Tabakoa eta elikadurea, pisu kontuak baino gehiago
Tabakoa erreteak ez dau pisuagaz zerikusirik
Erreteari ixten deutsagunean 3 eta 10 kilo bitartean hartzen dira normalean. Tabakoak, nikotineak hain zuzen be, propiedade anorexigenoak daukaz (gose sentsazinoa gitxitzen dau) eta adrenalinearen jarioa estimuletan dau. Adrenalinearen ondorioz metabolismoa aktibau egiten da eta, beraz, energia gehiagoren beharra izaten da, modu artifizial batean. Mekanismo horreek biek pisua mantentzen laguntzen dabe baina, orduz kanpo, metabolismoa egoera naturalera barriro. Erreteari ixten deutsagunean, nikotina falteak ansiedadea eragiten deusku eta, ohitura aldaketearen ondorioz, gehiago jaten dogu. Beraz, gehiago jaten dogulako loditzen gara.
Zelan zaindu pisua erreteari ixten deutsagun bitartean:
-Kirola egin edo aktibidade fisikoa gehitu, kaloriak erre eta birikiak garbitu. Autoestimea igongo jaku.
-Elikadura orekatuta egin, danetarik jan, barazkiak, esnekiak, arraina eta lekaleak ahaztu barik.
-Haragia koiperik barik jan.
-Kaloria hutsak daukiezan elikagairik ez jan: bokadiloak, freskagarriak, txokolatea, txarrikiak…
-‘Zigarroaren momentua’ eta erreteko gogoa uragaz, fruteagaz edo zumoakaz bete.
-Nikotinea ixteak urduritasuna handitzen dau. Kola freskagarriek, txokolateak eta kafeak egoerea larriagotu leikie.
Zure osasunerako egin zeinken gauzarik onena erreteari ixtea da. Kilo batzuk hartzea onuragarriagoa izango da beti. Pisu aldaketea ontzat hartu, nikotina gorputzetik kentzeko prozesua holan dala onartu. Erreteko ohiturea galdu ezkero, kiloak be kenduko doguz, dieta orekatua eta kirola eginez. Hori nahikoa ez bada, dietistearengana joan. Eta ez badeutsazu erreteari itxiko, pentsa egizu zure nutrizino beharrak handitu egiten dirala, beraz:
-Oliba-orioa askotan hartu.
-Arraina astean gitxienez hiru biderrez jan.
-Frutak eta barazkiak EGUNERO jan:
o Frutak: laranjak, mailukiak, kiwia edo piñea
o Barazkiak: laranjak edo gorriak diranak (azenarioa, kalabazea, piper gorriak, tomatea…) eta orri berdeak daukiezanak (espinakak, letxugea…)
Amaia Laforga,
Dietetikan eta Gizaki Elikaduran diplomaduna
Tabakoa konsumiduteak osasunean sortzen dauen eragina aztertzen hasi ziran arte, 50eko hamarkadan edo, erretea ohitura hutsala zan, biziteko modu bat. Baina Doll eta Hill ikerlariek egindako azterketek adierazo eben tabakoak edonori egin leikiola kalte, adina, sexua, arrazea, maila soziala eta tabako muetea edozein izanik be. Horrezaz gan, azterketa horreek erakutsi eben eragin zuzena daukala leku askotako minbiziakaz eta arnas aparatuagaz edota gaixotasun kardiobaskulakaz.
Halanda be, honen guztiaren barri izan arren, eta tabakismoaren kontrako kanpaina gogorrak martxan jarri arren (aurten indarrean jarri daben legea, berbarako), kalte ugari eragiten ditu mundu osoko osasun publikoan. Espainian biztanle helduen % 36k tabakoa konsumiduten dau egunero, hau da, 14 miloe biztanle baino gehiagok eta urtean 56.000 heriotza eragiten ditu. Azken hamarkadan tabakoak eragindako heriotza kopuruak gora egin dau gure herrialdean, 1987tik 1997ra bitartean % 38tik % 36ra bajatu arren. Kontraesana dirudien honek badu bere azalpena, hamarkada batean emakume erretzaileen batez bestekoa bikoiztu egin zan eta: 1987an emakume erretzaileak % 8 izatetik 1997an % 15 izatera pasau ziran. Ondorioz, gora egin dau tabakoak eragindako heriotza kopuruak emakumeen artean.
Baina, zer pasetan da elikadureagaz? Beti entzun dogu erreteari ixteak loditu egiten dauela. Arduratzen gaituena tabako itxi ezkero lodituko ete garan da. Baina, erretzaileak garan bitartean? Duda barik, gure nutrizino egoerea okerragoa da:
-Monoxido karbonikoa arnastukeran HDL-kolesterolaren kopurua (kolesterol ‘ona’) gutxitzen da odolean eta arazo kardiobaskularrak izateko arriskua gehitzen da.
-Nikotineak metabolismoan anti-oxidatzaile diran bitaminak agortzen ditu (C-Bitaminea, E-Bitaminea eta A-Bitaminea -azken honen falteak biriken hondatzea dakar-).
-Haurdun dagozan emakume erretzaileek, umea galtzeko arriskuez gan, fetuak C-Bitamina, Zink, Azido foliko eta burdin faltea eukiko dau eta nerbio-sistemearen eta garunaren garapenerako oso inportanteak dira bitaminok. Tabakoak jaiotzean umeek pisu gitxiago izatea eragiten dau, horrek ekar leikezan arazoakaz.
-Edoskitze-prozesuan, esnean nikotinea badago, umea erretzaile pasibo bihurtzen da.