Bertsotan  IV. urtea // 155. zenbakia

Nafarroako Txapelketa: Finala, zapatuan


Estitxu Arozena: 31 urteko lesakarra. Psikologiako ikasketak egin ebazan eta bertsolaritzearen irakaskuntzan dihardu Nafarroan. Bere herriko eta inguruetako bertso eskoletan lan handia egin dau. Nafarroako txapelduna izan zan 1995 eta 1998an eta Xabier Silveirari txapela kentzetik parajeen ibili dan bertsolaria da.

Joxe Juan Zubieta 'Etxabe': Lesakan jaio zan eta bertan bizi da. 31 urte daukaz bertsotan urte gitxi daroazan bertsolari honek. Txapelketa Nagusian lehendabiziko aldiz parte hartu eban igaz. Oiartzunen eta Lesakan entrenetan da.

Julen Zelaieta: 26 urteko beratarrak igaz parte hartu eban lehenengoz Txapelketa Nagusian. Egun, lantegi batean egiten dau lan. Umorearen domina zintzilik daroa edozein lekutara. Nafarroako Txapelketako finalista izandakoak 2003an eta 2005ean bere marka hobetu gura dau.

Xabier Silveira: Lesakarrak 29 urte daukaz. Gaur egungo Nafarroako bertsolari txapeldunak hiru aldiz parte hartu dau Txapelketa Nagusian. Koroa dagoan lekuan gelditzea bere zeregina izango da.

Julio Soto: Iruñeko bertsolari gaztea, 18 urte beteko dauz aurten. Iruñeko bertso eskolan trebatua, Eskolarteko Txapeldun izan zan Nafarroan 2003 eta 2004an. Batxilergoa ikasten dabil eta bera da aurtengo sorpresetako bat txapelketan.

Jon Barberena: Elizondon jaioa orain 25 urte. Bertsotan berak ikasi eban bere kabuz, baina azken hiru urteotan bertso-eskolan ibili da beste baztandar batzukaz batera. 2004an lehen aldiz hartu eban parte eta laugarren sailkatu zan. Irakaslea da Faltzesen.

Erika Lagoma: Lesakan jaio zan 1980an. Bortziritako bertso-eskolan hasi zan gaztetan. Eskolartekoan behin baino gehiagotan parte hartu ondoren, Nafarroako Txapelketaren bidea hartu eban. Hispaniar Filologia amaitu eta Euskal Filologia ikasketak egiten dabil. Bertsolaritza Irakaskuntzan ekimeneko irakaslea da eta aurten lehenengo aldiz ailegau da finalera. Zer galdurik ez dauka, eta asko erakusteko.

Iñigo Olaetxea: Nafarroako Lesakan jaioa. Lesakako eskolan egindako bertsolaria da eta Nafarroako Txapelketako ohiko finalistetakoa izan zan sasoi batean. Akaso postua berreskuratzera dator.

Maminik ez da falta nafarren bertsoaren jaian!

Xabier Paia

Nafarroako Bertsolaritzearen urteko egunik garrantzitsuena apirilaren 1ean izango da 2006an, Elizondon. Egun horretan, aurtengo bertsolari-uztearen zortzi ale onenak labelaren ikurra eskuratzeko ahaleginak egin beharko dabez. Gazian gazien eta gozoan gozoen ibilten danak eroango dau Nafarroako Etiketa bereizgarriena.

Aurtengo finalean parte hartuko daben bertsolarien artean bi sorpresa dagoz: Erika Lagoma eta Julio Soto. Bi bertsolari gazteen urteetako esfortzuak akabuan final handian kantetako aukerea emon deutsee. Bestalde, Iñigo Olaetxea be barriz animau da txapelketara, sasoi bateko ohiturea hartuz barriro. Edozelan be, aztertu daiguzan parajetik bertsolari guztiak: