Gipuzkoako txapela Maialenen buruan
2003-12-15 00:00 BertsolaritzeaHasikerako puntua emonda Mendiluzek osotu eban lanik borobilena. Ostean hamarreko txikian aritu ziran eta hemen Irazuren eta Maialenen lana da aitatzekoa. Irazuk Martinekin kantau eban, margolariaren irudimena zan bera eta Martin, barriz, eskua; bigarren bertsoa holan amaitu eban, bezperako manifestazinoari aitamena eginda: “Donostian atzo zer koadro behinepin / kolore aukeraketa zeuk zerorrek egin / baina margotu zazu eskubiarekin”; eta hirugarrena: “nik imajinatzen det Irun euskalduna / baina nola pintatu ez dakit laguna”. Maialenek Iñaki Gurrutxaga euki eban kantu lagun, hau adinekoak laguntzeko iragarkia ...
Euskera-erdaren arteko diglosia eregiten
2003-12-15 00:00 Euskerea berbagaiBeraz, Fishmanek proposautako oreka puntu hori bilatzea –egun– ez da erreza. Batzuek hizkuntza eta kultura aniztasuna eregi gura daben ustezko Estadu bakar, bateratu eta handiaren interesen kontrakoa dala estimetan dabenean, are gitxiago. Baina, euskaltzaleok egun egiten dihardugunaz be gogoeta egin beharko geunke. Izan be, zein dira euskerea belaunez belaun iraun ahal izateko, ziurtatu –ezinbestean– beharreko funtzinoak, eta horren arabera, lehentasunak? Izan be, hausnarketa horren ondorioz, daukaguzan askotariko baliabideak be lehentasun horreen zerbitzura jarri beharko geunkez. Baina, hausnarketea harago doa: munduan ...
e-administrazinoa: izenpe elektronikoa (II)
2003-12-15 00:00 sareanGaur egun kriptografietako erabilten diran sistemak ondokoak dira:
a) Izkutuko gako edo klabe batez osotuak. Sistema simetriko legez be ezagutzen dira.
1970 hamarkadako azken urteotan sortu ziran. Erabiltzaile batek gako pribatua atxikitzen deutso bere mezuari, irakurtezina izan daiten, holan mezuak era seguruan bialtzeko. Bigarren horrek gako pribatu berbera atxikitzen deutso jasotako mezua irakurri ahal izateko.
b) Sistema asimetrikoak.
Gaur eguneko sistemak honexek dira. Hemen erabilten diran gakoak bi dira, bata gako pribatua eta bestea gako publikoa eta bien artean holako ...
Aurtongo BUBER Sariak: Zorionak Bizkaie!
2003-12-15 00:00 sareanAurtongo edizioan honexek izan dira irabazleak:
- Urteko web orririk onena: Athletic-en zaletuen orrialdea da (www.aupaathletic.com)
- Kirol arloko web onena: Athletic Club Taldearena (www.athletic-club.es).
- Erakunde web gunerik onena: Euskadi.net (www.euskadi.net).
- Enpresa munduko web onena: Akelarre Jatetxea (www.akelarre.net).
- Ataririk onena: Bakioko Udalekoa (www.bakio.org).
- Web kulturalik onena: (www.dantzan.com).
- Web personalik onena: (www.divulcat.com).
- Komunikabiderik onenea: EuskoNews (www.euskonews.com).
- Euskerea Internet-en zabaltzen gehien lagundu dauen web gunea: Bizkaie!, Bizkaierazko ...
