEHI ESNE SENDOA, SAGAR SORBETEA, MAKADAMIA INTXAURRA ETA MANGO ARRAULTZATXUAK Osogaiak: - Behi esne sendoa egiteko:  40 gr. ura.  150 gr. azukerea.  Litro erdi esne-kremea. - Sagar sorbetea egiteko:  Litro erdi ura.  50 gr. limoi ura.  200 gr. Granny Smith sagarra.  200 gr. azukerea.  Glukosa koilarakada bat. - Makadamia intxaurra egiteko:  Makadamia intxaurra.  Girasol orioa.  Azukerea. Mango arrautzatxuak egiteko:  Mango bat  “Sacabolas” txiki bat. Zelan egin: Esne sendoa preparetako, uragaz ...

Badakigu Google bilatzailea erabilten?

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   sarean
AND (Y). Behar-beharrezkoa baino ez idatzi. Google-k idazten deutsaguzan berba guztiak bilatuko deuskuz. Hau da, Bizkaia Bilbao idatzi ezkero, berba bi horreek agiri diran orrialde edo helbideak aurkeztuko deuskuz. And, y, eta ipini ezkero, askosaz orrialde gehiago atarako deuskuz. OR (O). Berba bi horreen artean OR edo O idatzi ezkero (Bizkaia OR Bilbao), aurkituko deuskuzan orrialdeak berba bat edo bestea edo biak daukiezan webguneak izango dira. (*). Informatika arloan nahikotxu erabilten dan ikur honek zera esaten deusku, berbarako Geo* idatzi ondoren ...

Kruziferen berezitasunak

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Jan edanak
b>Hain onak ez diran efektu batzuk ·Hesteetan gasak eta digestino arazoak sortzen dabez. Osasun ona badaukagu honek ez deusku kalte handirik sortzen baina digestino aparatuko arazoak daukaguzanean, kontuz ibili behar dogu kruziferakaz. ·Purina ugari daukiez eta honeek gure gorputzean Azido Uriko bihurtzen dira. Beraz Hiperurizemia arazoak daukaguzanean, hobeto da landareok ez jatea. ·Gordinik dagozanean, kruziferek bozioa sortu leikien sustantziak daukiez; dana dala, egosterakoan honeek deuseztu egiten dira eta arazo barik jan daitekez. ·Gordinik dagozanean, daukiezan sufredun sustantziek gultzurrunak irritau ...

Nutrizinoaren eta ardaoaren inguruko datu zientifikoen bankua

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Jan edanak
Gaur egun, Fivin-ek ardaoaren alde egiten dau nazinoarte mailako kongresu askotan. Erakunde honen helburu nagusienak bi dira: - Ardaoaren zentzuzko konsumoak gizakiokan daukan eragin ona probau, beti be zientzian oinarrituta. - Ostean, medikuntzan eta herritarren (batez be gazteen) artean ardaoaren zentzuzko konsumoaren onurak ezagutarazo. Datu ezaguna bada be, oraintsuko ikerketek aitatzen dabe ardaoaren zentzuzko konsumoak % 30-40 bitartean gitxitzen dauala gaixotasun koronarioak eukiteko arriskua. Imanol Sarasola, enologoa

Lupina laban eginda, mentazko fideuagaz, alga-espagetiakaz eta hurretx-saltseagaz

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Jan edanak
Lupina laban eginda, mentazko fideuagaz, alga-espagetiakaz eta hurretx-saltseagaz Osogaiak, razino bakotxeko - 200 gr. lupin solomo. - 20 gr. fideoa. - Koilarakada bat oliba-orioa. - Berakatz ale erdia, txiki-txiki eginda. - 50 gr. okela salda. - Menta infusino sobre bat. - 20 gr. alga naturalak (Alga Nori). - Algen saltsearen koilarakada bat. - 200 gr. hurretx. Zelan egin Lupina egiteko, lupin solomoa prest eta garbi eukiko dogu. Labean erre aurretik, gatza botako deutsagu eta ostean plantxan erreko dogu kolorea hartu arte. Segiduan laban sartuko dogu lupina 180ºtara eta 5 ...

Asiako gozamenak (II)

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Bidaide
Mezu berezia: - Labezomorro erreak (Cambodia): 1 € dozenea. - Kobra (Vietnam): 200 € inguru lau lagunentzako. - Izokina gordinik sushi erara (Japonia): 3 € anoa. - Ahatearen mihinak (Txina): 4 € anoa. - Txakur errea (Vietnam): 2 € anoa. - Saguzarrak (Indonesia): 2,5€ pieza bakotxa. - Harrak (Tailandia): 60 zent. € kukurutxoa. - Ahatearen 'hankatxuak' (Txina): 3,5 € pare bat lagunentzako. Bon appetit Testua eta argazkiak: Zigor Aldama Bideoa: Demelsa González