Jan-edanak  IV. urtea // 157. zenbakia

'Ardaobidez, Arabako Errioxa' salgai daborduko


Inor azalpen luzeegietan galdu ez daiten, liburuari egitura praktikoa emon deutso egileak:

· Lehenengo atala: Arabako Errioxa ezagutzeko txangoak, oinez, bizikletaz
edo kotxez, lagunartean edo umeakaz hurreratzen diranentzako.
· Bigarren atala: enologiari buruzko oinarrizko jakingarriak. Upategira joatean
zer topau eta ikusiko dozuen eta bertan emongo deutsuezan azalpenak ulertzeko jarraibideak.
· Hirugarren atala: Arabako Errioxako upategien zerrenda osoa. Arabako
Errioxara joatean zeuon gustuaren araberako upategirik egokiena aukeratu ahal
izateko; bisitak, hartu-emonak, salmentak...
· Mapea: errepide eta herrien barri zehatza emoteaz gain, txangoen azalpena
eta upategien kokapena be azaltzen ditu.

Bizkaie!

'Ardaobidez, Arabako Errioxa' Mikel Garaizabalen liburu barria salgai dago apirilaren 6tik aurrera liburu-denda guztietan.

Lan barri honen bidez, enoturismoa izeneko fenomeno barria ezagutarazo gura izan dau egileak. Fenomeno hori oso errotuta dago Estadu Batuetan, Australian eta Frantzian, eta ardaogintzearen ingurua ezagutzea da ardatza, ardaoa eta inguruko aberastasun artistiko, historiko eta naturalak buztartuz. Hasi barria da
fenomeno hori indarra hartzen Arabako Errioxan. Badira upategi historikoak,
abangoardiakoak, baina Frank Gehry arkitekto ezagunak diseinautako Marqués
de Riscalen upategi barriaren inaugurazinoak eragin handia izango dauela
espero da.

Horregatik guztiagatik, Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak eta di-da
enpreseak, jazoera horri aurrea hartzea erabagi dabe. Talde horrek badauka
bestelako argitalpenik be, eta denporea daroa ardaoaren kulturea bultzatzen.
Hainbat sari be eskuratu ditu: 2003an, berbarako, ardaoei buruzko munduko
zabalpen-liburu onenari emandako Gourmand saria irabazi eban. Bestalde, lana
osotzeko ospe handiko jentearen laguntzinoa izan dabe, besteak beste, Ibon Martin, ibilbide naturalei buruzko hainbat libururen egilea, eta Unai Iturriaga
bertsolaria. Ezagutzea eta jakinmina buztarturik agiri dira liburuan era xume eta errazean, informazinoa begirada bakarrean jasoteko moduan eta euskeraz eta gazteleraz.