Teknologia hiztegia prest daukagu Interneten
2003-12-15 00:00 sareanSarritan eta arrazoi askogaitik (ohitura faltea, zailtasuna edota nobedadea dalako be) euskeraz idazten dogunean, gai teknologikoen ganean edo gizarte teknologizatu honen ganean, zailtasunak edota zalantzak be eukiten doguz: zelan esango ete dogu hau, edo zelan azaldu beharko ete dogu beste hau. Oraintsu, Euskaltzaindiak bere gomendioa emon dau “@” ikur hain famatu eta erabili horri “a bildua” izendatzeko euskal berbea erabiliz. Jakin badakigu teknologia mundu honetan termino eta elementu gehienek ingeles jatorria daukiena eta euskeratzeko orduan sarritan ez dogu topetan berbarik egokiena ...
Muxarra laban errea, berakatz, pipermin eta orio prijiduagaz
2003-12-15 00:00 Jan edanak
Muxarra laban errea, berakatz, pipermin eta orio prijiduagaz
Osogaiak:
- Kilo bateko muxarra (freskoa izan daitela).
- Berakatz atal bi.
- 'Kayena' edota pipermin bi.
- 125 gr. oliba-orio.
- Gatza.
- 100 gr. ur.
- 50 gr. oliba-orio.
- Koilarakada bat sagar ozpina.
- Perejila.
Zelan Egin:
Muxarra behin ondo garbituta daukagunean, hau da, aletak, eskamak, tripak eta enparauak kendu ondoren, aizto zorrotz bategaz erditik bi ebagiko dogu. Prozesu hau arraindegi gehienetan aurreratzen deuskue bertako beharginek. Hortik aurrera, muxarra gatz puntuan jarriko dogu, labako plaka baten gainean. Bien ...
Bidaiotako argazkiak (I)
2003-12-15 00:00 Bidaide
Bakioko hondartzan, Andeetan edo Kanbodiako oihandian argazkiak egitea ez da bardin. Bidaiari ekin aurretik gauza asko egin behar izaten dira eta, duda barik, argazkiak atarateko ze ekipo beharko dogun zehazteko denpora apur bat 'galtzea' nahitaezkoa dala pentsetan dot, batez be, argazki onak atara gura badoguz. Ezer baino lehen, joango zarien lekuko klimea eta argiaren intensidadea kontuan hartu beharko dozuez. Leku argi eta eguzkitsuetan sensibilidade gitxiagoko pelikulea beharko dozue, berbarako 100 ASA pelikulea; argi gitxiagoko lekuetan argazkiak atarateko 400 ASA pelikulea ...
Apardunen sasoi betea
2003-12-15 00:00 Jan edanakZelan igarri apardun ardaoaren freskotasuna
Errezena eta fidagarriena kortxoa begitutea izango da. Botilea zabaldu eta kortxoa zabaldu egiten bada, seinale ona, kortxoak botilan denpora gitxi egin dauela esan gura dau; ostera, botilea zabaldu eta kortxoa barriro botilan sartzeko moduan geratzen bada, horrek esan gura dau kortxoa luzaroan egon dala botilan eta, kasurik gehienetan, ardaoaren berezko ezaugarri batzuk faltako jakoz. Labur-labur esateko, salbuespenak salbuespen, apardunak zabaltzen dozuezanean, fijau zaiteze kortxoan: botila barruan egon dan muturra zabal-zabal geratzen bada seinale ona izango ...
Gotzon Garate: 'Beethovenen 9. Sinfonia baino ederragoa da baserritarren etorria'
2003-12-01 00:00 BarriketanMiarritze eta Baiona
2003-12-01 00:00 Bidaide
Leku ederrak
Erosketak egiteko be leku ona da Iparraldea eta, gaur egun, orain urte batzuetako mauka edo parebako aukerak topauko ez badoguz be, antojuren bat edo beste topetea leitekeana da. Berbarako, Lapurdiko Uriburuan historia eta erakarpen bereziko txokoak dagoz eta leku askotan Europako txokolaterik onena probau eta erosi zeinkie.
Jaietatik kanpo, Miarritzen zein Baionan barriketarako zein deskantsurako zenbat-gura terraza dagoz, Miarritzen itsasoa begibistan daukazuela ganera eta Baionan katedraleko torreen gerizpean.
