Gipuzkoako Bertso Eskolen II. Eguna, Oiartzunen apirilaren 2an
Bizkaie!
Apirilaren 2ko Gipuzkoako Bertso Eskolen II. Egunaren aurkezpenean Felix Irazustabarrena Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Unai Muñoa Bertso Eskolen Sareko eragilea, Ander Lizarralde Oiartzungo Bertso Eskolako kidea eta Jagoba Larburu Oiartzungo Udaleko Euskara eta Kultura zinegotzia izan dira. Lehenik eta behin Felix Irazustabarrenak bertso eskolak bertsolaritzearen transmisinorako oinarri dirala eta izango dirala adierazo gura izan dau, eta zeregin horri hobeto erantzun ahal izateko sare bat antolatzen ari dirala Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen partaidetzeagaz. Gaur egun, 30 bertso eskola dagoz Gipuzkoan, eta bertan 350 ikasle. Horreetatik gehienek hartuko dabe parte domekako topaketan.
Egitaraua::
- 10:00etan, elkartu Oiartzungo plazan.
- 10:00etatik 11:00etara jolasak.
- 11:00etan, gazteen jaialdia ikastolako pilotalekuan.
- 13:30etan, bazkaria pilotalekuan bertan. Ondoren, jolasak.
- 15:30etan, gazteenentzat bertso-antzerkia udaletxeko batzar aretoan eta besteentzat bertso kaljirea trikitilariakaz eta Oihana Bartra eta Iker Zubeldia bertsolariakaz.
- 17:30etan, agurra.
Jagoba Larburuk Oiartzungo bertsolaritzaren historia zabalean beste pasarte bat gehiago izango dala adierazo dau, etorkizuneranzko beste pausu bat, eta herrian be bere eragina izango dauena.
Orain eguna heldu eta danen artean ahalik eta ondoen pasetea da helburua, alkargune eta alkartruke jardunaldi izateaz gan jai polit bat izan daiten.