Kulturea  IV. urtea // 157. zenbakia

Mikel Zarateri omenaldia euskarri digitalean


Bizkaie!

Lezamako Zorrizketan Euskara Alkarteak Mikel Zarate zanari orain dala urte bi egindako omenaldia euskarri digitalean batu eta aurkeztu barri dau. Alkarteko kide Lurdes Prudenciok azaldu dauen legez, ‘batetik, DVDa dago eta, bestetik, CDa’. DVDari jagokonez, Zarateren aitaren argazkiakaz Bego Vicariok egindako muntaia topauko dogu, Gaizkai Peñafielen doinuakaz batera. CDan, Mikelen lan edota liburu guztiak eta omenaldiaren inguruan argitaratutako liburu batzuk, Lezamako toponimia eta Gure Mikel liburu biografikoa tartean, batzen dira.

Prudencioren esanetan, ‘oroimenagaz bakarrik geratzearen bildur, gerorako beste egitasmo bat zehaztu genduan. Orduan amesa zana orain, zorionez, egia eta errealidade bihurtu da: irudiak eta testuak, esan ez ziranak... etorkizunerako, betirako batu eta gordetea pentsau genduan. Ez bakarrik gerokoei, etorriko diranei Mikelen handitasuna eta ekarpenak erakusteko eta irakasteko. Batez be, Mikeli, beste gizon handien artean, eternidadean lekutxu bat egiteko. Hauxe da egin ahal geinkion omenaldirik ederrena, merezidu eban eta.

Ekimenean Lezamako Udalak be hartu dau parte eta erakunde publikoaren ordezkari legez Luis Ramon Alvarez Sagardui alkateak Zarateren lana goraipatu dau. ‘Betirako geratu daiten, omenaldi danak lan baten batzea ideia ona da; irudiak eta soinuak, testuak eta esan ziranak eta, batez be, bere liburu guztiak grabau eta modurik txukunenean plazaratu’.