Jan-edanak  IV. urtea // 156. zenbakia

Te berdez preparautako zopea

Zelan egin:

Alde batetik esnea berotzen jarri surtan eta bien bitartean arrautza gorringoak bol batean jarri azukereagaz batera eta irabiagailu bategaz nahastauko doguz indarrez, kolorea erabat zuritu arte. Zenbat eta gehiago irabiatu hobeto. Bitartean esnea bero dagoala, hau da ia irakiten, surtatik atara eta té berdedun sobreak ganeratu ondoren, tapau eta infusionetan itxiko dogu bospasei minututan. Behin denpora hori pasauta, arrautz gorringoa eta azukerearen nahastea gaineratuko deutsagu esne infusionatuari. Jarraian surtan jarriko dogu barriro kazolea osogai danak bertan dirala. Su oso motelean jarri behar da, nahasteak irakin ezkero, ebagi egingo jakulako zopea. Esandako moduan, su motelean berotzen joan irakin barik eta nahastea loditzen joango da guk gura dogun puntura arte. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok, daborduko udabarrian sartuta janari freskoakaz jolasten hasiko gara. Orain dala denporalditxo bat ez dogula azkenburukorik preparau eta, beraz, oraingoan azkenburuko freskagarri bat landuko dogu. Egiteko erraza da benetan, edozein lekutan preparau geinke, bai etxean edo eta edozein txokotan edo beste lekuren batetan.

Osogai printzipala té berdea izango da eta infusinoa hartzeko beste era bat aurkeztuko deutsuegu. Zelan jarri? Zopa erara jarriko dogunez, likidoa sendotu edo loditzea komeniko da, eta horretarako krema inglesa deritzoguna egingo dogu. Goazen ba suetera zelan egiten dan ikustera.

Te berdez preparautako zopea

Osogaiak (4 lagunentzat )

· 1 l. esne.
· 170 gr. azukera.
· 6 arrautza gorringo.
· 4 sobre Té berdea (infusinoak egiteko té berdea).