Turismo kulturala gustau ezkero, Baionan hiru museo interesgarri dagoz: euskal ...
Peru: irribarrea eta negarra
2003-12-01 00:00 Euskaldunak munduanAmazonas
Autobusa hartu dogu Amazonasera joateko: hogeita lau orduko jesarraldia, baina ailegau arte bentanaren bestaldetik agerten jatzuna gozeteaz ganera, badago zer eginik: bideoak ikusi, bingoan jokatu eta eskaintzen daben afaria eta bazkaria jan. Ez da gitxi. Goizean autobusak geldialditxua egin dau armozua jateko: arroza eta okelea, gogorregia ohituta ez dagoan batentzat. Frutea jan dogu.
Limatik Amazonasera bidean asko aldatzen da paisajea. Limako inguruak siku-sikuak dira, ez dago ia berderik. Dana da harria, harea eta arbola solteren bat. Iparraldera zoazela, berdea ...
'…gure legea gorde...'
2003-12-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Aurrez aurreko giroa luzaroko kontua izan zan
Nafarrek eurenak egin zituen Iparragirrek sortutako Gernikako Arbolaren abestiko testua eta musikea. Bertan agertzen zan ondoen, euren ustez, foruen esangurea eta garrantzia. Abestiaren berbak itzuli be egin ziran erderara. Beste alde batetik, foruen alde eta Gamazoren kontra Iparragirreren abestiaren musikea aprobetxau eta beste berba batzuk asmau zituenak be agertu ziran.
Egoerea okerrera joiala ikusirik, Espainiako gobernuak Nafarroako diputaduak deitzea erabagi eban. Hasieran ez eben joan gura izan, baina azkenean, arazoari konponbidea emoteko asmoagaz ...
Gose greban antzerkiaren alde
2003-12-01 00:00 KultureaUdalak Mira Antzokian saiorik ez programetearen arrazoia da, Pablo Zubikaraik esan ebanez, “aurrekonturik ez dagoala. Horixe da esaldi magikoa, eta kito. Esate baterako, Udalagaz gauza merke-merkeen gainean egin genduan berba, aurrekonturik apurtuko ez eutsien proiektu egingarrien gainean. Udan Kultura zinegotziagaz eta zuzendariagaz egon ginan, eta proposatu geuntsen euskerazko ikuskizunen bat hemen egin eitekeala, merkeago gainera. Baina erantzun euskuen ezetz: Gurutze Plazea komertzialagoa dala”. Izan be, Zubikaraik eskatzen dauena programazinoaren ohiko lekuak zabaltzea da, Gurutze Plazako San Migel Parrokiaren esku dagoan ...
Zein da neurria?
2003-12-01 00:00 Jan edanakAurrean adierazotakoa gorabehera, egunean pare bat basokadatxu ardao edanda ez dogu ezelako kalterik igarriko eta gorputzerako ona be izan daiteke; hori bai, kontuan euki pare bat basokadako neurria egun osorako neurria dala eta beti be jatekoagaz batera hartzea dala egokiena, izan be, alkoholdun edariak jatekoagaz batera hartu ezkero, gure gorputzak hobeto metabolizauko dauelako alkohola. Ardaoa neurriz edan ezkero digestinoa egiten lagunduko deutsue, batez be, azido gastrikoen jariaketeagaitik eta bihotzekoak joteko arriskua be txikiagoa izan daiteke.
Kontuak kontu, badakizue gabon jai ...
Michael Jackson: herri musikearen ikono
2003-12-01 00:00 MusikeaAzken egunotako pop munduko izar zuri-baltzaren inguruko saltsa hau guztia ez ete da izango AEBetako gobernuaren estrategiaren bat lar zabaltzea interesetan ez jakozan gai asko isilarazoteko?.
