Izarraren atzean
2003-12-31 00:00 Antxinakoak Geurera
Beste alde batetik, Hiru Errege Magoetako bat baltza zala onartu dogu eta barriro be Mateoren testua hartuz, honek ez dakar ezer errege baltzaren ganean. Zehaztasun handiegirik ez dago baina gaur egun bata bizar zuriagaz eta bigarrena bizar baltzagaz irudikatzen doguz. Erregeetariko bat baltza izatea XIII. mendetik aurrera zabaldu zan ideian oinarritzen da. Interpretazino horren arabera, errege bakotxa, Noegandik sortutako munduan ziran lehenengo hiru arraza desbardinekaz bardinduko leukez erregeak: kasu honetan, baltza Afrikan finkatutako 'kamiten' arrazaren ordezkaria izango litzateke.
Magoen irudiekaz ...
Peru (III): Cusco, munduaren zila
2003-12-31 00:00 Euskaldunak munduanHerriko merkatua bizi-bizia da eta danetarik topau daiteke. Azokan ortuariak eta frutak saltzeaz ganera, liburuak, sendabelarrak, arropak, eta etxean behar dan guztia saltzen dabe. Askok betiko janzkerea darabile, andreek, batez be. Alkondarea eta jersea. Behe aldean, hiru gona, bata bestearen ganean, eta hiru-lau bolantekaz apainduta; hotz egiten dauanean, manta bat lepotik jarrita eta aurrean lotuta. Sonbrerua ia mundu guztiak erabilten dau: pamela antzekoa zein bonbin erakoa. Ulea trentza bigaz lotuta eta zaharrek be ule luze-luzea daroe. Ume txikiak daukiezanek atzean ...
Otarrainxka sueztituak, ahuakate guakamole eta sardina zaharraren arrabakaz
2003-12-31 00:00 Jan edanakZelan egin:
Lehenengo eta behin, guakamolea preparauko dogu; ahuakatea, patatea, kipulea eta tomatea prest daukaguzanean, dana batera nahastau behar da. Nahasten dogun bitartean gatza, ozpina eta oliba orioagaz puntuan ipinten joango gara, norberaren gustora jarri arte. Hau plater bazterrean itxiko dogu.
Hurrengo pausua letxugea, eskarolea eta lollo arrosa erabilita ensaladea egitea da. Hau be gatz, ozpin eta oliba orioagaz puntuan jarri ondoren, guakamolearen gainean jarriko dogu.
Berehala, otarrainxkak preparetan hasiko gara. Horretarako, zartagin batean jarriko doguz oliba orioa eta berakatza ...
New Yorkerrak
2003-12-31 00:00 Musikea
Kirmen Uribe:
- 'Poesian garrantzitsua da zer esaten dozun baina baita zelan esaten dozun'.
- 'Diziplina artistikoen amankomuneko elementua sinpletasuna da'.
- 'Norbere burua ispiluan begiratzearen eta hausnarketa prozesuaren ondorioa izan da proietu hau'.
- Ni neu izaten itxi nau proiektu honek'.
Ganerako proiektukideen eretxiak:
- Mikel Urdangarin: 'Poemak kantu bihurtzeko erronkeagaz abiatu ginan, nota eta berba bakotxa buztartzeko eta zentzuz betetako beharra izan da gurea, esentzian musikala dan proiektu honetan'.
- Rafa Rueda: 'Poesiaren barruan berez dagoan musikea azaleratzeko ahalegina egin dogu'.
- Bingen Mendizabal: 'Mundu ...
Sabino Arana, basajaun hori...
2003-12-31 00:00 eretxiaArrazistea?
Gogoratu daigun haren sasoia Europako herri guztiek bereak eta bi egiten ibili zirala Afrika kolonizau gurean. Sinistuta egozan orduko europarrak zuriak baltzak baino gehiago zirala. Gizon zuriak bere menpean hartu behar izan eban baltza benetako zibilizazinoa erakusteko. Andrazkoak ia-ia ez ziran esistitzen eta botoa emoteko aukerarik barik egozan. Horixe zan XIX. gizaldiko pentsakerea.
Gauzak holan, Hego Afrikan ingelesak eta boersak gerran hasi ziran Afrikako herri aberats hori atrapetako ahaleginetan. Europako eretxi publikoan banaketea zan nagusi. Eta Sabino, arrazista horrek ...
Juan Ramon Madariaga (Poeta):'amesak ames dira eta bete ezean ez dira existiduten'
2003-12-15 00:00 BarriketanJasone Osoro: Lehenagoko mamu eta bildurren gaineko nobelea da Greta
2003-12-15 00:00 KultureaTentazioak liburuak euki eban arrakasteak ze puntutaraino baldintzau zaitu idazterakoan? Onerako ala txarrerako izan da arrakasta hori, orri zuriaren parean paretako orduan?
