Jan-edanak  IV. urtea // 154. zenbakia

Basurde-azpizuna xaflatan, foieagaz, baniladun arto-saltseagaz eta arroz fideoakaz


Basurde-azpizuna xaflatan, foieagaz, baniladun arto-saltseagaz eta arroz fideoakaz

Osogaiak: (4 lagunentzat )

·750 gr. basurde-azpizun garbia
·Gatza
·Oliba-orioa
·Arroz fideoak
·100gr. foie (midi-cuit)

Baniladun arto-saltsea egiteko:

·70gr. azukera
·15gr. ur (karameloa egiteko)
·250gr. artoa
·Gatza
·Banila errama bat
·150gr. Ura

Zelan egin:

Basurdea egiteko, behin garbi dagoala, gaztu eta oliba-orio apur bategaz plantxan jarriko dogu. Ondoren, plater batera atara eta zentimetro bateko xaflatan ebagiko dogu. Xaflen bitarteetan foie xaflak jarriko doguz, zentimetro batekoak honeek be, eta dana gordeko dogu serbiduteko momentua heldu arte.

Bitartean, baniladun arto-saltsea egingo dogu. Horretarako, azukereagaz eta uragaz karamelo argia egingo dugu kazola batean. Karameloa prest dagoanean, artoa ganeratuko deutsagu eta gatz apur bat eta ura be botako doguz. Irakin bezain laster, banila erramea jarri eta irakiten itxiko dogu barriro, karameloa desegin arte. Amaitzeko, thurmix-etik pasau eta barriro irakingo dogu, saltsea puntuan egon arte.

Platerera atarateko, arroz fideoak prijidu eta gazitu ostean, basurdea eta foiea laban berotu. On egin!

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Oraindik negua danez, ehiza garaian gagoz eta ez dogu ehiza platerrik landu aurten. Ba horregaitik, gaurkoan, basurdea landuko dogu. Aurten gehien ehizatu dan animalia da basurdea. Guk, solomiloa edota azpizuna hartuko doguz langai. Azpizuna oso pieza biguna da eta, beraz, oso xamurra jateko. Ez da sukalki erara jaten. Horregaitik, guk plantxan erre eta laban sartuko dogu. Plater hau, esan dodan legez, oso erraza eta arina da egiteko. Goazen ba, gure txokora, zelan egiten dan ikustera.