Antxina-barri  IV. urtea // 156. zenbakia

Xabierko Franziskoren bizitzea

Jaiotzearen 500. urtemugea


Xabierren ume denporan faktore garrantzitsu bi egon ziran: gerrea eta gurasoen heriotzak. Leire, Tafalla edo Zangotzan hasitako ikasketekaz jarraitzea erabagi eban. Holan ba, Frantziako Sorbona unibersidadera joan zan Giza Zientzietako ikasketak egitera. Han, Santa Barbarako ikastetxean, Loiolako San Inazio ezagutu eban, hau be euskalduna. Alkarregaz bizi ziran Frantziako uriburuan. Loiolakoagaz bizi izandako epe honek erabat markau eban Xabierrekoa eta erlijinoa eta besteakanako gogoa sortu eragin eutson.

1534an, Montmartren, zazpi kidegaz batera pobrezia, kastidadea eta Lur Santurako peregrinazinoaren botuak bete ebazan ordurako Loiolako San Inaziok ezarritako jesuiten lege gogorren menpean.

1541n Portugaleko Juan II.ak San Inaziori egindako eskariari erantzunez, Xabier Indiako lurretara joan zan kide bategaz. 1942ko maiatzaren 6an Goara heldu zanetik hainbat gaixo osatu ebazan. Euren lana erlijinoaren izenean gaixoak osatzea, eskolak eta ospitalak eregitea eta sinismena zabaltzea izan zan. Urte amaieran Peskeriako ugarteetarantz jo eban. Han be, lan nahikoa egin eban nafarrak eta batez be brahmandarrak izan ebazan areriorik nagusienak. Comorin eta Travancor erreinuen arteko gudan bitartekaritza lanak eginez, azkenean gerrea bertan behera geratzea lortu eban.

1943ko zemendian barriro be Goa ugartera bueltau zan. Hurrengo hilebeteetan hainbat bidaia egin ebazan inguruko lekuetan sinismenak zabaltzen eta sinismendunak babesten ibili zan.

1546an Anboino aldera joan zan. Ugarte horretatik barriro be Ozeaniako hainbat ugarte ezagutzeko ibilaldia hasi eban. Horreetariko batean, Baranula izenekoan, kondairearen arabera Xabierrek itsasoan galdutako kurutzea eroian karramarroa bertako hondartza batean agertu zan.

Ostera be Goa aldera joatea erabagi eban, Europatik etorritako bere kideekaz bat egiteko asmoz. Urtebete eta piku egin eban India aldean eta azkenik, bere asmoa aurrera eroanez, Japonia aldera kristinau sinismena zabaltzera joan zan. Holan ba, 1549an, urte bi lehenago ezagututako Magnoren aholkua jarraituz, Japonia alderantz egin eban. Azken honek itzultzaile lanak egin eutsozan.

Kangoshinan (Japonia) urtebete emon eta gero, Yamaguchi urira hurreratu zan, bertan egoalako Japoniako agintaririk nagusiena. Haren baimena lortuta, kristinautasuna zabaltzen jarraitu eban eleizgizonak. Japonia aldean ez eban kristinau askorik egin, ‘samurai’ batzuk ezik, eta bertako ‘bonzoek’ jarritako zailtasunei aurre egin behar izan eutsen.

Ostean, itsasontzi portugaldar batean itsasoratu eta, Indiako misinoak ikusteko asmoa eukanean, Kantonerako bidean dagoan ugarte batean geratu behar izan eban, gaixorik egoalako. Bertan hil zan, 1552eko abenduaren 3an.

Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria


Datorren apirilaren 7an ospatuko da Xabierko Franzisko jaio zaneko 500. urtemugea. Egia esan, eleizgizon honen zaleak urte osoa daroe ospakizuna gogoratzen. Hurrengo lerroetan santu euskaldun honen bizitzeari emongo deutsagu begiradea.

Xabier, edo Frantzisko Xabier Santua, 1507ko apirilaren 7an jaio zan Xabierreko gazteluan, Iruñeatik hur. Bere aita, Jasoko Juan legegizona zan, Nafarroako Kontseiluko presidentea eta sasoi haretan agintean zan Albriteko Juan Erregearen aholkularirik garrantzitsuenetarikoa. Ama, Maria Azpilikueta, jauntxo sendi batekoa zan.

Gurasoak Nafarroaren Erreinuaren aldekoak izanda, Fernando Errege Katolikoa deitutakoak Nafarrroa bereganatu ebanean, Xabierreko Gazteluko jaubeak egoera txarrean geratu ziran. Hurrengo urteetan behin baino gehiagotan izan ziran gaztelu horretan Nafarroako Erreinuaren aldekoen ixilpeko batzarrak, baina azkenean Erregearen kontrako altxamendua galdu eta honek teilatua eta torreak botarazo ebazan 1516an.