Tentazioak-ek euki eban arrakastea onerako izan zan, horri esker euki dot-eta aukerea argitaratzen segiduteko. Irakurle potentziala hor dagoala jakiteak indarra emoten dau idazten segiduteko. Baina ez: arrakasta hori ez da enbarazua izan orri zuriaren parean jarteko orduan. Orri zuriak berez sortzen ditu biak, idazteko grina eta bertigoa.
Idazle erotikoaren etiketea be ipini eutsuen. Gretan etiketa horretatik urrundu gura ...
Durango, urteroko erromeria
2003-12-15 00:00 eretxiaMilitantziak bultzatuta kulturea salbauko ete dogu?
Azken urte honeetan inpresinoa hartu dot ez ete dan lagun asko Durangora joango "joan behar dalako". Eskaparate bihurtu da Durangoko azokea, euskal kulturearen eskaparatea. Baina ez dakit nik eskaparate eder horren atzetik gure kulturearen ahultasun batzuk ez ete doguzan ezkutetan.
Entzun izan dogu aurtongo urtea petrala zala salmenten aldetik. Durangoko Azokara bitartean bai behintzat. Hori entzunda, bat baino gehiago harritu egin da. Sekulako gorakadea izan dau kulturearen industriak Euskadin azken urteotan. Kalidade handiko idazleak ...
Asier Muniategi (Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea: 'EAEn euskera hutsean irakurten dabenen portzentajea % 1,4 da'
2003-12-15 00:00 BarriketanKhata, Afrikako sortaldeko legezko drogea
2003-12-15 00:00 txutxu-mutxuanDroga honen zabalkundea eta salneurria
Khatak kafe arbolen artean hazten dira; gehienbat Etiopia eta Yemenen landatzen dira, baina Kenia, Tanzania, Madagaskar eta Ugandan be errez topau leitekez. Etiopian kafea alde batera itxi eta gero eta khat gehiago landatzen da, diru asko dakarrelako. Droga hau Afrikako adarreko herrialde guztietara esportatzen da, konsumoa handi-handia dalako: Yemenen pertsona helduen % 80 inguruk konsumitzen dau anfetamina mota hau. Atara kontuak, 400.000 pertsona inguru bizi diran Djibutira egunean-egunean bederatzi tona khat heldu ohi dira. Afrikako ...
Bertsolari@k: genero bako historia
2003-12-15 00:00 BertsolaritzeaOstera, ezin pentsau geinke ordurarte emakumeak isilik egon ziranik (kostauko da holakorik sinistea, andra berbalapikoz betetako Euskal Herri bete kafetegi honetan), izan be, harritzekoa baita Adanen saihetsak zenbat behar egin dauen orainarteko bertsogintzearen ibilbidean. 1876an galdutako Bizkaiko Foru Zaharren agiritegiak emoten deusku horren barri: [...] Título 8, Ley I: [...] son conocidas por desvergonzadas [...] y ponen coplas y cantares a manera de libelo infamatorio (que el Fuero llama profazadas) [...]. 1452ko agiri horrek dinoanaren arabera, sano zabalduta egoan profazadoreen jarduna Euskal Herrian zehar ...
Mariskoa edo itsaskia
2003-12-15 00:00 Jan edanak
Itsaskiak ez dira oso energetikoak, 100 gramotan (azal barik) 50-100 Kcaloria inguru izna leitekez; itsaski muetearen arabera (50 Kcal-txirlek; 100 Kcal langostinoek); ganera, kontuan izan behar dogu oskolek hondakin handia dabela eta itsaski mueta askotan 100 g. jan ahal izateko asko jan behar dala. Dana dala, preparetako moduaren arabera, batez be, saltsatan gehitzen deutsagun orio, hestebete, urdaiazpiko eta enparauek plater preparatuaren balio energetikoa asko igon arazo leikie.
Arrainak legez, itsaskien proteinek funtzesko zortzi aminoazidoak daukiez baina jakin badakigu euren balio ...
Master and commander: The far side of the world
2003-12-15 00:00 Zinemea
'Master and Commander' filmaren hasikerea, egiatan, on-ona da: itsaso bare-barea, lanbro trinko batek estaldua eta ofizial gazte baten largabistan agertzen dan kandela baten argi galkorra. Une horretatik aurrera, obsesino baten ganeko istorio hau indartsu agertuko jaku pantaila aurrean, Rusell Crowek antzezten dauen kapitain gogor eta sendoaren eskutik.
Jack Aubrey kapitainak gai personaltzat hartuko dau frantses itsasontzia ehizatzeko zeregina, betebeharretik harantzagoko eginkizun modura. Aubrey eta frantses kapitainaren arteko lehia erakargarritasun maila egokiari eutsiko deutso, filma bestelako osogaien multzo interesgarria jorratzeko gauza ...
Deep blue
2003-12-15 00:00 Zinemea
ETBn eskainitako dokumentala ikusteko modurik izan ez bazenduen, Deep Blue aukera ezin hobea da ozeanoko munduaren irudi barri, ezezagun eta ikusgarriez gozetako. Zine dokumentalaren proiektu berezi eta harrigarria da; ikusleak itsasoaren ikuskizun txundigarrian murgildu eta ahoa zabalik egongo dira film osoan. Koralezko arrezifeetatik Antartikoko itsasertzera joango gara, itsaso zabalaren handitasunetik ozeanoaren troka sakon eta ilunetara.
Alastair Fothergill film honetako zuzendariak zera esan dau: 'ikuslea sekula ikusi ez dauen mundu batera eroango dogu, gure planetearen azkenengo mugea dagoan lekura, hatan be ...
Gaxo barrija: gripea
2003-12-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Euskadiko beste lurraldeetan be egoerea antzekoa zan: irailean zehar zabaltzen joan zan gaixoa eta bere indarrik nagusiena urrian agertu eban. Araban urriko lehenengo egunetan ikastetxeak zarratu egin zituen. Bardin egin eben Gipuzkoan zein Bizkaian be.
Bizkaiaren kasuan, beste lurralde batzuetan agintariek egin eben moduan, lehenengo egunetan ez jakon gripeari garrantzia larregirik emon. Orduko egunkarietan agertzen diran albiste gehienak, Europak, Mundu gerra amaitzear dagoela bizi dauen egoerearen ganekoak dira, eta jakina da irailean zabaldutako kalteak, irailaren azkenengo egunetarako zer esan asko ...
Bilboko Kafe Antzokiaren 8. urteurrena
2003-12-15 00:00 MusikeaEuskal artistentzat be txoko maitatua da eta, horren erakusgarri hor dagoz urteroko zitak Benito Lertxundi edota Ruper Ordorika moduko kantariekaz. Kafe Antzokiak zortzi urte honeetan apostu handia egin dau, Bilbon, Bilbo erdian hain zuzen euskerea indartzeko eta, gaur egun, egoerea zelan dagoan ikusita ahalegin guztiak behar-beharrezkoak dira.
Euskaldunon bilgune eta erreferentzia bilakaturik, bai Bilboko euskaldunek zein Euskal Herri osotik hurreratzen diran guztiek euskeraz bizitzeko eta gozetako leku ederra beraz. Hau guztia ospatzeko gabobilaren 15ean arratsaldeko 19:30etatik aurrera jai berezia ...
Audience.'Second Handed'. Noizpop 2003
2003-12-15 00:00 Musikea
Gernikarren kantuek mundu erreal zein irudimenezkoa dakarre. Ry Cooder-en estilismoa edota David Lynch-ek bere filmetan azaldu leiken pultsua Audience-ek bere abestietan islatzen dau. 'Second Handed' diskoan talde baten eboluzino argia igarten da eta zer esanik ez, kontzeptu musikala eta batez be musikea aitzeko daben sensibilidadea.
Gotzon Uribe
Kepa Junkeraren amesa: 'K' DVDa dendatan dagoeneko
2003-12-15 00:00 MusikeaGuztira, hiru ordu eta erdiko grabazinoa (zuzeneko kontzertua: 120 minutu) eta ganerakoa (beste 94 minutu). Testuak euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingeleraz entzun daitekez eta, gura izan ezkero, azpitituluekaz.
Dendatan salgai daukazue dagoeneko 24-25 bat eurotan. Ez zarie damutuko.
Bon
Peru (II): Andeetako jaunak
2003-12-15 00:00 Euskaldunak munduanKolkako arroila
Arequipatik paraje Kolkako arroila dago. Koloradokoak baino sakonera handiagoa dauka. Benetan ikusgarria da. Kondorrak bizi dira han. Eta gogotsu urten dogu goizeko ordu batetan autobusa hartu eta arroilara joateko. Harrizko bideetatik joan gara. Autobuseko atzeko ardatzaren ganean joan gara eta saltoka, gora eta behera eroan gaitue. Zuloak eta harriak gurpilen azpira sartu dira, eten barik. Ezin barreari eutsi ibili gara. Zazpietarako KolKara ailegau gara: Kondorraren kurutzera. Ez gara izan bakarrak, autobus bi badagoz han, eta laster autobusez eta ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1829
1830
1831
1832
1833
1834
1835
1836
...
1862
1863
1864
1865
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...