Alaitz Telletxeak hartu dau Joseba Tapiaren lekua Tirikitixa Alkartean
Bizkaie!
Pasa dan astean Zarautzen egindako batzarrean, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko lehendakari Alaitz Telletxea izentetea erabagi eben. Telletxeak Joseba Tapiaren lekua hartuko dau.
Horrezaz ganera, aurtengo ekitaldien eta proiektuen egitaraua eta nondik-norakoak finkatu ebezan. Alkarteak trikitiaren inguruko ahalik eta dokumentazino zentrorik erabilgarriena osotu gura dau eta trikiti eskolen erroldea abiarazoko dau. Partiturak argitaratzen jarraitzeko asmoak bere horretan segiduko dau eta panderoaren inguruko jardunaldi batzuk antolatzea be berbatu eben. Herri Musikearen Txokoagaz alkarlanean antolatu gura dabez jardunaldiok.
Era berean, aurreko urteetan hasitako ekimenei jarraipena emongo deutse. Holan, 'Soinua paperean' egitasmoagaz aurrera egingo dabe eta 'Inpernuko Poza Trikitiaren IV. Jardunaldiak' be antolatuko dabez. Horregaz batera, Nazinoarteko Trikiti Jaialdiak edizino barria izango dauela aitatu eben batzarrean. Interneten be lekua hartu gura dau alkarteak eta 1920ko hamarkadan egindako lehen trikiti grabazinoak eta 4.300 prensa dokumentu digitalizau eta sarean jarri dabez.