Lance Armstrongek New Yorkeko Maratoian parte hartuko dau

Bizkaie! 2006-04-25 02:00

Zazpi aldiz Frantziako Tourra irabazi dauen Lance Armstrong txirrindulari ohi estadubatuarrak (Austin, Texas, 1971) datorren zemendiaren 5ean, New Yorkeko Maratoi ospetsuan parte hartzeko asmoa azaldu dau.

Txirrindularitza profesionala igazko garagarrilean itxi ondoren, sasoi onean izateko 'zeozertxu' entrenau dauela jakinarazo dau, 'baina ezer seriorik ez. Txirrindulari profesional legez nire bizitza laga ostean daukadan hutsunea beteteko modua besterik ez da', esan dau.

Maratoi hau izango da Lance Armstrongen itzulerea barriro be kirol lehiaketa batera. Edozelan be, gaztetan zenbait triatloi probetan ibilia da Austingo gizasemea baina jakinarazo dau oraingoz ez dauela era profesionalean ez maratoi ezta triatloietan be parte hartzeko asmorik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu