Foie grass plantxan errea bergamota saltseagaz
Zelan egin:
Lehenengo eta behin saltsea preparau behar da, foie grassa momentuan egiten baita. Horretarako, lehenik bergamota osorik hartu eta uretan ondo garbitu ostean, railadore bategaz, kanpoko azala hartuko dogu, laranja koloreko azala baino ez, barrualdeko kapa zuria hartu barik, mingotsa da eta. Ondoren bergamota eta laranjeari ura atearako deutsegu biak batera nahastuz.
Orain kazolatxo bat hartu eta azukereagaz eta uragaz karamelo bat egingo dogu; honek errubio kolorea hartzerakoan zumoa gaineratuko deutsagu karameloari kontu haundiz erre ez daiten. Amaitzeko irakin eta patata fekuleagaz lodituko dogu norberaren gustora.
Azken buruan, foie grassa landuko dogu zerbiduteko momentuan. Horretarako, foie grassa gatz eta piperhauts puntuan jarri eta eta plantxan erre. Jarraian koipea kendu, platerean jarri eta bergamota saltsa transparenteagaz estaldu. On egin.
Beñat Ormaetxea,
Artexondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo irakurleok, aspaldi honetan ez dogu landu okelarik eta horregaitik oraingoan horixe egingo dogu. Okelea baino gehiago hegaztien gibela preparauko dogu, foie, beraz. Gure jatetxean, aurtengo platera da orain erakutsiko deutsuedana. Apur bat berezia da baina edozein etxetan egiteko modukoa. Berezia, akaso, saltsea egiteko erabilten dogun produktua da, batez be, dendatan ez dalako sarri-sarri egoten; komenidu da egun batzuk lehenago eskatzea fruta dendan; fruta hau bergamota izenekoa da, zitriko oso suabea da, aroma edo eta usain handikoa, beraz gure errezetea preparetako aproposa, foieari aroma berezia emongo deutsolako eta foieari gustorik ez deutsolako kenduko. Goazen ba sukaldera zelan egiten dan ikustera.
Foie grass plantxan errea bergamota saltseagaz
Osogaiak (4 lagunentzat)
· 500 gramuko foie grass bat.
· Gatza.
· Piperhauts zuria.
· 3 bergamota.
· Laranja bat.
· 40 gr. azukera.
· Ur apur bat.
· Patatearen fekulea.