Michael Jackson eta bere mundua kolokan dagoz eta asko izan dira munduan zehar Jacksoni babesa eta alkartasun mezuak helarazo deutsiezanak. Pentsetan hasi ezkero, zenbatetan egin dogu dantzan eta gustora dagoeneko klasiko bihurtu diran “Black or White” edota “Thriller” moduko abestiekaz?.
Halan da guztiz be, beti iruditu izan jat persona bitxia, 'ilun' edo 'arraro' puntu ...
Asier Serrano: 'Ez dago gerrarik bako bakerik'
2003-12-01 00:00 Musikea5. Oso oker ez bagagoz, diskoko kantuetako berbak Euskal Herritik kanpo idatzi zenduzan. Zergaitik?
Lantzean behin behar izaten dot bai betiko girotik hanka egitea; disko honetako kantuak Kanadan idatzi nebazan. Urruntasunak maite dozunaren beste ikuspegi bat eskaintzen deutsu, urruntasunak dakarren hoztasunak gerora berotasuna emoten dau maite dozuzanak hur daukazuzanean.
6. Diskoaren grabazinoan Ander Izeta, Antxon Sarasua, Alberto Garzia eta Josu Monge izan dozuz lagun. Urtarrilean egingo dozuezan diskoaren aurkezpen kontzertuetan taldekide guztiek parte hartuko dabe?
Bai, danak egongo dira nigaz ...
Joseba Iriondo: 'Gizakiak badauka egoera larrienei be normal etxurea emoteko jokerea'
2003-12-01 00:00 BarriketanEuskal kirolariak Bogotako umeen alde
2003-12-01 00:00 txutxu-mutxuanEkintza solidario honegaz kolaborau gura izan ezkero, hona hemen bideak:
- Elorrioko denda batzuetan 5 eurotan salgai egongo diran sarrerak erostea.
- '0 lerroko' sarrerak erostea Elorrion bertan.
- Elorriotik kanpo '0 lerroko' sarrerak erostea 5 euro sartuz BBKko kontu honetan: 2095- 0038-50-9105523444
- Kainabera@kzgunea.net helbidera alkartasun e-maila bialtzea.
Bizkaie!
Ondorioak eta jarraibideak
2003-12-01 00:00 Euskerea berbagaiKontuak kontu, azpiegiturek, hiztunek, hizkuntzea erabili ahal izateko, geroz eta zabalagoak diran erabilera eremuak behar dabez. Erabilteko aukerarik ezean, dakizun hizkuntza gaitasunean atzera ez besterik egiteko txartelen jaube izango zarelako. Beraz, egun zein hurreko etorkizuneko hizkuntza politikeak euskal hiztunei albait aukera gehien zabaltzen ez eze, euskerea belaunaldi batetik bestera igaro ahal izateko, funtsezkoak diran erabilera eremuak indartzen be berebiziko ahalegina egin beharko dau.
Eta euskalgintzeak? Bada, besteak beste, euskerearen ez alde ez kontra eta kontra azaltzen diranen kopuruak kontuan, herritarrak ...
Mystic River
2003-12-01 00:00 Zinemea
Clint Eastwood barriro be itzuli da kamera osteko beharrera eta atzera be erakutsi deusku zuzendari modura dituan talentua eta sena. 'Mystic River' indarkeriaren gaia ezin hobeto jorratzen dauen film tragiko, ilun eta ezkorra da.
Pelikula hau laberinto baten antzera garatzen da; hiru pertsonaia nagusiak izakera korapilatsukoak dira, nortasun horreen ardatzak argiak dirala: bakardadea, mendekurako pasinoa eta iraganeko traumetan finkatutako zoramen ukutua.
Hiruren bitartez, filmak zentzunez egiten deusku berba giza izakerearen aldrebeskeria eta konplexutasunaren ganean. Ezin hobeto islatzen ditu giza jokabidearen ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1830
1831
1832
1833
1834
1835
1836
1837
...
1862
1863
1864
1865
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...